11. Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketaren sistema integratua (Lanbide Gaitasuna Egiaztatzeko Egitura)

Ekintza Bukatuta
IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

  • Pertsonen lanbide-gaitasuna areagotzea.
  • Lanbide Heziketako azpisistemak elkarren artean erlazionatzea.
  • Lan-merkatuaren eskariei eraginkortasunez erantzutea.
  • Pertsonen behar eta interesetara hobeki egokitzen duten ibilbideak ahalbidetzea.
  • Lan-eskarmentua eta prestakuntza ez-formala aitortzea.
  • Kudeaketa operatiboa eraldatzea, lanbide gaitasuna ebaluatu eta aitortzeko aukera egon dadin; horretarako, koordinazioa eta eraginkortasuna areagotuko dira.

Aurrekariak

Lanbide Heziketako Kalitaterako eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziaren jarduerak. Agentzia Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendekoa da.

Hain zuzen ere, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak iragarri zuen Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordearen aurrean, Legegintzaldian garatuko zen politika eta jardueren berri emateko 2009ko ekainaren 10ean egindako agerraldian, jarduera hau abiaraziko zela.

Saila

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura; Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Esku hartzen duten Sailak

- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

- Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila.

Gizarte-eragileek Partizipazioa

Gizarte-eragileen partaidetza antolatuko da Lanbide Heziketaren Euskal Kontseiluaren bitartez, Kontseilua lanbide-keziketaren arloan erakunde- eta gizarte- partaidetzarako organoa den heinean. Kontseiluaren esku egongo da, halaber, Sistema Integratutik eratorritako ekintzen jarraipena.

Foro egonkor eta formal horrek ez du baztertuko beste talde profesional batzuek, gizarteak eta herritarrek, oro har, proposamenak egiteko bideak irekitzeko aukera, proposamen horiek Lanbide Heziketaren Euskal Kontseiluan nahiz EAEko Administrazioko organo eskudunetan aintzat har daitezen.

Eraginak

Araudian eragina

Alderdi hauek arautu beharko direla uste da:

  • Laneko esperientziaren bidez edo ikaskuntza ez-formalen bidez lortutako lanbide-gaitasunak ebaluatzeko, aitortzeko, ziurtatzeko eta erregistratzeko Egitura.
  • Lanbide Gaitasunen Aitorpenaren arduraduntzat esleitutako Sailen Arteko Batzordea arautzea (egungo Lanbide Heziketako Kalitaterako eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentzia ordeztuz).
Antolamenduan eragina

Sailen Arteko Batzorde bat sortzeko aukera dago (hezkuntza- eta lan-gaietan eskumenak dituzten Sailek osatua), lanbide-heziketako sistema integratua abiarazi dezan eta, sistema horren barruan, Lanbide Gaitasuna Egiaztatzeko Egitura. Entitate honi esleituko zaio laneko eskarmentuaren bitartez edo ikaskuntza bateratuko bide ez-formalen bitartez lortutako lanbide-gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko ardura, eta egungo Lanbide Heziketako Kalitaterako eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentzia ordeztuko du.

Hainbat formula ezarriko dira entitate horrek harremana eduki dezan Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin eta Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailarekin.

Aurrekontu eta finantzetan eragina

Jarduera ohiko aurrekontuarekin gauzatu beharko da.

Beste jardueretan eragina

Lanbide Heziketaren Euskal Kontseilutik abiatuta, lehen harreman-maila bat ezarriko da organo hau osatzen duten sail guztiekin nahiz foru-erakundeekin eta ordezkaridun eragileekin.

Eusko Jaurlaritza osoko sailen artean ere harreman-esparru bat sortuko da, deskribatutako helburuetan eragina izan dezaketen abiarazitako edo aurreikusitako jarduerak ezagutarazteko. Baliteke harreman horretatik bi aldeko harreman baten beharra sortzea sail jakin batzuekin (oraindik zehaztu gabe dago zeinekin).

Edonola ere, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailarekiko alde biko harremana etengabekoa izango da jarduera egituratzeko arauak izapidetzen diren bitartean.

Erakunde harremanetan eragina

Jarraipen iraunkorra aurreikusita dago Estatuko Administrazioko organo eskudunen jardueraren gainean, baita, hala badagokio, harremanak ezartzea ere.

Jarduera burutzeko aurreikusi den epea

Jarduera antolatzeko arau guztiak onetsi ondoren, Legegintzaldi osoan zehar gauzatuko da.
AURRERAPENA ETA SEGUIMENDUA

Lortutako faseak

FaseakHasiera dataAmaiera dataEgoera
Diseinu-aldia2010/01/012011/06/30Bukatuta
Garapen-aldia2011/06/302013/05/01Bukatuta
Burututako ekintza2013/05/012013/05/15Bukatuta
EBALUAZIOA

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data: 2013/12/31

Ebaluazioaren laburpena

Ex post ebaluazioaz gainera, egitura etengabe ebaluatzea aurreikusi da. Egituraren aurrerapen orokorra ez ezik, egingo diren deialdi guztiak ebaluatuko dira.

Azken aldaketa: 2016/10/05