Irungo udalerriko Oinaurren alokairuko sustapenean izen emateko epea irekiko da 2017ko azaroaren 13a eta 24a bitartean

Argitalpen-data: 

Azaroaren 10ean Irungo udalerriko Oinaurren 32 etxebizitza sozialen sustapena alokairuan esleitzeko hautaketa prozesuari hasiera ematen dion agindua argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Esleipen-prozeduran parte hartu ahal izateko, ondoko baldintzak bete behar dituzu: 

  • Diru-sarrerak: 2016. urtean, 3.000 euro (gutxieneko muga) eta 25.000 euro (gehieneko muga) arteko diru-sarrera haztatuak egiaztatzea. 
  • Errolda: eskaerako titular izango den batek Donostiako eskualde egiturako udalerriren batean (Andoain, Astigarraga, Donostia, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Oiartzun, Pasaia, Urnieta eta Usurbil) erroldatuta egon beharko du. Irunen erroldatuta daudenek lehentasuna izango dute esleipenean: Irunen erroldatuta dauden guztiei etxebizitzak esleitu ondoren etxebizitzak esleitu gabe geratuko balira, Irunen erroldatuta ez dauden eskatzaileen artean esleituko dira. 
  • Udalerria: izena emateko eskaeran aukeratutako udalerrietako bat Donostiako eskualde egiturako udalerrietako bat izan beharko da. 
  • Bizikidetza unitatea: bizikidetza unitatea gutxienez bi kidekoa izango da, bost kide baino gehiagokoa izan gabe.

Esleitzeko prozedurari hasiera ematen dion aginduan jasotzen dira, besteak beste, sustapen horren ezaugarriak eta dagozkion esleipen prozeduran parte hartzeko bete beharreko baldintzak. Bestalde, agindu horretan jasotzen denaren arabera, esleipen prozedura horretan parte hartu nahi baduzu, 2017ko azaroaren 13a eta 24a bitarteko epean (biak barne) izena eman beharko duzu. Etxebizitza horiek eskuratzeko bete behar diren baldintzei buruzko informazioa www.etxebide.euskadi.eus web gunean ere topatuko duzu.

Baldintzak betetzen badituzu, izen-ematea ondoko bide hauetako baten bidez egin dezakezu:

  • www.etxebide.euskadi.eus web gunean.
  • Postaz: Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritza – Andia, 13 5., 20004, Donostia.
  • Aurrez aurre: Zuzenean - Andia 13 – 20004 Donostia.

Gogoan izan esleipen prozeduran onartua izateko baldintzak betetzen ez badituzu, prozeduratik baztertua izango zarela, eta izena ematen ez baduzu, zure Etxebideko eskaeran ez duela inolako ondoriorik izango.