Argitalpen-data: 2016/12/12

Irungo udalerriko Oinaurren, alokairuko sustapenean izen emateko epea irekiko da 2016ko abenduaren 12a eta 26a bitartean

IRAGARKIA

Irungo udalerriko Oinaurren, alokairuko sustapenean izen emateko epea irekiko da 2016ko abenduaren 12a eta 26a bitartean

Esleipen-prozeduran parte hartu ahal izateko, ondoko baldintzak bete behar dituzu: 

  • Diru-sarrerak: 2015. urtean, 3.000 euro (gutxieneko muga) eta 39.000 (gehieneko muga) euro arteko diru-sarrera haztatuak egiaztatzea.
  • Errolda: eskaerako titular batek honako udalerrietako batean erroldatuta egon beharko du: Andoain, Astigarraga, San Sebastian, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lezo, Oiartzun, Pasaia, Errenteria, Urnieta edoeta Usurbil. Irunen erroldatutakoek lehentasuna izango dute.
  • Bizikidetza unitatea: bizikidetza unitatea hiru, lau edo bost kidekoa izan beharko da.

Etxebizitza duin eta egoki bat aukeratzeko eskubide subjektiborako baldintzak betetzen dituztenek lehentasuna izango dute.

Esleitzeko prozedurari hasiera ematen dion aginduan jasotzen dira, besteak beste, sustapen horren ezaugarriak eta dagozkion esleipen prozeduran parte hartzeko bete beharreko baldintzak. Bestalde, agindu horretan jasotzen denaren arabera, esleipen prozedura horretan parte hartu nahi baduzu, 2016ko abenduaren 12a eta 26a bitarteko epean (biak barne) izena eman beharko duzu. Etxebizitza horiek eskuratzeko bete behar diren baldintzei buruzko informazioa www.etxebide.euskadi.eus web gunean ere topatuko duzu.

Baldintzak betetzen badituzu, izen-ematea ondoko bide hauetako baten bidez egin dezakezu:

  • www.etxebide.euskadi.eus web gunean.
  • Postaz: Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritza – Andia, 13 5º, 20004, Donostia-San Sebastián
  • Aurrez aurre: Zuzenean - Andia 13 – 20004 Donostia-San Sebastián.

Gogoan izan esleipen prozeduran onartua izateko baldintzak betetzen ez badituzu, prozeduratik baztertua izango zarela, eta izena ematen ez baduzu, zure Etxebideko eskaeran ez duela inolako ondoriorik izango.