Argitalpen-data: 2017/03/20

Vitoria-Gasteizen, babes ofizialeko 12 etxebizitza sustapenean izena ematea

Vitoria-Gasteizko udalerrian babes ofizialeko 12 etxebizitza eraiki behar ditu jabetzan Opacua SA sustatzaileak.

2012ko urriaren 15eko Aginduko IV Kapituluari jarraiki Arabako Lurralde Ordezkaritzak sustapen horren esleipenean parte hartzeko izena eman duten erosketako etxebizitza eskatzaileen zerrenda bat helaraziko dio sustatzaileari.

Hori dela eta, Etxebiden Araba Erdialdeko Eskualde Egituran etxebizitza erosteko eskaria egin baduzu eta etxebizitza horietako esleipen prozeduran parte hartu nahi baduzu espresuki adierazi beharko duzu, 2017ko martxoaren 21a eta 2017ko apirilaren 24a bitarteko epean (biak barne) aurkeztu beharreko idatzi baten bidez. Soilik parte hartu ahal izango dute eskaerak aurkezteko epea hasten denean jada izen-emanda daudenak.

2017ko maiatzaren 3an web gune honetan eta Arabako Zuzenean Zerbitzuko iragarki- taulan (Ramiro de Maeztu 10, behea – 01008 Vitoria-Gasteiz) argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo duen zozketan parte hartuko duten pertsonen zerrenda, eta baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrenda ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da.

  • Eskuratze erregimena: Erosketa – Jabetza
  • Araubidea: Araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak
  • Sustatzailea: Pribatua – Opacua SA
  • Etxebizitza kopurua: 12
  • Kokapena: Partzela 1, M9-.B-1 Etxadia. Zabalgana - VITORIA-GASTEIZ
  • Etxebizitzen gehienezko prezioa: 182.564,19€ + BEZ

Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu eta etxebizitza bat esleitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero Etxebideko Erregistroan baja izango zara eta urtebetez inskribatzeko debekua izango duzu. Esleipen prozeduran parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean. 

Informazio gehiago eskuratzeko: OPACUA SA
Harremanetan jartzeko: FINCAS URIZAR, TLF. 945 14 14 09