ETORGAI 2014

LABURPENA
Titulua:
ETORGAI 2014
Xedea:

Sektore estrategikoetan industria-ikerketako proiektu integratuak egiteko aukera bultzatzea, eta lankidetza publiko-pribatua sustatzea Ikerketa eta Garapen Teknologikoan eta Berrikuntzan, Euskal Autonomia Erkidegoaren ekonomian trakzio-efektua eragin dezaten, ETEen esku-hartzea eta I+Gko Europako VII. Esparru Programan sartzea ahalbidetuz.

Laguntza hauek Eskualde Garapenerako Europako Funtsarekin batera (EGEF) finantzatzen dira.

Eskualde Garapeneko Europako Funtsak lagundurik finantzatzen dira diru-laguntzak (EGEFen ekarpena diruz lagundutako zenbateko osoaren % 50 izango da). Hori dela eta, laguntzok Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 Erregelamenduan (EB) xedatutakoaren mende daude eta EGEFen laguntzarekin egindako finantzaketatik eratorritako betebeharrak honakoak dira gutxienez:

  • Onuradunak kontrolaren, erantzukizunaren, zehapen-araubidearen zein ez-betetzearen arloko Estatuko eta Europar Batasuneko legeria  bete beharko du.
  • Diru-laguntzak EAEko 2014-2020 EGEF Programa Eragilearen esparruan finantzatuko dira, eta horri publizitatea eman beharko zaio 1303/2013 Erregelamenduaren (EB) 115.artikuluaren 3. atalaren eta XII. eranskinaren 2.2 atalaren  arabera. Alde horretatik, baldin eta diruz lagundutako jarduerei buruzko informazio eta komunikazio ekintzak egiten badira, EGEF bidezko kofinantzaketa komunitarioa aipatu beharko da hedapenerako erabilitako material edo euskarrietan, Batasunaren ikurra eta Europar Batasunaren erreferentzia txertatuta. Operazioa garatzen ari den bitartean, haren deskribapen labur bat egin beharko da bere webgunean, Batasunaren diru laguntza nabarmenduz bertan, eta gutxienez proiektuari buruzko informazio kartel bat –A3ko gutxieneko tamainan– jarriko da, non Batasunaren diru laguntza aipatuko baita jendeak ikusteko moduan.
  • Diruz laguntzeko modukoa den zehazteko arau nazionalak (2014-2020 EGEF Pograma Eragileetako diruz laguntzeko modukoak diren zehazteko arau orokorrak) eta komunitarioak (1303/2013 Erregelamendua eta 1301/2013 Erregelamendua) betetzea.
  • Kategorien araberako Salbuespenen 651/2014  Erregelamenduren pean egongo dira laguntzak.
  • Eragiketaren gastuak zehazteko metodoa eta diru-laguntzaren ordainketaren baldintzak diru-laguntzen arauetan adierazitakoak dira (1303/2013 Erregelamenduaren 67.6 artikulua, 2014-2020 EGEF Pograma Eragileetako diruz laguntzeko modukoak diren zehazteko arau orokorren zirriborroko 14.1, 14.4, 15.2 eta 16.1 artikuluak eta 480/2014 Erregelamenduko 20. eta 21. artikuluak).
  • Eragiketen barruan dauden zeharkako gastuak eta beraien kalkulurako metodoek EAEko EGEF 2014-2020 Programa Eragileko Eragiketak eta Prozedurak hautatzeko Irizpide eta Prozedurak beteko dituzte (2014-2020 EGEF Pograma Eragileetako diruz laguntzeko modukoak diren zehazteko arau orokorren 5. artikulua).
  • Diruz lagundutako ekintzari buruz eskatuko zaion informazioa ematea eta eskatzen zaizkion formatuetanematea (1011/2014 Erregelamenduaren 10.1 artikulua).
  • Kofinantzatutako ekintzen kontabilitate bereizia eramatea edo identifikazio erraza ahalbidetzen duten kode espezifikoekin (1303/2013 Erregelamenduaren (EB) 125.4.b artikulua).
  • Finantzaren, administrazioaren eta hautatutako eragiketaren garapenari buruzko jarraipenaren informazioa gordetzea. Eragiketaren gastuak izan behar dituzten kontuak aurkeztu eta hurrengo abenduaren 31tik hasita, 3 urtez gorde beharko da informazio hori eta agintari eskudunen eskura utziko da, azken horiek hala eskatuz gero (1303/2013 Erregelamenduko 125.4.d eta 140.1 artikuluak).
  • Eragiketa horrekin lotutako produktibitate-adierazleen lorpen-mailari buruzko informazioa ematea eta, aldi berean, gastuak justifikatzea(1303/2013 Erregelamentuaren 125.2 artikulua).
  • EGEF diru-laguntza onartzeak 1303/2013 Erregelamenduaren 115.artikuluko 2.atalean eta XII. Eranskinean jasota ageri den Eragiketen zerrenda publikoan sartzea onartzea dakar berekin.
  • Iruzurraren aurkako neurri eraginkor eta proportzionalak aplikatzeko lankidetza eman beren kudeaketa eremuan; finantzaketa bikoitza, dokumentuen faltsifikazioa, etab. ekidin eta balizko arriskuak detektatzeko informazioa eman.  Neurri horiek iruzurra gertatzeko arriskua ekiditeko prozeduren berrikuspena ekar dezakete. Horrez gain, iruzur-arriskua handia dela ebaluatuz gero, diru-laguntzaren eskaera ez onartzea, edo kobratutakoa kentzea, izan dezake ondorio (1303/2013 Erregelamenduko 125.4.c artikulua).
Diru kopurua:

Emango diren laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzen izaera izango dute, eta lehiarako diru-laguntzatzat hartuko dira.

2014rako:  7.000.000 €

2015rako: 12.000.000 €

2016rako: 10.000.000 €

                                      GUZTIRA = 29.000.000 €

Deialdiaren araudia:
  • EBAZPENA, 2013ko abenduaren 24koa, (BOPV Zk. 248/2013)
    Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena. Honen bidez, argitara ematen da Etorgai programaren 2014ko ekitaldiko deialdia, betiere industria ikerketako eta garapen esperimental estrategikoko proiektu integratuak Euskal Autonomia Erkidegoan egiteko laguntza-programa (Etorgai programa) arautzen duen Aginduan ezarritako esparruaren barruan.
Araudia:
  • AGINDUA, 2011ko azaroaren 30ekoa, (EHAA Zk. 246/2011)
    Euskal Autonomia Erkidegoan industria-ikerketako proiektu integratuak egiteko eta garapen esperimental estrategikorako laguntza-programa arautzen duena. ETORGAI programa.
  • AGINDUA, 2013ko abenduaren 4koa, (EHAA Zk. 242/2013)
    Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan industria-ikerketako eta garapen esperimentaleko proiektuak -izaera estrategikokoak- burutzeko laguntza-programa arautzen du agindua aldatzekoa. Etorgai Programa.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
Deialdia egiten duen organoa:
Teknologia eta Estrategia Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Eusko Jaurlaritza
Egitura atal ebazlea:
Berrikuntza eta Teknologia Sailburuordetza
Bertan emandako arreta:

SPRI
Plaza Bizkaia Eraikina
Urkixo zumarkalea, 36, 4
48011 Bilbao
etorgai@spri.es
Telefono-zenbakia: 94 403 70 30.
Harremanetarako: Maite Hernández

 

Eusko Jaurlaritza
Ekonomiaren garapen eta lehiakortasun saila

Teknologia eta Estrategia Zuzendaritza


Donostia-San Sebastián 1
01010-VITORIA-GASTEIZ
ja-martinez@ej-gv.es
Telefono-zenbakia: 945 01 65 70
Harremanetarako: Jesús Angel Martínez

Telefono bidezko arreta:

SPRI
Plaza Bizkaia Eraikina
Urkixo zumarkalea, 36, 4
48011 Bilbao
etorgai@spri.es
Telefono-zenbakia: 94 403 70 30.
Harremanetarako: Maite Hernández

 

Eusko Jaurlaritza
Ekonomiaren garapen eta lehiakortasun saila

Teknologia eta Estrategia Zuzendaritza


Donostia-San Sebastián 1
01010-VITORIA-GASTEIZ
ja-martinez@ej-gv.es
Telefono-zenbakia: 945 01 65 70
Harremanetarako: Jesús Angel Martínez

TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:

SPRI
Plaza Bizkaia Eraikina
Urkixo zumarkalea, 36, 4
48011 Bilbao
etorgai@spri.es
Telefono-zenbakia: 94 403 70 30.
Harremanetarako: Maite Hernández

 

Eusko Jaurlaritza
Ekonomiaren garapen eta lehiakortasun saila

Teknologia eta Estrategia Zuzendaritza


Donostia-San Sebastián 1
01010-VITORIA-GASTEIZ
ja-martinez@ej-gv.es
Telefono-zenbakia: 945 01 65 70
Harremanetarako: Jesús Angel Martínez

Itzuli

SPRI
Plaza Bizkaia Eraikina
Urkixo zumarkalea, 36, 4
48011 Bilbao
etorgai@spri.es
Telefono-zenbakia: 94 403 70 30.
Harremanetarako: Maite Hernández

 

Eusko Jaurlaritza
Ekonomiaren garapen eta lehiakortasun saila

Teknologia eta Estrategia Zuzendaritza


Donostia-San Sebastián 1
01010-VITORIA-GASTEIZ
ja-martinez@ej-gv.es
Telefono-zenbakia: 945 01 65 70
Harremanetarako: Jesús Angel Martínez

ETORGAI 2014

Sektore estrategikoetan industria-ikerketako proiektu integratuak egiteko aukera bultzatzea, eta lankidetza publiko-pribatua sustatzea Ikerketa eta Garapen Teknologikoan eta Berrikuntzan, Euskal Autonomia Erkidegoaren ekonomian trakzio-efektua eragin dezaten, ETEen esku-hartzea eta I+Gko Europako VII. Esparru Programan sartzea ahalbidetuz.

Laguntza hauek Eskualde Garapenerako Europako Funtsarekin batera (EGEF) finantzatzen dira.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Honako ezaugarri hauek dituzten Partzuergoko kideak:

a) Enpresak: enpresa handiak eta ETEak
b) Fundazioak eta enpresa-elkarteak, legezko forma bat edo beste badute ere.

Diru-laguntzak jaso ditzaketen proiektuak:

1. Eusko Jaurlaritzaren Zientzia, Teknologia eta Ikerketa Politiken barruan edota Europar Batasuneko politika zientifiko-teknologikoen barruan kokatutako Industria-ikerketako proiektu integratu estrategikoak, ZTBESaren eragileekin lan egiten duten eta Erkidego Esparruaren "industria-ikerketaren" 2.2.f) puntuko (ikus Aginduaren II. Eranskina) definizioarekin bat datozen enpresek garatuak.

2. Garapen Esperimentaleko proiektuak.

3. Jardun Eremu zientifiko-teknologiko estrategikoek -2010eko ZTBPan definituak-, proiektu subentzionagarri hauentzako lehentasuna dute, interes berezia izan dezaketen beste batzuk alde batera utzi gabe; eremuak honako hauek dira:

a. Biozientziak (bioteknologiak, teknologia farmazeutikoak, biomaterialak eta osasunaren teknologiak…)
b. Nanozientziak (Mikro eta Nano Elektronika, Nano Bioteknologia, Mikro eta Nano Materialak, Nano Sistemak, Dimentsio Txikiko Mikro eta Nano Egiturak…)
c. Energia alternatiboak (Marina, erregai-pilak, Biomasa, Eguzki-energia…)
d. Garraio adimenduarentzako elektronika (Trenbidea, Automozioa, Abionika, Espazioa eta Itsaso-garraioa)
e. Gainera, proiektuek lehiakortasuna, ekoberrikuntza eta gizarte-berrikuntza hobetzeko Jardun Eremuak landu ahalko dituzte.

4. Enpresa-partzuergoen lankidetza duten proiektuak dira, eta horrek enpresa horien arteko lankidetza efektiboa inplikatzen du. Enpresa horiek ZTBESaren eragileekin lan egiten dute, azpikontratatu gisa, eta honako baldintza hauek bete behar dituzte:

a. Enpresa-partzuergoa gutxienez 3 enpresek osatuko dute, eta horietako bat gutxienez ETEa izango da. Era berean, horietako bat gutxienez Handia edo Ertaina izango da.
b. Gainera, ezein enpresak ez du lankidetza-proiektuaren kostu subentzionagarrien % 70 baino gehiago ordainduko.
c. Bazkideetako batek kontratista nagusi gisa bere gain hartuko du proiektuaren zuzendaritzarako lidergoa, eta baita partzuergoaren ordezkaritza ere, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioarekin proiektuaren martxa onerako beharrezkoak diren elkarrizketako eta harremaneko funtzio guztien erantzukizuna hartze aldera.
d. ZTBESaren eragile baten partaidetza gutxienez beharrezkoa izango da, eta partzuergoko enpresa batek edo batzuek azpikontratatuko dituzte. Nolanahi ere, partaidetza horren multzoa aurkeztutako guztizko aurrekontuaren % 20 izango da gutxienez.
e. Partzuergoko enpresa jakin bat ezin izango du partzuergo bereko beste enpresa batek azpikontratatua eduki.

5. ETORGAI programa honetako proiektu subentzionagarria izateko, honako baldintza hauek ere bete beharko ditu:

a. Proiektuaren guztizko aurrekontuak gutxienez lau milioi eurora iritsi beharko du.
b. Gehienez hiru urteko iraupena izango du.

 

Abisua

 

Informazio hau gutxi gorabeherakoa da soilik, ez ditu ez ordezten, ezta aldatzen ere, hainbat administrazio-prozedura arautzen dituzten Xedapenak, eta ondorioz, ez du sortuko Araudi espezifikoan jasota ez dagoen eskubiderik edo betebeharrik.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

Emango diren laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzen izaera izango dute, eta lehiarako diru-laguntzatzat hartuko dira.

2014rako:  7.000.000 €

2015rako: 12.000.000 €

2016rako: 10.000.000 €

                                      GUZTIRA = 29.000.000 €

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Inprimakiak (Eskaera)
IGB (IDI) Tramitazio eskaera
Dokumentazioa:
  • Eskatzaileek eskabidea bete eta eskatzen diren agiriak aurkeztu beharko dituzte horretarako finkatutako prozedura telematikoaren bidez https://www.spri.es/idi/idi/ webean.


    Proiektuaren liderrak honako hauek aurkeztuko ditu:

    • Eskabide-orria, enpresa liderrak sinatua. Proiektu bakoitzeko inprimaki bakarra aurkeztu beharko da (TC-1)
    • Proiektuaren memoria teknikoa, euskarri elektronikoan.
    • Proiektuaren memoria ekonomiko globala, euskarri elektronikoan.
    • Partzuergoa eratzeko akordioa; honako alderdi hauek adierazi beharko ditu, gutxienez: jardueren banaketa eta aurrekontua, konfidentzialtasun-akordioak, emaitzen jabetza, jabetza industrialaren eta intelektualaren legezko babesa (patenteak), emaitzen etorkizuneko merkataritza-ustiapena, eta emaitzak jendaurrean jartzea. Paperean aurkeztu beharko da onuradun guztiek sinatuta, enpresa liderra barne.

    Partaide guztiek (liderra barne) honako hauek aurkeztuko dituzte:

    • Proiektuan parte hartzeko inprimakia (TC-2)
    • Jarduerari buruzko oinarrizko datuen inprimakia (TC-4)
    • Erantzukizun Deklarazioaren inprimakia, Aginduaren I. eranskinean -legez kanpokotzat edo bateraezintzat hartutako laguntza fiskalei buruzkoa- agertzen den moduan. (TC-3)
    • Identifikazio Fiskaleko Txartelaren fotokopia
    • Eskatzailearen ordezkaritza-ahalmenaren kopia.
    • Honako alderdi hauek egiazkoak direla adierazten duen zinpeko aitorpena (TC-3):
      • Zerga-betebeharrak eguneratuak dituela.
      • ETE bat izanik, bere ezaugarriak ETE kalifikazioarekin bat datozela, otsailaren 25eko Europako Batzordearen 364/2004 Araudiak aldatutako urtarrilaren 12ko Europako Batzordearen 70/2001 Araudiaren I. eranskinean definitutako erkidego-arauen arabera.
      • Herri Administrazioekin loturarik edo mendekotasunik ez dutela, eta ez direla Administrazio Instituzionaleko kide.
      • Debekuko edo gaitasungabetzeko prozesuren batean ez daudela sartuta.
      • Enpresa handi edo ertaina bada, berregituratzealdian ez dagoela. Eta berregituratzealdian baldin badago, Europako Batzordeak dagokion berregituratze-laguntzaren berri jaso duen.
      • Beste instituzio publikoetan edo pribatuetan, proiektu berarentzat eskatutako eta/edo emandako laguntzak

     

  • Tramiteen deskripzioa

    Teknologia zuzendariari dagokio eskatutako laguntza ematen edo ukatzen duen administrazio-ebazpena ematea eta jakinaraztea.

    Laguntzak zuzenean erakunde onuradunei ordainduko zaizkie zatika, honako modu honetan:

    • Lehen urtekoari dagokion diru-laguntzaren zatiaren % 50, ebazpena jakinarazi bezain laster.
    • Lehen urtekoaren gainerako zatiaren ordainketa, eta gainerako urtekoen ordainketak, aldez aurretik honako hauek agiri bidez justifikatzearen baldintzapean egongo dira: urtekoari dagokion jarduera egin duela, finkatutako helburuen egikaritze-maila, eta egindako gastua, gutxienez onarpen-ebazpenean urteko bakoitzarentzat onartutako bolumenera iritsi beharko dena.

    Agiri bidezko justifikazio hori amaitutako urtearen urteko lehen hiruhilekoan aurkeztu beharko da, eta diru-laguntzaren ordainketa agiri horiek guztiak aurkeztu eta bi hilabeteko epean egingo da.
    Justifikazioa deskribatutako baldintzetan egin ondoren, justifikatutako urtekoari dagokion zatiaren eta hurrengo urtekoaren % 50i dagokion aurrerakinaren aldi bereko libramendua egingo da.
    Azken urtekoari dagokion azken % 50en ordainketa ekitaldi horren jarduera egitearen azken likidazioa eta proiektuaren gauzatze globalaren justifikazioa aurkeztu ondoren egingo da, nagusiki honako hauek adierazten dituen Memoria Tekniko eta Ekonomiko batean oinarrituta:

    Egindako jardunak; izandako emaitza kuantifikatuak edota balioetsiak; Aldaketak eta, hala badagokio, justifikazioak; jardueraren azken aurrekontua, urtekoen eta kontzeptuen araberako gastuekin; bereziki ZTBESarekin azpikontratatutakoekin sinatutako kontratuen, hitzarmenen, akordioen eta abarren azken betetze-txostena; partzuergoaren Nazioartekotze Planaren Eguneratzea, bertan parte hartzen duten erakundeek Europar Batasuneko I+Gko Esparru Programan aurkeztutako proiektuen zerrendarekin; Ondorioak, etab.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Inprimakiak
IGB (IDI) Tramitazio eskaera


Elektronikoa
Aplikazioak:


DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2014/01/02 - 2014/02/28
Ebazteko epea:
6 hilabete, dagokion laguntza-deialdia argitaratzen den egunetik aurrera.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.
Eskaera izapidea