Mendetasunean dauden pertsonen zaintzaileei laguntzeko plana prestatzea

Erakundea:
Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak, Osasuna
Organoa:
Arreta Soziosanitarioko Zuzendaritza, Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua bukatuta

Helburuak

Mendetasunean dauden pertsonen zaintzaileei laguntzeko programa prestatzea; programak EAEko administrazioek eskaintzen dituzten prestazioak bateratu behar ditu, xedea pertsona horien autonomia ahalik gehien sustatzea dela, bai gaitasunak mantenduz eta hobetuz, bai norberaren bizitza ahalik gehien kontrolatuz.

Planean profesionalak izan gabe mendetasunean dauden pertsonak zaintzen dituzten pertsonen trebakuntza sartu behar da, bai eta haientzako laguntza ere, lortu behar baita zaintzaileok familia giroan behar den arreta emateko gauza izatea.

Eremua

Parte-hartzaileak eta eragileak

  • Euskadiko koordinazio soziosanitarioa. ASEK
  • Osakidetza (Antolaketa Nagusia eta egonaldi ertain nahiz luzeko hainbat ESI).
  • Osasun Saila
  • Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundietako eta hiru lurralde historikoetako hainbat udaletako mandetasunaren arloko erreferenteak.
  • Mendetasunaren prebentzioan eta arretan adituak diren beste profesional batzuk.
  • Deustuko Unibertsitatearen DBSko Osasunaren Kudeaketako Masterreko ikasle bat.

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2015/01/01 - 2016/01/31

Lortutako mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Proiektuaren definizioa Amaituta
Landa-lana EAEn eta beste autonomia erkidego batzuetan zaintzaileei laguntzeko egin diren esperientziak eta programak aurkitzeko Amaituta
Lurralde historikoetako lantaldeak eratu Amaituta
Lantaldeen bilerak zaintzaileei laguntzeko ildoak ezartzeko, akatsak aurkitzeko eta eskaintza (gero ASEK-k onartu beharrekoa) adosteko Amaituta
EAEn mendetasunean dauden pertsonen zaintzaileei laguntzeko planaren zirriborroa prestatu eta ASEKri aurkeztu (2016ko uztaila) Amaituta

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data:
Ebaluazioaren laburpena:

Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren ildo estrategikoak (2013 - 2016). Ebaluazio txostena konsultatu