Fecha de la última modificación: 18/11/2005

Materiales de Educación Ambiental
Urdaibai proiektu didaktikoa
Bachillerato

				portada

Unescok Urdaibai Biosferaren Erreserba izendatzerakoan, besteak beste, Urdaibaiko proiektuan bertako biztanleek parte hartzeari eman zion lehentasuna. Hori dela-eta, Erreserba kudeatzerakoan aintzat hartu dugun funtsezko helburuetako bat ingurumenaren aldeko heziketa bultzatzea izan da.

Azken urteotan ahalegin handiak egin dira ildo horretan, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan, batik bat. Lan horri guztiari jarraipena emateko, eta ingurumenaren aldeko hezkuntza eskolako irakaskuntza-maila guztietan integratzeko asmoz, liburu hau argitaratu dugu, bereziki Batxilergoko ikasleei zuzendua.

Liburuan aurkezten ditugun unitate didaktikoek Urdaibai dute ardatz, baina beste leku eta gune asko ikertzeko ere egoki daitezke. Paisaia aztertuz, ingurumen arloko arazoei buruzko ikerketak egin dira, eta garapen jasangarriaren balio eta irizpideetan oinarrituta, irtenbide eta konponbideak ere proposatu dira.



Documentos en formato pdf:
Proiektuaren oinarriak (10.219 kb)
1. unitate didaktikoa: Zer da Urdaibai? (1.076 kb)
2. unitate didaktikoa: Urdaibaiko goialdea (1.384 kb)
3. unitate didaktikoa: Urdaibaiko erdialdea (2.339 kb)
4. unitate didaktikoa: Urdaibaiko behealdea (4.203 kb)
Bibliografia orokorra (106 kb)