Ingurumen-hezkuntzarako materialak. Lanbide Heziketa

Xehetasunak

Karpeta honetan aurkezten diren materialen helburua produkzio–sektore desberdinak eta hauek ingurugiroan sortzen duten inpaktua eta eragina erlazionatzea da, irakasleei eta ikasleei beren lanbidearen hobekuntza errazteko xedez. Honako lan hau, Administrazioak zuzendu eta koordinatu badu ere, gaur egun lanean ari diren irakasle–talde batek egin du, zeinek urtetan bereganatu duen lanbide–esperientzia unitate didaktiko hauen diseinuan eta lanketan erabili eta bertan bildu duen. Material hauek garatzeko, oinarrian EAEk landu dituen heziketa–ziklo bakoitzaren OCDak ditugu.