Industria Digitala 2015: EIKTak aplikatzea industri arloko ETEetan programa.

LABURPENA
Titulua:
Industria Digitala 2015: EIKTak aplikatzea industri arloko ETEetan programa.
Xedea:

Programa honen helburua da laguntzak ematea Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak manufaktura arloko ETE (enpresa txiki eta ertain) industrialetan sartzeko.

Laguntza hauek Eskualde Garapenerako Europako Funtsarekin batera (EGEF) finantzatzen dira.

Eskualde Garapeneko Europako Funtsak lagundurik finantzatzen dira diru-laguntzak (EGEFen ekarpena diruz lagundutako zenbateko osoaren % 50 izango da). Hori dela eta, laguntzok Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 Erregelamenduan (EB) xedatutakoaren mende daude eta EGEFen laguntzarekin egindako finantzaketatik eratorritako betebeharrak honakoak dira gutxienez:

  • Onuradunak kontrolaren, erantzukizunaren, zehapen-araubidearen zein ez-betetzearen arloko Estatuko eta Europar Batasuneko legeria  bete beharko du.
  • Diru-laguntzak EAEko 2014-2020 EGEF Programa Eragilearen esparruan finantzatuko dira, eta horri publizitatea eman beharko zaio 1303/2013 Erregelamenduaren (EB) 115.artikuluaren 3. atalaren eta XII. eranskinaren 2.2 atalaren  arabera. Alde horretatik, baldin eta diruz lagundutako jarduerei buruzko informazio eta komunikazio ekintzak egiten badira, EGEF bidezko kofinantzaketa komunitarioa aipatu beharko da hedapenerako erabilitako material edo euskarrietan, Batasunaren ikurra eta Europar Batasunaren erreferentzia txertatuta. Operazioa garatzen ari den bitartean, haren deskribapen labur bat egin beharko da bere webgunean, Batasunaren diru laguntza nabarmenduz bertan, eta gutxienez proiektuari buruzko informazio kartel bat –A3ko gutxieneko tamainan– jarriko da, non Batasunaren diru laguntza aipatuko baita jendeak ikusteko moduan.
  • Diruz laguntzeko modukoa den zehazteko arau nazionalak (2014-2020 EGEF Pograma Eragileetako diruz laguntzeko modukoak diren zehazteko arau orokorrak) eta komunitarioak (1303/2013 Erregelamendua eta 1301/2013 Erregelamendua) betetzea.
  • Kategorien araberako Salbuespenen 651/2014  Erregelamenduren pean egongo dira laguntzak.
  • Eragiketaren gastuak zehazteko metodoa eta diru-laguntzaren ordainketaren baldintzak diru-laguntzen arauetan adierazitakoak dira (1303/2013 Erregelamenduaren 67.6 artikulua, 2014-2020 EGEF Pograma Eragileetako diruz laguntzeko modukoak diren zehazteko arau orokorren zirriborroko 14.1, 14.4, 15.2 eta 16.1 artikuluak eta 480/2014 Erregelamenduko 20. eta 21. artikuluak).
  • Eragiketen barruan dauden zeharkako gastuak eta beraien kalkulurako metodoek EAEko EGEF 2014-2020 Programa Eragileko Eragiketak eta Prozedurak hautatzeko Irizpide eta Prozedurak beteko dituzte (2014-2020 EGEF Pograma Eragileetako diruz laguntzeko modukoak diren zehazteko arau orokorren 5. artikulua).
  • Diruz lagundutako ekintzari buruz eskatuko zaion informazioa ematea eta eskatzen zaizkion formatuetanematea (1011/2014 Erregelamenduaren 10.1 artikulua).
  • Kofinantzatutako ekintzen kontabilitate bereizia eramatea edo identifikazio erraza ahalbidetzen duten kode espezifikoekin (1303/2013 Erregelamenduaren (EB) 125.4.b artikulua).
  • Finantzaren, administrazioaren eta hautatutako eragiketaren garapenari buruzko jarraipenaren informazioa gordetzea. Eragiketaren gastuak izan behar dituzten kontuak aurkeztu eta hurrengo abenduaren 31tik hasita, 3 urtez gorde beharko da informazio hori eta agintari eskudunen eskura utziko da, azken horiek hala eskatuz gero (1303/2013 Erregelamenduko 125.4.d eta 140.1 artikuluak).
  • Eragiketa horrekin lotutako produktibitate-adierazleen lorpen-mailari buruzko informazioa ematea eta, aldi berean, gastuak justifikatzea(1303/2013 Erregelamentuaren 125.2 artikulua).
  • EGEF diru-laguntza onartzeak 1303/2013 Erregelamenduaren 115.artikuluko 2.atalean eta XII. Eranskinean jasota ageri den Eragiketen zerrenda publikoan sartzea onartzea dakar berekin.
  • Iruzurraren aurkako neurri eraginkor eta proportzionalak aplikatzeko lankidetza eman beren kudeaketa eremuan; finantzaketa bikoitza, dokumentuen faltsifikazioa, etab. ekidin eta balizko arriskuak detektatzeko informazioa eman.  Neurri horiek iruzurra gertatzeko arriskua ekiditeko prozeduren berrikuspena ekar dezakete. Horrez gain, iruzur-arriskua handia dela ebaluatuz gero, diru-laguntzaren eskaera ez onartzea, edo kobratutakoa kentzea, izan dezake ondorio (1303/2013 Erregelamenduko 125.4.c artikulua).
Araudia:
  • IRAGARKIA (EHAA Zk. 72/2015)
    IRAGARKIA, «Industria Digitala: EIKTak aplikatzea industri arloko ETEetan» programaren araudia onartzeko dena.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
SPRI - Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.
Deialdia egiten duen organoa:
SPRI - Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.
Erakunde erabakigarria:
Erakunde eta Sozietate Publikoak
Egitura atal ebazlea:
Erakunde eta Sozietate Publikoak
Bertan emandako arreta:
Urkijo zumarkalea 36 - 4. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao
Telefono bidezko arreta:
Telefono: 902 702 142. Fax: 94 403 70 22.
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Urkijo zumarkalea 36 - 4. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao
Itzuli Urkijo zumarkalea 36 - 4. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao
Industria Digitala: EIKTak aplikatzea industri arloko ETEetan programa. 2015

Programa honen helburua da laguntzak ematea Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak manufaktura arloko ETE (enpresa txiki eta ertain) industrialetan sartzeko.

Laguntza hauek Eskualde Garapenerako Europako Funtsarekin batera (EGEF) finantzatzen dira.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Programa honetako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte industri arloko manufakturako enpresek.
a) ETEa izatea. «Lanbide-Euskadiko Enplegu Zerbitzuko Zentro Berezien erregistroan inskriba¬tutako erakundeek» ez dute baldintza hori bete beharko. b) Euskal Autonomi Erkidegoan jarduera industrialeko zentro bat edukitzea. c) Diruz lagundu daitekeen jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatzea. d) Egunean egotea Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga betebeharretan, eta baita SPRI, SA taldearekiko eta Eusko Jaurlaritzarekiko dauzkaten betebeharretan ere. e) Ondoko egoeraren batean ez egotea: Lehenengoa.¿ Diru-laguntza publikoak lortzeko edota Euskal Autonomi Erkidegoko Administra¬zioarekin edo bere sektore publikoarekin kontratatzeko legezko debekua edo gaitasun gabetzea izatea, horren barruan sartzen direlarik sexu bazterkeriagatik egoera horretan daudenak Ema¬kume eta Gizonen Berdintasunerako Legearen arabera. Bigarrena.¿ Laguntzak berreskuratzeko agindu baten menpe egotea, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne merkatuarekin bateraezina dela. Hirugarrena.¿ Legegintzako 1/1997 Dekretuaren 50. artikuluko egoeretan eta 13/2003 Legea¬ren 13. artikulukoetan egotea, zeinaren ondorioz ezin baita izan laguntzen onuradun. Laugarrena.¿ 200.000 eurotik gorako minimis laguntza bat jaso izana, egungo ekitaldi ekonomi¬koa eta aurreko biak aintzat hartuta. Beste laguntza batzuekiko metatze-arauak programaren 11. artikuluan daude zehaztuta. Bosgarrena.¿ Agintaritza eskudunak egiaztatzea ezen erakunde horrek lehia galarazten, murriz¬ten edo faltsutzen duten jarduerak egiten dituela. Seigarrena.¿ Armak egiten, merkaturatzen eta finantzatzen aritzea, betiere abenduaren 28ko 14/2007 Legean, Herrialde Txirotuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunari buruzkoan, ezarri¬takoari jarraikiz. Zazpigarrena.¿ Bere jarduera garatzea sektore hauetakoren batean: (i) arrantza eta nekaza¬ritza, (ii) nekazaritzako produktuen lehen mailako produkzioa, eta (iii) nekazaritza produktuen eraldaketa eta merkaturatzea, 1407/2013 Araudiaren 1.1(c) artikuluan aurreikusitako kasuetan. Zortzigarrena.¿ Oraindik bete gabe izatea edozein administraziotatik edo sektore publikoko edozein erakundetatik jasotako laguntza edo diru-laguntzei dagozkien zenbatekoak itzultzeko bete¬beharrak. Ezingo dute, halaber, deialdi honetan parte hartu zehapen-prozedura batean zehapen irmo bat jaso dutenek (baldin eta laguntza publiko batetik datorren zehapena bada), edo horre¬lako programetan lehiatzea galarazten duten zehapenak dituztenek, baldin eta zehapena betetzen ari badira. Eskatzailea dirua itzultzeko prozedura batean edo mota horretako zehapen-prozedura baten barruan badago, horren emaitza ikusita emango -edo, hala badagokio, ordainduko- da laguntza. Bederatzigarrena.¿ Prozedura batean kaudimengabetzat joak izatea, konkurtsoa eskatu izana, konkurtsoan egotea, esku-hartze judizial batean egotea edo Konkurtso Legearen arabera desgai¬tuak izatea, konkurtsoko kalifikazio-epaian finkatutako desgaitze-aldia amaitu gabe egonik. Hamargarrena.¿ Diru-laguntzen deialdi hau egin aurreko bost urteetan enpresa edota haren legezko ordezkariak epai irmo baten bidez kondenatuak izatea, laneko osasunaren aurkako delitu¬ren bat egiteagatik, eta, halaber, zehapen irmoa jasotzea, arlo horretan arau-hauste administratibo oso larria egiteagatik.
PRESTAZIOA
Muga:
a) Mikro-enpresak eta enpresa txikiak, % 50. b) Enpresa ertainak, % 30. Proiektuarekin lotutako aholkularitza-ingeniaritzako, hardwareko eta softwareko gastuak dituen eta diruz laguntzeko modukoa den jarduera bat edo gehiago egiteko, 20.000 euroko diru-laguntza emango da gehienez.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • a) Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunezko aitorpena. b) Legezko ordezkariaren notario-ahalordearen kopia. Onuraduna langile autonomoa baldin bada, dagokion foru aldundiaren edo udaleko Ogasun Sailaren ziurtagiri eguneratua, jarduera ekonomikoa egiaztatuko duena. c) Erakunde onuradunaren IFZa. d) Proiektuaren eskaintza teknikoa eta ekonomikoa. e) Enpresa onuraduna laguntza eskaera aurkeztu aurreko 12 hiletan eratua izan bada, bere «negozio-plana» aurkeztu beharko du. f) SPRIri baimena ematea honek eska dezan zerga-ordainkizunak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak eguneratuak izatea eta, era berean, kontsulta dezan enpresa JEZen (jarduera ekonomikoen gaineko zergan) alta emanda dagoen epigrafea.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2015/04/21 - 2015/09/25
Ebazteko epea:
Ebazteko gehienezko epea 120 egun naturalekoa izango da agiri guztiak aurkezten diren egunetik kontatzen hasita
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Erakunde eta Sozietate Publikoak.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Erakunde eta Sozietate Publikoak.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.