Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza

Titularra: Joaquín Díaz Arsuaga

Agintaldia: 2017/01/18 - 2020/11/30
Inprimatu

EGINKIZUNAK

Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzari, dekretu honek oro har esleitzen zaizkion egitekoez gain, honako hauek dagozkio:

  1. Gizarte Ekonomia bultzatzea eta sustatzea, Zuzendaritza honetatik landuko, kudeatuko eta betearaziko diren programa eta ekintzen bitartez.
  2. Ikuskatze-lanak egitea eta kooperatiben arloko zehapen-espedienteak bideratzea, Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legean xedatutakoaren arabera, eta kooperatiben deskalifikazioak eta horietan esku hartzeko aldi baterako neurriak proposatzea, aipatu legearen 141. eta 142. artikuluei jarraikiz.
  3. Euskadiko Kooperatiben Erregistroa zuzentzea eta kudeatzea, Euskadiko Kooperatiben Erregistroaren Antolamendu eta Funtzionamenduari buruzko martxoaren 29ko 59/2005 Dekretuan ezarritako baldintzen arabera.
  4. Lan Sozietateei buruzko Legean ezarritako baldintzak betetzen direla kontrolatzea, eta enpresei «Lan Sozietate» kalifikazioa ematea edo kentzea.
  5. Sailburuari legegintza-arloko berrikuntzak eta Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legearen aldaketak proposatzea, sektoreak hobeto funtziona dezan.
  6. Lan Sozietateei baimena ematea, bazkide izan gabe mugagabeko kontratuen bidez kontratatuko langileek urtean lan egindako ordu-kopuruaren gainean legez ezarritako mugak gainditzeko.
  7. Hirugarren batzuekin jarduerak eta zerbitzuak hasteko edo gehitzeko baimenen eta inoren konturako langileen lanaldien urteko ordu-kopurua gainditzeko baimenen espedienteez arduratzea, horren izapideak egitea eta horren gaineko ebazpenak sailburuari proposatzea, Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 5.2 eta 99.4 artikuluetan –hurrenez hurren– ezarritakoaren arabera.
  8. Kooperatiba-sozietateak herri-onurakotzat jotzeko espedienteez arduratzea, hori tramitatzea eta ebazpena sailburuari proposatzea, herri-onurako kooperatiba-sozietateei dagozkien prozeduren eta betekizunen araudia onartu zuen otsailaren 2ko 64/1999 Dekretuan ezarritako moduan.
  9. Kooperatibak «gizarte-ekimeneko kooperatiba» gisa sailkatzea, apirilaren 4ko 61/2000 Dekretuan xedatutakoaren arabera, eta gizarteratzea bultzatzea.
  10. Ekonomia solidarioa sustatzea eta bultzatzea.
  11. Lurralde Ordezkaritzek beren eskumeneko arloren batean hartutako ebazpenen aurka jarritako errekurtso arruntak erabakitzea.
  12. Gizarte Ekonomiako enpresetan langileek parte har dezaten bultzatzea, eta Enpresaren Erantzukizun Sozialari zabalkundea ematea.
  13. Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Autonomoaren Elkarteen Erregistro Berezia, Langile Autonomoaren Estatutuari buruzko uztailaren 11ko 20/2007 Legean jasotzen dena, zuzentzea eta kudeatzea.