Paisaiari buruzko sekuentzia didaktikoa

Sekuentzia didaktiko honek gure bizitzako paisaia arruntak paisaia ezagutzea proposatzen digu. Horretarako, gure eguneroko paisaietan murgilduko gara, ezagun ditugun gure inguruko paisaietan, tresna batzuen eta behatzeko dugun gaitasunaren laguntzarekin. Gainera, zeharo eraldatutako paisaiak ezagutuko ditugu, baita hamarkadetan zehar ia aldatu ez direnak ere.

AURREKO EZAGUTZAK: Ez da beharrezkoa paisaiaren inguruko aurreko ezagutza berezirik.

HELBURUAK: Eguneroko paisaiaren ezaugarriak zehaztea, ikuspegi desberdinak aplikatuz eta metodo desberdinekin arakatuz, maila pertsonalean eta sozialean sentsibilizazioa bultzatzearren, eta paisaiak gehiago gozatu eta baloratzearren. Paisaiaren eraldaketaren aldaketak eta eragileak identifikatzea, hainbat iturri eta tresna erabiliz (bai bakarka bai taldean), era horretan paisaiaren eboluzioaren atzean dauden faktoreei eta bere eraldaketan giza jarduerak duen eraginari buruz gogoeta egiteko. Paisaien etorkizunari buruz nork berak dituen nahiak proiektatzea, horri buruz beste pertsona batzuek izan ditzaketen ikuspegiak ulertuz eta errespetatuz, paisaien etorkizuneko eboluzioari buruzko eztabaida batean modu konstruktibo eta arduratsu batean parte hartzearren. Paisaiaren eraldaketaren eta etorkizunaren analisi baten emaitzak laburbiltzea, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz edukiak komunikatu eta adierazteko, paisaiaren funtzioen eta balioen inguruan gizarteak kontzientzia hartzera bultzatzearren.

Ispilu batean gure buruari begira: paisaia

Sekuentzia didaktiko honek ama-paisaia hori ezagutzea proposatzen digu, Julio Llamazares idazleak Distintas formas de mirar el agua bere nobelatik hartutako aipuan adierazitakoa. Horretarako, gure eguneroko paisaietan murgilduko gara, ezagun ditugun gure inguruko paisaietan, tresna batzuen eta behatzeko dugun gaitasunaren laguntzarekin. Eta ziur aski, sekuentzia didaktikoa amaitzean, Llamazaresen hitzek esanahi berriak hartu izango dituzte guretzat.

  • Ikusi sekuentzia didaktikoa
  • Deskargatu sekuentzia:
    • elp (ELP, 8 MB). Elp fitxategiak eXeLearning dohako aplikazioarekin irekitzen dira. Deskargatu aplikazioa hemendik: http://exelearning.net/ . Elp fitxategiak sekuentzia didaktikoaren material guztiak dauzka (pdfak, estekak) eta eXeLearning aplikazioan editatu ahal dira. Aplikaziotik hainbat modutan esportatu daitezke.
    • zip (ZIP, 8 MB). Zip fitxategiak sekuentzia didaktikoaren weberako bertsioa dauka, edozein webgunean eskegitzekoa.

Gure paisaiak eta beren eraldaketak

Sekuentzia didaktiko honek paisaiaren memoria ezagutzea proposatzen digu, bai Julio Llamazaresek bai Joaquín Araújok hona ekarri ditugun aipuetan adierazten dutena. Horretarako, gure eguneroko paisaietan murgilduko gara, ezagun egiten zaizkigun horietan, tresna batzuen eta behatzeko dugun gaitasunaren laguntzarekin. Gainera, zeharo eraldatutako paisaiak ezagutuko ditugu, baita hamarkadetan zehar ia aldatu ez direnak ere. Eta ziur aski, sekuentzia didaktikoa amaitzean, Llamazaresen eta Araújoren hitzek esanahi berriak hartu izango dituzte guretzat.

  • Ikusi sekuentzia didaktikoa
  • Deskargatu sekuentzia:
    • elp (ELP, 9 MB). Elp fitxategiak eXeLearning dohako aplikazioarekin irekitzen dira. Deskargatu aplikazioa hemendik: http://exelearning.net/ . Elp fitxategiak sekuentzia didaktikoaren material guztiak dauzka (pdfak, estekak) eta eXeLearning aplikazioan editatu ahal dira. Aplikaziotik hainbat modutan esportatu daitezke.
    • zip (ZIP, 9 MB). Zip fitxategiak sekuentzia didaktikoaren weberako bertsioa dauka, edozein webgunean eskegitzekoa.
Azken aldaketako data: 2017/06/26