Praktica parte-hartzaileen ebaluaketa

Etxebizitzaren Euskal Behatokia DPNB sarearen (Demokrazia Parte-hartzailearen Nazioarteko Behatokia) baitakoa da. Bertan, munduko 91 herritako 800 hiritatik gora, erakundeak eta ikerketa zentroak bateratu dira demokrazia parte-hartzaileari buruzko esperientziak ezagutu, trukatu eta aplikatzeko.

Erakunde horren helburuen baitan, nazioarteko lantaldeak osatzea jasotzen da; horietan, hausnarketaren eta partekatutako esperientziaren bidez, demokrazia indartzeko tresnak sustatu eta diseinatzen dira; gainera, politika publikoen eztabaidan, erabakian eta ezarpenean herritar protagonisten jarduera bultzatzen da.

Lantalde hauetako batean Etxebizitzaren Euskal Behatokia buru da. “Praktika Parte-hartzaileen Ebaluazioa” du izena eta urtebete eta erditik gorako epean 5 herri ezberdinetako 22 esperientzia jaso ditu, herritarrek parte hartzeko prozesuei buruz. Horrela, horren ebaluazioaren gida praktiko bat egin nahi du.

Oraingoan aurkeztu dugun txostena lan honetarako hurbilpena baino ez da; horren bidez, horrelako proiektuak egitea erraztu eta horretara animatu ez ezik, modu sistematikoan ebaluatzera ere bultzatzen da.

Txostena euskeraz, gazteleraz eta ingelesez aurkezten dugu

We present the report in Basque, Spanish and English

Azken eguneratzea: 2018/03/14