Liburutegia

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailaren Liburutegia zentro espezializatu bat da eta bere eginkizun nagusia saileko langileen informazio-premiei erantzuten laguntzea da. Gainera, ikertzaileei irekita dagoen zentro bat da.

Dokumentu-funtsa

Dokumentu-funtsa industria, nekazaritza eta azpiegitura arloetan espezializatua dago; eremu horiek honako gai hauek biltzen dituzte: industria-politika eta -garapena, azpiegiturak, industria-segurtasuna, nazioartekotzea, meategiak, energia, informazioaren gizartea, teknologia, nekazaritza, arrantza eta abar

Zer zerbitzu eskaintzen ditugu?

Informazioa eta prestakuntza

  • Informazio orokorra erabiltzaileei, liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzuen inguruan
  • Kontsulta espezializatuak,liburutegiko langileen aldetik informazio-iturrien konpilazio-lana eskatzen dutenak
  • Prestakuntza,informazioa bilatzeko eta informazio-baliabideak erabiltzeko

Dokumentua eskuratzeko aukera

  • Liburutegian bertan dokumentu-funtsa kontsultatzea
  • Online informazio-zerbitzuak eskuratzea, hainbat euskarritan ere
  • Dokumentuen mailegu-zerbitzua
  • Dokumentuen fotokopiak eta digitalizazioa

Non gauden?

Liburutegia. Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
Donostia kalea, 1
01010 Gasteiz
Telefonoa: 945 018 217 - 945 016 319

Ordutegiak

Astelehenetik ostegunera: 09:00-13:00 / 15:00-16:30
Ostiraletan: 09:00-14:00
Udan (ekainetik irailera): 09:00-14:00

Harremanak

Liburutegiarekin harremanetan jartzeko, honako helbide honetara jo dezakezu:
a-romano@euskadi.eus; pb-doalto@euskadi.eus; o-robredo@ej-gv.es; m-garcia-serrano@euskadi.eus

Azken aldaketako data: 2017/05/31