Lana eta familia bateragarri egiteko laguntzak, seme alaba adingabeak zaintzeko langileak kontratatzeko.

LABURPENA
Titulua:
Lana eta familia bateragarri egiteko laguntzak, seme alaba adingabeak zaintzeko langileak kontratatzeko.
Xedea:

Lana eta familia bateragarri egiten laguntzea eta etxeko langileen sektorean enpleguaren sorrera eta legalizazioa sustatzea.

Dekretu honetan arautzen diren laguntzak 2010eko apirilaren 1etik aurrera garatzen diren diruz laguntzeko moduko ekintzei aplikatuko zaizkie.

Dekretu honetan araututako laguntzak (Lana eta familia bateragarri egiteko laguntzei buruzko dekretua aldatzen duen martxoaren 17ko 31/2015 Dekretuak emandako testuarekin) 2015eko apirilaren 1etik aurrera baliatutako diruz laguntzeko moduko jardunei aplikatuko zaizkie.

Diru kopurua:

295.000,00 €

Araudia:
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Enplegua eta Gizarte Politikak
Deialdia egiten duen organoa:
Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Enplegua eta Gizarte Politikak
Eusko Jaurlaritza
Egitura atal ebazlea:
Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritza
Eusko Jaurlaritza
Enplegua eta Gizarte Politikak
Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera 8:etatik 19:30ak arte. (abuztuan izan ezik 14:30 arte)

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz

Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du 8:00etatik 19:30ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:

Herritarren arretako bulegoak

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 19:30ak arte (abuztuan izan ezik 14:30ak arte)

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz

Itzuli

Herritarren arretako bulegoak

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 19:30ak arte (abuztuan izan ezik 14:30ak arte)

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz

Seme-alaba adingabeak etxean zaintzeko langileak kontratatzea

Laguntzaren helburua da lana eta familia bateragarri egiten laguntzea eta etxeko langileen sektorean enpleguaren sorrera eta legalizazioa sustatzea. Eta, zehazki: hiru urtetik beherako seme edo alaba etxean bertan zaintzeko norbait kontratatzeak sortutako gastuak ordaintzen laguntzea.

Honakoetarako izango dira laguntzak: seme-alaba adingabeak etxean zaintzeko Etxeko Langileei buruzko Gizarte Segurantzaren Araubide Berezian alta emanda dauden pertsonak kontratatzea.

Hona hemen diruz laguntzeko moduko aldiaren iraupena: kontratatutako zaintzaileak zaindu behar duen semearen edo alabaren jaiotza, adopzioa, harrera (adopzio aurrekoa edo iraunkorra) edo tutoretza gertatu ondoko hamazazpigarren astetik seme edo alaba horrek hiru urte betetzen dituen urteko abuztuaren 31ra bitarte.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Seme-alaba adingabea zaintzeko etxeko langilea dela-eta Gizarte Segurantzari egiten zaion kotizazio-dokumentuan etxekoen unitatearen titular gisa azaltzen den aita edo ama, familia-unitateko kidea dena.

OHARRA:
Gizarte Segurantzaren kuotak arauzko epean ordaintzen ez badira, epe horretan ordaindu ez diren denboraldietako kuotei dagokien laguntza automatikoki galduko da.

1.-) Onuradunak etxekoen unitatearen titular gisa azaldu beharko du etxeko langilearen Gizarte Segurantzako kotizazio-dokumentuan.

2.-) Eskaera aurkezten denean eta diruz laguntzeko moduko jardunak irauten duen bitartean, onuradunak Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan bizi eta erroldatuta egon beharko du.

Horretaz gain, eskaera aurkeztu aurreko urtean etenik gabe bizi behar izango du, edo gutxieneko epe hori betetzen ez bada, aurreko hamar urteetatik segidako bost urtean.

3.-) Onuradunak eta kontratatutako langileak zainduko duen seme-alabek bizileku berean bizi eta bertan erroldatuta egon beharko dute diruz laguntzeko moduko jardunak irauten duen bitartean.

4.-) Familia-unitatea osatzen duten aitak eta amak ordainduriko jardueraren bat gauzatu beharko dute –bai besteren kontura, bai norberaren kontura–, edo, bestela, lan egiteko erabateko ezintasun iraunkorra izan beharko dute, gutxienez.

5.-) Familia-unitatea osatzen duten aitaren eta amaren lanaldiaren iraupena beren jarduera-sektorearen lanaldi osoari dagokiona izango da.

Familia ugariak salbuetsita daude; izan ere, gurasoetako batek lanaldia murriztuta izan dezake.

6.-) Etxeko langilearen kontratuak egutegiko 59 eguneko gutxieneko iraupena izango du.

OHARRA:
Ez da inolaz ere diruz laguntzeko modukoa izango onuradunaren ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen kontratazioa.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

20.000 euroko edo hortik beherako familia-errenta estandarizaturako, laguntza enplegu-emaileak Etxeko Langileei buruzko Gizarte Segurantzaren Araubide Bereziaren kotizazioari egiten dion ekarpenaren —legez dagokionaren— % 93koa izango da.

20.000 eurotik gorako familia-errenta estandarizaturako, laguntza enplegu-emaileak Etxeko Langileei buruzko Gizarte Segurantzaren Araubide Bereziaren kotizazioari egiten dion ekarpenaren —legez dagokionaren— % 69,75ekoa izango da.

OHARRA:
Goian zehaztutako zenbatekoek % 7ko murrizketa izan dute, Euskal Autonomia Erkidegoko 2016. urteko aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 9/2015 Legean xedatutakoan oinarrituta.

1.- Laguntzari dagokionez, onuradunak Gizarte Segurantzari egindako ekarpena hartuko da erreferentziatzat; hain zuzen ere, seme-alaba adingabeak zainduko dituen langilearen kontratazioa dela-eta onuradunak Etxeko Langileei buruzko Gizarte Segurantzaren Araubide Bereziari egindako kotizazioaren ekarpena, legez dagokiona.

2.- Familia ugarien kasuan, laguntzaren zenbatekoan honako hau hartuko da erreferentziatzat: enplegu-emaileak Etxeko Langileei buruzko Gizarte Segurantzaren Araubide Bereziari egindako kotizazioaren eta Familia Ugariak Babesteari buruzko azaroaren 18ko 40/2003 Legearen 9. artikuluan ezarritako hobariaren artean dagoen aldea.

3.- Laguntzaren zenbatekoa familia-errenta estandarizatuaren arabera zehaztuko da; hori kalkulatzeko, berriz, aintzat hartuko dira familia-unitatearen osaera, familia-errentaren maila eta familia-unitateari dagokion baliokidetasun-koefizientea, uztailaren 24ko 154/2012 Dekretuak, familia-politiken eremuan familia-errenta estandarizatzeko sistemari buruzkoak, haiei esleitzen dien irismenarekin.

Muga:

Hona hemen diruz laguntzeko moduko aldiaren iraupena: kontratatutako zaintzaileak zaindu behar duen semearen edo alabaren jaiotza, adopzioa, harrera (adopzio aurrekoa edo iraunkorra) edo tutoretza gertatu ondoko hamazazpigarren astetik seme edo alaba horrek hiru urte betetzen dituen urteko abuztuaren 31ra bitarte.

Ordainketa modua:

Emandako laguntzak ordainketa bakarrean ordainduko dira, diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskaera eta dokumentazioa eta aurkeztea
Eskaera eta dokumentazioa eta aurkeztea:
Diru-laguntza jasotzeko egoeran 59 egun igaro eta gero, laguntza eskatu ahal izango da-HASIERAKO ESKAERA Hurrengo eskaerak eskabide-orri sinplifikatuan aurkeztuko dira-JARRAIPEN ESKAERA. Izapideak erlaitzetan adierazitako bideetako edozein erabiliz egin ahal izango dira: aurrez aurre edo elektronika-bidez. Eskaerak aurkezteko epearen amaiera: diru-laguntza jasotzeko egoeran egoten den egun bakoitza 365 egun igaro baino lehen eskatu beharko da.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Eskabidea betetzeko jarraibideak. (Laguntza emateko dokumentua)

Eskabidea bete baino lehen argibide hauek irakurtzea garrantzitsua da.

Hasierako eskaerako formularioa (Eskaera)

Formularioa interesdunak (pertsonak eta/edo entitateak) inprimatu, bete eta zehaztutako lekuetan aurkeztu dezakeen dokumentua da.

Hirugarrenaren alta izeneko eredu normalizatua (Eskaera)

Adierazitako eredua eskatzaile hauek aurkeztuko dute, sinatuta: KUTXABANK, LABORAL KUTXA, BANKOA, CAIXABANK, BBVA edo BANCO SANTANDER finantza-erakundeetan banku-kontua ez dutenak. Bertan, honako datu hauek azalduko dituzte: NAN zenbakia, IFK edo atzerritarren identifikazio-zenbaki pertsonala eta ordainketak egiteko hautatu den kreditu-erakundean duen kontu kodea, erakunde berak ikus-onetsita.

Hirugarrenaren alta izeneko eredu normalizatua (bankuko datuak baliozkotzeko pasabideari atxikitako finantza-erakundeetan banku-kontuarekin) (Eskaera)

Adierazitako eredua eskatzaile hauek aurkeztuko dute, sinatuta: KUTXABANK, LABORAL KUTXA, BANKOA, CAIXABANK, BBVA edo BANCO SANTANDER finantza-erakundeetan banku-kontua dutenak. Bertan, honako datu hauek azalduko dituzte: NAN zenbakia, IFK edo atzerritarren identifikazio-zenbaki pertsonala eta ordainketak egiteko hautatu den kreditu-erakundean duen kontu kodea.

Diru-laguntza eskatu duenaren egungo ezkontideak edo bikotekideak zerbitzuak ematen dituen enpresa edo erakundearen ziurtagiria (Laguntza emateko dokumentua)

Diru-laguntza eskatu duenaren egungo ezkontideak edo bikotekideak zerbitzuak ematen dituen enpresa edo erakundearen ziurtagiria.

Dokumentazioa:
  • Dokumentazioa aurkezteko jarraibideak

    Jarraibide hauetan deskribatzen da nola aurkeztu behar den deialdian eskatzen den dokumentazioa. Kasu bakoitzean zehazten dira dauden aukerak.
    Izapidetzeko aukeratu den bidea gorabehera, dokumentazioa paperean zein elektronika-bidez aurkeztu daiteke.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Diru-laguntza eskatu duenak zerbitzuak ematen dituen enpresa edo erakundearen ziurtagiria

Diru-laguntza eskatu duenak zerbitzuak ematen dituen enpresa edo erakundearen ziurtagiria.

Eskabide-orria

Eskabide-orriak esteka zuzena du izapidetze elektronikoarekin: Horretarako, ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzeko eskatuko dizu:

  • Pertsona fisikoentzat: NANe, ONA, Herritar Ziurtagiria
  • Pertsona juridikoentzat: Entitatearen ziurtagiria

Eskabide-orriarekin batera, berariazko dokumentazioa aurkeztu behar da.

Gomendatzen dugu aurkeztu beharreko ziurtagiriak edukitzea izapidetzen hasi baino lehen, eta beste formularioak bete eta nork bere ordenagailuan gordetzea.

Datu ekonomikoak (Dirulaguntza dokumentua)
Eskatzailearen datu ekonomikoak.

Diru-laguntza eskatu duenak zerbitzuak ematen dituen enpresa edo erakundearen ziurtagiria (Dirulaguntza dokumentua)
Diru-laguntza eskatu duenak zerbitzuak ematen dituen enpresa edo erakundearen ziurtagiria.

Diru-laguntza eskatu duenaren egungo ezkontideak edo bikotekideak zerbitzuak ematen dituen enpresa edo erakundearen ziurtagiria (Dirulaguntza dokumentua)
Diru-laguntza eskatu duenaren egungo ezkontideak edo bikotekideak zerbitzuak ematen dituen enpresa edo erakundearen ziurtagiria.

Dokumentazioa

Dokumentazioa aurkezteko jarraibideak

Jarraibide hauetan deskribatzen da nola aurkeztu behar den deialdian eskatzen den dokumentazioa. Kasu bakoitzean zehazten dira dauden aukerak.

Izapideak egiteko hautatu den bidea edozein dela ere, dokumentazioa paperean edo elektronika bidez aurkeztu daiteke, edo administrazioari datua lortzeko baimena eman dakioke.



Elektronikoa
Aplikazioak:


Dirulaguntzaren izapide berariazkoak
Berariazko izapideak dira, kasuan kasuko laguntzako prozedura motaren arabera, pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin behar dituenak, administrazioak hori egitea eskatzen dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Jarraipen eskaera
Jarraipen eskaera:
Jarraipen-eskaerak aurreko eskaeratik 4 hilabete igarotakoan aurkeztu ahal izango dira.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jarraipen eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentua (Laguntza emateko dokumentua)

Jarraipen eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentua.

Jarraipen-eskaerako formularioa (Eskaera)

Jarraitzeko eskaeraren formularioa interesdunak (pertsonak eta/edo entitateak) inprimatu, bete eta zehaztutako lekuetan aurkeztu dezakeen inprimakia da.

Hirugarrenaren alta izeneko eredu normalizatua (Eskaera)

Adierazitako eredua eskatzaile hauek aurkeztuko dute, sinatuta: KUTXABANK, LABORAL KUTXA, BANKOA, CAIXABANK, BBVA edo BANCO SANTANDER finantza-erakundeetan banku-kontua ez dutenak. Bertan, honako datu hauek azalduko dituzte: NAN zenbakia, IFK edo atzerritarren identifikazio-zenbaki pertsonala eta ordainketak egiteko hautatu den kreditu-erakundean duen kontu kodea, erakunde berak ikus-onetsita.

Hirugarrenaren alta izeneko eredu normalizatua aurkeztuko da laguntzak kobratzeko banku-kontuaren zenbakia aldatzen denean.

Hirugarrenaren alta izeneko eredu normalizatua (bankuko datuak baliozkotzeko pasabideari atxikitako finantza-erakundeetan banku-kontuarekin) (Eskaera)

Adierazitako eredua eskatzaile hauek aurkeztuko dute, sinatuta: KUTXABANK, LABORAL KUTXA, BANKOA, CAIXABANK, BBVA edo BANCO SANTANDER finantza-erakundeetan banku-kontua dutenak. Bertan, honako datu hauek azalduko dituzte: NAN zenbakia, IFK edo atzerritarren identifikazio-zenbaki pertsonala eta ordainketak egiteko hautatu den kreditu-erakundean duen kontu kodea.

Hirugarrenaren alta izeneko eredu normalizatua aurkeztuko da laguntzak kobratzeko banku-kontuaren zenbakia aldatzen denean.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Jarraipen eskaera

Jarraitzeko eskaera kanal elektronikoaren bidez egiteko, interesdunak jarraipen-eskaeraren formularioa eta Jarraipenerako enpresaren ziurtagiria, behar den bezala beteta, aurkeztuko ditu. Izapide hori “Nire kudeaketak·” atalean “Dokumentazioa erantsi” aukeraren bidez egingo da.



Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Bere eskabidea egin ondoren, interesdunak eskubidea izango du atzera egiteko ebazpena eman bitartean. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak bera babesten duten eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Gorako Errekurtsoa
Gorako Errekurtsoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organo batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Gorako Errekurtsoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2015/04/01 - 2020/12/31
Aurkezteko epe-muga:

HASIERAKO ESKAERA AURKEZTEKO EPEA

Hasierako eskaera aurkezteko epea hasten da eskatzaileak gutxienez 59 eguneko epea bete duenean

JARRAITZEKO ESKAERA AURKEZTEKO EPEA

Hurrengo eskabideak —laguntzaren jarraipenerako eskaerak— aurkezteko, emandako aurreko diru-laguntzaren eskaera egin zenetik gutxienez lau hilabete igaro beharko dira. Gutxieneko aldi hori ez da bete beharko diruz laguntzeko moduko jarduna amaitu den kasuetan. Diru-laguntza jasotzeko egoeran egoten den egun bakoitza 365 egun igaro baino lehen eskatu beharko da.

OHARRA:
Urtero hasierako eskaera bat aurkeztu daiteke, edo hasierako eskaera bat eta jarraitzeko eskaera batzuk, betiere aurreko baldintzak betetzen baldin badira.

Ebazteko epea:

Sei hilabete, eskabidea aurkezten denetik.

Isilbidearen ondorioak:
Baiespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Gizarte Gaietako Sailburuordetza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.