18. Kultura Ondarearen Euskal Autonomia Erkidegoko Legea

Legearen proiektua legebiltzarrari bidalita
IDENTIFIKAZIOA

Saila

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura; Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Helburuak eta Sektoreak

EAEko gizarteari arautze-tresna eguneratua, osoa eta sistematizatua ematea, kultura-ondareaz ikuspegi zabalagoa izatea ekar dezan, eta ezartzen duen kudeaketa-ereduak erantzun efikaz eta eraginkorra eman diezaien EAEko kultura-ondarearen babes-, kontserbazio- eta hedapen-beharrei.

Beste helburu batzuk
  • Babestu, kontserbatu eta hedatu beharreko kultura-ondasunen kategoriak zabaltzea, gure ondare immaterialaren babesa bereziki indartuz.
  • EAEko kultura-ondarea osatzen duten ondasunen babes-prozedura eta -araubidea erregulatzea, haien tramitazioa azkartzeko eta babesa ondasunari balioa ematearekin bateratzeko.
  • Hirigintza-plangintzako tresnek kultura-ondarea zaintzen dela bermatzeko zer baldintza eta irizpide bete behar dituzten zehaztea.
  • Kontserbazio- eta interbentzio-irizpideak zehaztea babestutako kultura-ondasunak zaharberritzean.
  • Herri-administrazioei kultura-ondarearen esparruan dagozkien eginkizunak zehaztea.
  • Pertsona fisikoek kultura-ondareari dagokionez dituzten eskubideak eta betebeharrak arautzea.
  • Kultura-ondareari dagokionez, hura kudeatzeko eta esku hartzeko organoak erabakitzea.
Eraginpeko gizarte-sektoreak
  • Babestutako ondasunen jabe diren pertsona fisikoak eta juridikoak.
  • Udalak.
  • Foru-aldundiak.
  • Herritarrak, oro har.

 

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2016ko lehenengo seihilekoa.
ELABORAZIO FASEAK

Lortutako faseak

DocumentuakFaseHasiera dataAmaiera dataEgoera
Ikusi1.1 fasea: Sailburuaren agindua, prozedura has dadin2015/02/012015/02/20Amaituta
Ikusi1 fasea: Sailburuak testu idatzia onartzea2015/02/212015/03/15Amaituta
---2.2 fasea: Negoziazioa, entzunaldi edota kontsulta izapidea2013/03/162015/04/30Amaituta
Ikusi2.3 fasea: Aginduzko txostenak eta irizpenak2015/05/012016/04/14Amaituta
---2.4 fasea: Jarraitutako prozeduraren memoria laburra2016/04/142016/04/18Amaituta
---3.1 fasea: Gobernu Kontseiluaren onarpena2016/04/192016/04/26Amaituta
---4.1 fasea: Gobernu Kontseiluaren onarpena2016/04/262016/05/04Amaituta

Legebiltzarrean tramitazioaren egoera

Azken aldaketa: 2016/10/17