Argitalpen-data: 2016/12/30

Laudion, Babes Ofizialeko 58 Etxebizitzako tasatuko sustapenean izena ematea

Laudioko udalerrian babes ofizialeko 58 etxebizitza tasatu eraiki behar ditu jabetzan Residencial Goiko Plaza S.L. sustatzaileak.

2012ko urriaren 15eko Aginduko IV Kapituluari jarraiki Arabako Lurralde Ordezkaritzak sustapen horren esleipenean parte hartzeko izena eman duten erosketako etxebizitza eskatzaileen zerrenda bat helaraziko dio sustatzaileari.

Hori dela eta, Etxebiden Laudioko eskualde egituran etxebizitza erosteko eskaria egin baduzu eta etxebizitza horietako esleipen prozeduran parte hartu nahi baduzu espresuki adierazi beharko duzu, 2017ko urtarrilaren 2a eta otsailaren 1a bitarteko epean (biak barne) aurkeztu beharreko idatzi baten bidez.

2017ko otsailaren 7an web gune honetan eta Arabako Zuzenean Zerbitzuko iragarki- taulan (Ramiro de maeztu 10 behea - 01008 Vitoria-Gasteiz) argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo duen zozketan parte hartuko duten pertsonen zerrenda, eta baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrenda ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da. Etxebizitza kopurua eskatzaileena baino handiagoa bada ez da zozketarik egingo.

  •        Eskuratze erregimena: Erosketa – Jabetza
  •        Araubidea: Babes ofizialeko etxebizitzak, tasatuak
  •        Sustatzailea: Pribatua – Residencial Goiko S.L.
  •        Etxebizitza kopurua: 58
  •        Kokapena: AR4-2 partzela, Goiko Plaza, Laudio
  •        Etxebizitzen gutxienezko prezioa: 147.000€ + BEZa

Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu eta etxebizitza bat esleitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero Etxebideko Erregistroan baja izango zara eta urtebetez inskribatzeko debekua izango duzu. Esleipen prozeduran parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean.

Informazio gehiago eskuratzeko:


Iruñalan servicios inmobiliarios
Alberto Acero Plaza 13 behea
01400 Laudio/Llodio
Tlf. 946 72 02 53
info@irunalan.com