Txekeo Teknologikoak Programa. Bizkaia 2019

LABURPENA
Titulua: 
Txekeo Teknologikoak Programa. Bizkaia 2019
Xedea: 
Programa honetan aurreikusten diren laguntzen bitartez, enpresek berrikuntzaren arloan lehen urratsak egin ditzaten sustatu nahi da, kanpoko agente teknologiko baten laguntzarekin. Konponbidea eman nahi zaio arazo jakin bati, produktu edo produkzio-prozesu jakin bati, edo, gutxienez, horren konponbidea planifikatu, berrikuntza-proiektu bat bitartez.
Diru kopurua: 
450.000,00 euros
Deialdiaren araudia: 
  • 51/2019 FORU DEKRETUA, maiatzaren 14koa (BAO Zk. 92/2019)
    Bizkaiko Foru Aldundiaren 51/2019 FORU DEKRETUA, maiatzaren 14koa. Honen bidez, txekeo teknologikoak 2019 programa arautzen duten oinarriak eta deialdia onartzen dira.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea: 
Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saila
Deialdia egiten duen organoa: 
Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saila
Erakunde erabakigarria: 
Bizkaiko Foru Aldundia
TRAMITAZIOAK
Txekeo Teknologikoak Programa. Bizkaia 2019
Programa honetan aurreikusten diren laguntzen bitartez, enpresek berrikuntzaren arloan lehen urratsak egin ditzaten sustatu nahi da, kanpoko agente teknologiko baten laguntzarekin. Konponbidea eman nahi zaio arazo jakin bati, produktu edo produkzio-prozesu jakin bati, edo, gutxienez, horren konponbidea planifikatu, berrikuntza-proiektu bat bitartez.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak: 
Nortasun juridiko propioa duten enpresak izan daitezke dirulaguntzak jasotzeko hautagai baldin eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:
a) Sozietatearen helbidea eta zerga-helbidea Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea. b) Gutxienez ekoizpen zentro bat edo balio erantsi handiko zentro bat Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea. c) 5 eta 100 pertsona arteko plantilla edukitzea lanaldi osoan, baina betiere urteko kopuru baliokideetan. Plantillakotzat joko dira enpresaren jarduerari atxikita dauden baina euren izaeragatik Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean alta emanda egon ezin diren langile autonomoak. Ez dira plantillakotzat joko atzerriko instalazioetan lan egiteko kontratatu diren langileak. d) Honako bi muga hauetako bat, gutxienez, ez gainditzea, aurkeztutako azken Sozietate Zergako aitorpenaren arabera: Urteko negozio kopurua: 20.000.000 euro. Balantze orokorra: 20.000.000 euro. a), b), c) eta e) baldintzak, pertsonen gutxieneko kopuruari buruzkoak, egiaztatu behar dira eskabidea aurkezten den unean, eta haiei eutsi behar zaie, harik eta ebazpena eman eta ordainketa egin arte. Gehieneko pertsona kopuruari buruzko c) baldintza eta d) baldintza, aldiz, eskabidea aurkezten denean egiaztatu behar dira. e) Zerga betebeharrak, Gizarte Segurantzarekikoak eta diru-laguntzak itzultzearen ondoriozkoak eguneratuta edukitzea. f) Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta zigor edo administrazioaren arloan inoiz zehapenik jaso ez izana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera. g) Ez dagoela Diru-laguntzei buruzko Foru Arauaren 12. artikuluan azaltzen diren inguruabarretako batean ere. e), f) eta g) baldintzak automatikoki bete beharko dira, eta kasuan kasuko inguruabarrak gertatzen diren bitartean iraungo dute, 5/2005 Foru Arauaren 12. artikuluan ezarritakoaren arabera..
PRESTAZIOA
Dotazioa: 
450.000,00 euros
Muga: 
Laguntza izango da, hain zuzen ere, txekeo teknologikoak dituen diruz laguntzeko gastuen %80, baina gehienez ere 10.000 euro emango zaizkio enpresa bakoitzari. Ez da 1.000 eurotik beherako diru-laguntzarik emango.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud
Elektronikoa
Aplikazioak:


Elektronikoa
Aplikazioak:


DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2019/05/20 - 2019/09/30
Aurkezteko epe-muga: 
Eskabideak aurkezteko epea 2019ko maiatzaren 20an hasiko da, eta 2019eko irailaren 30ko 13:30ean amaituko da.
Isilbidearen ondorioak: 
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea: 
  • Jartze epea: Hilabete 1
  • Ebazteko epea: 3 hilabete
  • Ebazpen falta: Ez onartzea
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea: 
  • Jartze epea: 3 hilabete
  • Ebazteko epea: 3 hilabete
  • Ebazpen falta: Onartzea