Fecha de la última modificación: 18/11/2005

Ingurumen Hezkuntzako materialak
Urdaibaiko paisaia
Derrigorrezko Hezkuntzako proposamen diaktikoa

				azala

Paisaia gizartearen eta berori bizi den ingurunearen arteko harremanak islatzen dituen «liburu irekia» da. Paisaian, batetik, giza taldeak euren ingurunera egokitzeko erabili dituzten baliabideen frogak aurkitzen ditugu. Adibidez, etxebizitza mota, lurraldeko banaketa eta populatze-erak. Bestetik, gizartearen gaitasun teknologikoak eraldatu eta gizatartu egin du ingurunea, eta aldaketa horiek ere bistakoak dira paisaian.

Izan ere, aldaketa horien azterketak gizakion ekintzak eta berorren ondorioak erakusteko aukera eskaintzen digu. Horregatik, paisaia oso bitarteko garrantzitsua da lurraldea nola erabiltzen dugun ikertzeko eta, ikerketa horretan oinarriturik, egunero bizi dugun errealitatearekin loturiko ingurumen hezkuntza garatzeko. Horrela, zalantzarik gabe, bizi gareneko gizartea hobeto samar ulertuko dugu eta ingurunearekiko gure harremana planteatu ahal izango dugu.

Oraingoan aurkezten dugun karpeta interes handiko material didaktikoa da. Hemen azaldutako mintzagaia derrigorrezko hezkuntzako ziklo bakoitzean lantzeko jarraibideak eta proposamen zehatzak eskaintzen ditu, bai Lehen Hezkuntzan, bai Bigarrenean gauzatzekoak. Gainera, irakasle talde batek, hiru ikasturtetan zehar, prestakuntza eta saiakuntza prozesua garatu duteneko lan mintegiaren emaitza da. Horrek balio erantsia dakarkio materialari, bere baliagarritasuna bermatu egiten duelarik.

Bestalde, aipatu behar da lan proposamenak Urdaibaiko Erreserban garatzen diren arren, erabilitako metodologia eta lan materialak edozein lurraldetan aplikatzeko egokiak direla.



Pdf formatuko dokumentua:
Urdaibaiko paisaia (2.845 kb)