33. Leioa-Unibertsitatea eta Barakaldo arteko tranbiaren eraikuntza.

Ekintza Aribidean
Informazio gehigarria

Ekintza hau ez da bukatua izan. Datozen Legealdietan martxan jarri ahal izango da.

IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

- Eskari handia duten eremuetan taldeko garraio-zerbitzua ezartzea.

- Milaka ikasleri Euskal Herriko Unibertsitateko unibertsitate-campus garrantzitsuenera iristeko modua hobetzea, taldeko garraio-zerbitzu publiko, eroso, iraunkor eta moderno baten bitartez, guzti-guztiek balia dezaketena.

- Berrikuntza garrantzitsua ekarriko duten lankidetza eta ustiapeneko formula publiko-pribatuak ezartzea.

Aurrekariak

- EAEko Trenbide Sarearen Lurraldearen Arloko Plana.

- EAEko Trenbide Sarearen Lurraldearen Arloko Planaren 1. aldarazpena Bilbo Metropolitarreko eta Beste Udalerri Batzuetako Eremu Funtzionaletarako.

Saila

Enplegua eta Gizarte Politikak; Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Esku hartzen duten Sailak

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila, Euskal Autonomia Erkidegoan trenbideen alorreko eskumenak dituen heinean.

Eraginak

Araudian eragina

• Trenbideen Sektoreko Legea.

EAEko Trenbideen Lurraldearen Arloko Plana.

Aurrekontu eta finantzetan eragina

2010. urtea: onetsitako aurrekontuaren arabera.

Hurrengo urteak: aukeratzen den kudeaketa-sistemaren arabera.

Jarduera burutzeko aurreikusi den epea

Ustiapen publiko-pribatuaren formula berritzailea da garraio publikoaren ustiapen-ereduetan, beraz, zaila da data bat iragartzea; gainera, une honetan ez dakigu parte hartuko duten eragile pribatuak zein izango diren, ez zer neurritako parte hartzea edukiko duten, ez eta zer eginkizun izango duten ere. Nolanahi ere, gutxi gorabeherako kalkulu bat eginda, 4 urteko epea eman dezakegu (2011-2015).
AURRERAPENA ETA SEGUIMENDUA

Lortutako faseak

FaseakHasiera dataAmaiera dataEgoera
Diseinu-aldia2011/01/012011/06/30Bukatuta

Burutu gabeko faseak

FaseakAurreikusitako hasiera dataAurreikusitako amaiera dataEgoera
Garapen-aldia2011/07/012014/12/31Aribidean
Amaitutako jarduera2015/01/012015/03/31Hasi gabe
EBALUAZIOA

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data: 2015/09/30
Azken aldaketa: 2016/10/05