Materialen fluxuaren estatistika (090217)

Ekonomia baten materialen kontsumoa aztertzeko eta desmaterializazio-prozesua monitorizatzeko Materialen fluxuaren azterketa (MFA) erabiltzen da. MFA sistema eta ingurunaren artean trukatutako materialak (lehengaiak, produktu erdifakturatuak eta azken produktuak) zenbatzeko metodologia bat da. Materialen fluxuaren estatistikaren helburu nagusia hau da: Eraginkortasuna neurtzea baliabide materialen kontsumoan.

Hauek dira materialen fluxuaren azterketan gehien erabiltzen diren adierazleetako bi: beharrezko material guztia (BMG) eta materialen bertako kontsumoa(MBK). BMG ekonomian guztira sartzen diren materialak dira, eta MBK-k, berriz, erakusten du ekonomia batek kanpoarekiko zenbateko material-menpetasuna duen. Horiekin batera, beste aldagai hauek ere aztertzen dira: Barne-Erauzketa erabilia (BE), Zuzeneko Input Materialak (ZIM), Fluxu Ezkutuak (FE), Intentsitatearen Indizea (edo MBK biztanleko), Produktibitatearen Indizea Uneko Prezioetan (edo BPGa uneko prezioetan /MBK) eta Produktibitatearen Indizea Erosteko Ahalmen-Parekotasunean (edo BPGa erosteko ahalmen-parekotasunean /MBK). 

 

 

Azken aldaketako data: