Bruce Springsteen rockaren mitoa, Bilbon
 
Ameriketako Estatu Batuetako artistak uztailaren 26an kontzertua eskainiko du San Mames estadioan.

Bruce Springsteenen kontzertua BEC azoka-esparruan

Uda partean nazioarteko musikaren hiriburu bihurtu ohi da Bilbo. Aurtengoan, Kobetasonik eta BBKLive jaialdiez gainera, azken hamarkadotako artista ospetsuenetako baten, Bruce Springsteenen, zuzeneko emanaldi bikainaz gozatzeko parada izango dute bilbotarrek. "The Boss" ezagunak Working on a dream azken diskoko abestiak aurkeztuko ditu The E Street Band bere taldearekin batera. Jakina, seguru aski "Born in the U.S.A.", "Dancing in the Dark", "Hungry Heart" eta "The Streets of Philadelphia" kanta famatuak ere gogora ekarriko ditu New Jerseyko artistak.

Springsteen hirugarren aldiz izango da Euskadin, Bilbao Exhibition Centre azoka-esparruan eta Anoetako estadioan 2007an eta 2008an, hurrenez hurren, kontzertuak eskaini ondoren. Sarrera erosi ez duten abeslariaren zaleek emanaldia ikusteko aukera galdu dute, sarrera guztiak (65 eta 78 euro artekoak) sei ordutan saldu baitziren.


Azken eguneratzea: 2009/03/11