Tartea

Itxia, bereizia edo independentea den esparru oro. Esparru itxia hormaz, murruz edo hesiz inguraturik eta sabai batez estalirik dagoenean, bereizirik dagoela esaten da. Esparru itxi hori ezin da beste esparru itxi batekin komunikaturik egon, eraikineko sarbide komunen bidez ez bada (eskailera, ataria, eta abar). Baldin eta esparru itxira kaletik edo lur-sail batetik (lur-sail pribatua nahiz publikoa, komuna nahiz partikularra izan), edo edozein eskailera edo korridoretatik zuzenean sar badaiteke, esparru hori independentetzat jotzen da. Tarteari ematen zaion erabileraren arabera, etxebizitzatzat edo lokaltzat hartzen da.