Argitalpen-data: 2017/01/27

IBAIALDE 2017

Informaziorako: 902 160 138 aztertu@euskadi.eus

 

 

 

 

IBAIALDE 2017 (PDF, 741 KB)

Laginketa Ibaiaren analisia

DOAN eskatu eta ezagutu zuk aukeratutako ibaiaren kalitatea:

  • OINARRIZKO PROGRAMA. Lehen Hezkuntzako ikastetxeei, familia eta 12 urtetik beherakoekin laginketa egin nahi duten taldeentzat.
  • PROGRAMA ZIENTIFIKOA. Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide hastapeneko ikastetxe, unibertsitateko ikasle, elkarte edo banakako parte-hartzaileei zuzenduta.

Izen ematea

Otsailaren 13tik aurrera.

Formularioa

Materialen banaketa

martxoaren 10etik aurrera.

Bildutako datuak bidaltzeko epea

Ekainak 16a arte.

Erakusketa Aztertu-Ibaialde

Eraman itzazu zurekin ibaiaren sekretuak gela barrura.

9 "roll up" itxurako panelez osatutako erakusketa ibiltaria aste betez izateko aukera daukazue, guztiz DOAN.

Erakusketarekin batera edukiak lantzeko materialak bidaltzen dira irakasleentzako.

Eskaerak

Martxoaren 6tik 10era. Email bidez datu hauek adierazi:

  • Zentroaren datuak
  • Arduradun baten izena
  • Zein datetan nahiago zenukete izan?

Garrantzitsua: Epean ez dauden eskaerak ez dira onartuko

Prestakuntzako irteera tematikoak

Irakasle eta talde arduradunei zuzendua.

Ezagutu itzazu Bolue hezegunearen berezitasunak. Ekosistema berezi honen gaineko hausnarketa egitera gonbidatzen zaituztegu, eta bide batez Ibaialde kanpaina gertutik ezagutzera. Laginketa materialak erabiliko ditugu adibide giza.

Irteera guztiz DOAKOA da (bidaiak izan ezik), eta bi egunetan antolatu da, bat aukeratzeko.

  • Datak: Martxoak 10 eta 11 (ostirala eta larunbata). Aukeratu hobeto datorkizuna.
  • Tokia: Getxoko Ingurumen Ikasgela (Getxo).

Ibaialde Txiki

Haur Hezkuntzako materiala.

Ibaia gertutik ezagutzeko aukera paregabea ikastetxetik irten gabe.

Haur Hezkuntzarako eta Lehen Hezkuntzako Lehen Ziklorako zuzendutako material dibertigarri hau gutiz DOAN izateko aukera dute ikastetxeek, maileguan, hiruhilabete oso batez.

Eskaerak

Martxoaren 13tik 17ra. Email baten bidez datu hauek adierazi:

  • Ikastetxearen eta arduradun baten datuak
  • Hizkuntza (euskara edo gaztelania)
  • Zein txanda duzue nahiago?

Garrantzitsua: Epean ez dauden eskaerak ez dira onartuko.

Lehiaketa Ibaialde

Zu bai artista! Erakutsi zer egiteko kapaza zaren.

  • Gaia: Gure ibaiak
  • Modalitateak: Marrazkia eta argazki Digitala.
  • Kategoriak: 1.kat: ≤ 10 urte, 2.kat: 11- 15 urte, 3.kat: ≥ 16 urte,
  • Lanak bidaltzeko azken eguna: Ekainak 16.
  • Nora bidali: Ingurugela batera edo aztertu@euskadi.eus helbidera.

Lehiaketaren oinarriak (PDF, 465 KB)

Erreka Mari Txotxongiloak

Zaindu ditzagun gure ibaiak, azken lamiaren etxea baitira.

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Lehen Zikloko umeei zuzendua, "Erreka Mari" txotxongilo ikuskizuna ikastetxean bertan eskaintzen da.

Ikuskizunaren prezioaren zati bat ordaindu beharko du ikastetxeak.

Eskaerak

Otsailaren 20tik 24era. Email baten bidez datu hauek adierazi:

  • Ikastetxearen datuak.
  • Arduradun baten izena.

Garrantzitsua: Epean ez dauden eskaerak ez dira onartuko.