Argitalpen-data: 2017/02/08

Akatsen zuzenketa: Laudion, 58 etxebizitza tasatuko sustapen pribatuan parte hartzeko eskaerak

Otsailaren 7an honako zerrendak argitaratu ziren: Residencial Goiko Plaza S.L. sustatzaileak abian jarriko duen esleipen prozeduran parte hartuko duten eskaeren zerrenda, eta parte hartuko ez duten eskaeren zerrenda. Zerrenda horietan akatsak daudela ikusita, akats horiek zuzendu egin dira eta zuzendutako zerrendak argitaratuko dira.

Erreklamazio epea: 2017ko otsailaren 7etik 15ra bitartean, biak barne.

Aurkezteko tokia: Arabako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan., Samaniego nº 2 1.soilarua, 01008 Vitoria-Gasteiz

Halaber, honako hauek aipatutako epe berean erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute: parte hartzea behar bezala eskatuta, ez onartuen zerrendan eta ezta baztertuen zerrendan ere agertzen ez direnek.