10. Kooperatiben Euskal Autonomia Erkidegoko Legea

Legearen proiektua legebiltzarrari bidalita
IDENTIFIKAZIOA

Saila

Enplegua eta Gizarte Politikak; Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Helburuak eta Sektoreak

Legegintza-proiektuaren oinarrizko arrazoia ekainaren 24koa, 4/1993 Legea aldatuz joan diren lege-testuak elkartzea da, sistematikotasun-arrazoiengatik, errazago identifikatzeagatik eta indarreko araua erabiltzeagatik.

Beharrezkoa da beste bateratze-lan bat ere egitea, lege-gorputzaren interpretazio koherentea egiteko, edo argitzeko, beste kasu batzuetan.

Alderdi batzuk berrituko dira, urraketei eta zigorrei dagozkienak (ikuskaritza-funtzioa barne), etxebizitza-kooperatibismoari buruzkoak eta alderdi zehatzen gainekoak (administrazio-isiltasuna erregistro-arloan eta abar).

Eraginpeko gizarte-sektoreak
  • Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legea aplikatzen zaien kooperatibak.
  • EAEko mugimendu kooperatiboa, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioan antolatua; bertan daude Lan Elkarteen, Kontsumo, Irakaskuntza, Kreditu, Nekazaritza eta Garraiolarien Kooperatiben Federazioak.
  • Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2016ko lehen seihilekoan
ELABORAZIO FASEAK

Lortutako faseak

DocumentuakFaseHasiera dataAmaiera dataEgoera
Ikusi1.1 fasea: Sailburuaren agindua, prozedura has dadin2015/06/012015/06/30Amaituta
Ikusi2.1 fasea: Sailburuak testu idatzia onartzea2015/07/012015/09/30Amaituta
---2.2 fasea: Negoziazioa, entzunaldi edota kontsulta izapidea2015/10/012015/10/31Amaituta
Ikusi2.3 fasea: Aginduzko txostenak eta irizpenak2015/11/012016/05/11Amaituta
Ikusi2.4 fasea: Jarraitutako prozeduraren memoria laburra2016/05/122016/05/23Amaituta
---3.1 fasea: Gobernu Kontseiluaren onarpena2016/05/242016/05/31Amaituta
---4.1 fasea: Parlamentura bidaltzea2016/06/012016/06/15Amaituta

Legebiltzarrean tramitazioaren egoera

Azken aldaketa: 2016/10/17