Familia-nukleoa

Familia-nukleoa FFEIn harreman- edo ahaidetasun-lotura estuetara mugatuta dago (gurasoen eta seme-alaben arteko harremanetara). Aurrekoa kontuan hartuta, nukleo mota hauek mugatu dira:

 

*   Oinarrian senar-emazteak edo bikoteak dituena, seme-alabarik gabe (guraso ez diren familia nuklearrak).

*   Oinarrian senar-emazteak edo bikoteak dituena, seme-alabekin eta berezko nukleorik osatu gabe (guraso diren familia nuklearrak)

*   Guraso bakar baten inguruan osatutakoak, seme-alabekin berezko nukleorik osatu gabe (guraso bakarreko familia nuklearrak)

 

Etxe baten barruan, adierazitakoaren antzeko nukleo bat edo gehiago egon daitezke. Nukleo bat baino gehiago badago, nukleo anitzeko etxe mota bat izango da. Etxeko lehen nukleoa izango da erreferentzia FFEIn (etxeko nukleo nagusia).

Senar-emazteak edo bikoteak sexu berekoak edo ezberdinekoak izan daitezke. Familia-nukleotzat hartzean, parekatuta geratzen dira.

Azken aldaketako data: 2016/09/08