Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura eta funtzioak

10. Legealdia (2012-2016)
Inprimatu

Titularra:Ana Isabel Oregi Bastarrika andrea

 

EGINTZA ARLOAK

1.– Honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari:

  1. Lurraldea eta itsasertza antolatzea.
  2. Ingurumena.
  3. Urak.
  4. Ubideak eta ureztaketak.
  5. Baliabide naturalak antolatzea eta natura zaintzea.
  6. Lurra eta hirigintza.
  7. Trenbideak.
  8. Bide-sarea.
  9. Lurretikako, itsasotikako, ibaietikako eta kabletikako garraioak.
  10. Heliportuak eta aireportuak.
  11. Portuak eta itsas gaiak.
  12. Sailari atxikita dauden erakunde autonomiadunak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta sozietate publikoak gidatzea, legeek eta araudiek ezartzen dutenaren arabera.
  13. Legeek eta araudiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak.

2.– Sail honi atxikita daude:

  1. Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea eta Uraren Euskal Agentzia zuzenbide pribatuko erakunde publikoak;
  2. Eusko Trenbideak, S.A. (E.T.), Euskotren Participaciones, S.A., Euskadiko Kirol Portua, S.A., Zumaiako Kirol Portua, S.A.  eta Sociedad Pública de Gestión Ambiental Ihobe, S.A. sozietate publikoak,
  3. eta Burnibidearen Euskal Museoaren Fundazioa sektore publikoko fundazioa.
ORGANO KOLEGIATUAK ET BESTE ADMINISTRAZIO ATALAK

Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari atxikita daude, beren sortze-arauetan aurreikusitakoaren arabera, honako organo kolegiatu hauek:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Batzordea, otsailaren 27ko 3/1998 Legearen bidez sortua eta apirilaren 11ko 69/2000 Dekretuan arautua; azken hori apirilaren 11ko 82/2002 Dekretuak aldatua.
  2. Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumenerako Aholku Kontseilua, otsailaren 27ko 3/1998 Legearen bidez sortua eta urriaren 10eko 199/2000 Dekretuan arautua.
  3. Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Patronatua, uztailaren 6ko 5/1989 Legearen bidez sortua (EHAA 145: 89-07-29).
  4. Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Lankidetza Kontseilua, otsailaren 14ko 164/1995 Dekretuaren bidez sortua (EHAA 43; 95-03-02).
  5. Naturzaintza-Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Aholku Batzordea, apirilaren 15eko 1/2014 Legegintzako Dekretuaren bidez sortua; Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen testu bategina onartzen duenagatik (EHAA 92; 2014-05-19).
  6. Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordea, maiatzaren 31ko 4/1990 Legean aurreikusia eta irailaren 9ko 157/2008 Dekretuan  arautua.
  7. Lurralde Politikako Aholku Batzordea, maiatzaren 31ko 4/1990 Legean aurreikusia eta urriaren 2ko 262/1990 Dekretuan arautua. Eta harrezkero arauzko aldaketak izan ditu: 83/1996 Dekretuaz7/2008 Dekretuaz, 169/2011 Dekretuaz eta 170/2014 Dekretuaz.
  8. 213/2012 Dekretua, urriaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Zarata Ebaluatzeko Batzorde Teknikoa sortzen duena (EHAA 222; 12-11-16).  
  9. Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Plan Orokorreko Sarearen plangintzari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Plan Orokorraren Batzordea:  2/1989 Legea, maiatzaren 30ekoa (EHAA 109; 89-06-09)
  10. Portuei dagokienez:
  11.  Garraioen arloan, Euskadiko Garraio Agintaritza:  5/2003 Legea, abenduaren 15ekoa (EHAA 251; 03-12-24).
ERAKUNDE AUTONOMOAK ETA ERAKUNDE PUBLIKOAK
  1. Uraren Euskal Agentzia, zuzenbide pribatuko erakunde publikoa, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailera atxikita dago:
    1. 1/2006 Legea, ekainaren 23koa sortutakoa (EHAA 137; 06-07-19).
    2. 220/2007 Dekretua, abenduaren 4koa, Uraren Euskal Agentziaren Erabiltzaileen Batzarra arautzen duena. (EHAA 249; 07-12-28) eta hutsen zuzenketa, 220/2007 Dekretuarena (EHAA 45; 08-03-04).
    3. 221/2007 Dekretua, abenduaren 4koa, Uraren Euskal Agentziaren Administrazio-Kontseilua arautzen duena. (EHAA 249; 07-12-28) eta hutsen zuzenketa, 221/2007 Dekretuarena (EHAA 44; 08-03-03).
    4. 222/2007 Dekretua, abenduaren 4koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Uraren Kontseiluarena (EHAA 249; 07-12-28).
    5. 233/2007 Dekretua, abenduaren 18koa, Uraren Euskal Agentziaren jardueretako hasiera baita Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Administrazioren giza baliabideak eta materialak agentzia horri atxikitzeko baldintzak ere arautzeko dena. (EHAA 249; 07-12-28) eta 
    6. hutsen zuzenketa 233/2007 Dekretuarena (EHAA 43; 08-02-29).
    7. 25/2015 Dekretua, martxoaren 10ekoa, Uraren Euskal Agentziaren Estatutuak onartzen dituena. (EHAA 52; 15-03-17).
  2. Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea 6/2004 Legeak, maiatzaren 21ekoa, sortzen duena (EHAA 103; 04-06-02)
  3. Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazioa/Fundación del Museo Vasco del Ferrocarril sektore publikoko fundazioa:  
    1. 70/1991 Dekretua, abenduaren 17koa, Burdinbidearen Euskal Museoa sortuz eta arautuz (EHAA 261;1991-12-30).
    2. 56/1994 Dekretua, urtarrilaren 25ekoa, «Eusko Trenbideak/ Ferrocarriles Vascos, S.A.» sozietate publikoa sortu eta haren estatutuak onesteko dekretua eta Burnibidearen Euskal Museoa sortu eta arautzeko dekretua aldatzezkoa (EHAA 29 ;1994-02-11).
    3. 77/1998 Dekretua, apirilaren 21ekoa, Burnibidearen Euskal Museoa sortu eta arautzezko dekretua aldatzen duena (EHAA 85; 1998-05-11).
    4. 121/2002 Dekretua, maiatzaren 28koa, batetik, Burdinbidearen Euskal Museoa sortu eta arautzeko Dekretua aldatzen duena, eta, bestetik, «Eusko Tren-bideak/ Ferrocarriles Vascos, S.A.» sozietate publikoa sortu eta bere estatutuak onesteko Dekretua aldatzen duena (EHAA 207;2010-10-27).
SOZIETATE PUBLIKOAK

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailera atxikita daude honako Sozietate Publiko hauek:

  1.  IHOBE, S.A., Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa,  218/1982 Dekretua , azaroaren 8koa sortzen duena (EHAA 163; 82-12-30)
  2. Eusko Trenbideak / Ferrocarriles Vascos SA sozietate publikoa 105/1982 Dekretua, maiatzaren 24koa (EHAA 72; 82-06-04) estatutuak sortzea eta egiaztatzea.
  3. Euskotren Participaciones S.A. sozietate publikoa: 312/2003 Dekretua, abenduaren 16koa (EHAA 251; 2003-12-24).
  4. Euskadiko Kirol Portua S.A. sozietate publikoa: 105/2000 Dekretua, ekainaren 6koa (EHAA 122; 00-06-27)
  5. Zumaiako Kirol Portua S.A.  sozietate publikoa:  196/2003 Dekretua, uztailaren 29koa (EHAA 164; 03-08-25)
ERREGISTROAK
  • Uren Erregistroa, Ur privatuen Katalogoa eta hondakin uren isurketa Errolda
    - 29/1985 Legea, abuztuaren 2koa (BOE 189; 02-08-85)
    - 927/1988 Errege Dekretua, uztailaren 29koa (BOE 209; 31-08-88)
    - 1986ko azaroaren 24ko Ebazpena (BOE 297; 12-12-86)
  • Untzien Errolda
    - (25. Art.) 6/1998 Legea , martxoaren 13koa (EHAA 62; 98-04-01)
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Lankidetzako Erakundeen Erregistroa
    - 212/2012 Dekretua, urriaren 16koa, ingurumen-lankidetzako erakundeak arautzen dituena eta aipatutako Erregistroa sortzen duena (EHAA 225;12-11-21)