Bideratu Berria 2016 Programa

LABURPENA
Titulua:
Bideratu Berria 2016 Programa
Xedea:

Laguntzetarako deialdia egitea eta laguntzok arautzea, krisialdian dauden enpresak berregituratzeko eta berrabiarazteko aurrerakin itzulgarri gisa.

Diru kopurua:
1.000.000,00 €
Deialdiaren araudia:
  • AGINDUA, 2016ko abuztuaren 1ekoa, (EHAA Zk. 170/2016)
    Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, krisialdian dauden enpresak berregituratzeko eta berrabiarazteko laguntza itzulgarrietarako 2016ko deialdia egin eta laguntzak arautzen dituena. Bideratu Berria programa.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Deialdia egiten duen organoa:
Industria Sailburuordetza
Erakunde erabakigarria:
Eusko Jaurlaritza
Egitura atal ebazlea:
Industria Sailburuordetza
Bertan emandako arreta:

Dirección de Desarrollo Industrial
c/Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 01 82 63 - 945 01 82 35
e-maila: d-industria@euskadi.eus; b-barrenetxea@euskadi.eus

Telefono bidezko arreta:

Dirección de Desarrollo Industrial
c/Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 01 82 63 - 945 01 82 35

TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:

Dirección de Desarrollo Industrial
c/Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 01 82 63 - 945 01 82 35
e-maila: d-industria@euskadi.eus; b-barrenetxea@euskadi.eus

Itzuli

Dirección de Desarrollo Industrial
c/Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 01 82 63 - 945 01 82 35
e-maila: d-industria@euskadi.eus; b-barrenetxea@euskadi.eus

Bideratu Berria 2016 Programa

Laguntzetarako deialdia egitea eta laguntzok arautzea, krisialdian dauden enpresak berregituratzeko eta berrabiarazteko aurrerakin itzulgarri gisa.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Programa honetan aurreikusitako diru-laguntzak eskuratu ahal izateko, eskatzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan izatea, eta lantokia edo esplotazio-zentroa Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.

b) Erauzteko, eraldatzeko, ekoizteko eta ekoizteko prozesuarekin lotutako zerbitzu teknikoetako jardueretan (produktuari zein prozesuari lotutakoak) diharduen industria-enpresa izatea, baita informazio- eta komunikazio-gizartearen arloko jardueretan ere.

c) Enpresa txiki edo ertaina izatea (ETE), enpresa txiki eta ertainak zehazteari buruzko 2003ko maiatzaren 6ko Batzordearen 2003/361/EE Gomendioak ezarritako irizpideen arabera.

d) Laguntzak eskatu aurreko bi ekitaldietan, beheko bi baldintza hauetako bat betetzea, gutxienez:

1) Ekitaldi bakoitzean zehar enplegatutako langileen batez besteko kopurua 40tik gorakoa izatea.

2) Aktiboko partiden guztizkoak 1,5 milioi euro gainditzea.

3) Urteko negozio-zifraren zenbateko garbiak 3,0 milioi euro gainditzea.

e) Krisiak jota egotea, enpresak ezin dituelako galerak estali bere finantza-baliabideen bidez edo akzionista zein hartzekodunak emateko prest dauden baliabideen bidez eta, kanpoko esku-hartzerik izan ezean, galera horiek epe labur edo ertainean desagerpen-ekonomikora eramango dutelako.

Bereziki, , enpresa txiki edo ertain bat krisiak jota dagoela ulertuko da irizpide hauetariko bat betetzen badu:

1.– erantzukizun mugatuko sozietate bat bada, metatutako galerek sozietatearen kapitalaren erdia desagerrarazi badute; halaxe gertatu ohi da metatutako galerak erreserbetatik kentzen direnean (edo sozietatearen berezko funtsak diren elementuetatik), eta sozietatearen kapital izendunaren erdia baino handiagoa den metatu negatiboa sortzen denean.

2.– sozietatean bazkideek sozietatearen zorraren gaineko erantzukizun mugagabea badute, kontabilitatean azaltzen diren berezko funtsen erdia baino gehiago desagertzen bada, metatutako galeren ondorioz.

1.- Enpresa bat krisi-egoeran dagoela esango dugu baldin eta Krisialdiak Jotako Enpresen Salbamendu eta Berregituratzeen Estatuko Laguntzei buruzko Batasuneko Jarraibideek ( 2004/C 244/02) aurreikusitako arabera , enpresa txiki edo ertain bat krisiak jota dagoela ulertuko da ondoko hiru irizpideetako bat betetzen badu:

 

I) bazkideek erantzukizun mugatua duten sozietate bat izanik, sinatutako kapitalaren erdia baino gehiago desagertu bada, eta kapital horren laurdena baino gehiago galdu bada azken hamabi hilabeteotan, edo

 

II) erantzukizun mugagabea duen sozietatea izanik, sozietate horren berezko funtsen erdia baino gehiago desagertu bada, sozietatearen liburuetan azaltzen denaren arabera, eta funtsen laurdena baino gehiago galdu bada azken hamabi hilabeteotan, edo

 

III) enpresa mota guztiei dagokienez, lehiaketa-prozeduraren eraginpean hartzeko baldintza guztiak betetzen badituzte.

 

 

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak

 

Krisiak jotako enpresek epe ertain eta luzera bideragarritasuna berrezartzeko egindako berregituratze-planen barruan, industria- eta finantza-arloa berregituratzeko eta bultzatzeko neurriak gauzatzea sustatuko da.

 

PRESTAZIOA
Dotazioa:
1.000.000,00 €
Muga:

Sustatu egingo dira industria- eta finantza-arloa berregituratzeko eta bultzatzeko neurriak, krisialdian dauden enpresei epe ertain eta luzera bideragarritasuna itzultzeko, eta neurriok berregituratze-planen barruan egon behar dute.

  • Gehienez: 500.000,00€ berregituratze-neurrien kostu osoaren % 50era iritsi ahalko da.
  • Bermeak: enpresaren ondasun eta eskubideen deskribapena eguneratutako balorazioarekin eta kargen zehaztapenen eskatuko da.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Eskabidea (Eskaera)
Eskabidea
Dokumentazioa:
  • Eskatzaileek, eskabide-orria betetzeaz gain, berregituratze-plan bat aurkeztu beharko dute, gutxienez datu hauek adierazita:

    a) Enpresaren azken urteetako bilakaera eta egungo egoera.

    b) Enpresa krisialdira eraman duten faktoreen azterketa.

    c) Merkatuaren bilakaeraren gaineko hipotesien azterketa, merkatu-azterketatik ateratzen diren hipotesiena.

    d) Plan estrategikoaren proposamen bat, aurreikusitako berregituratze-neurriak eta horien kostuak barne hartuko dituena.

    e) Enpresa desagertzeak eskualdean edo herrialdean izan ditzakeen ondorio ekonomiko eta sozialen azterketa konparatiboa.

    f) Neurriak aplikatzeko egutegia eta berregituratze-plana osorik gauzatzeko epea.

    g) Aplikatu beharreko finantza-neurrien deskribapen xehea, enpresako akzionisten finantza-konpromisoak barne (kapital-ekarpenak, zorrak barkatzea, maileguak, bermeak eta baliabideak emateko beste modu batzuk).

    h) Emaitza-kontuen hurrengo bost urteetarako aurreikuspena, enpresaren funtsen errentagarritasunaren kalkuluarekin eta sentiberatasun-analisiarekin, hipotesi batean baino gehiagotan oinarrituta.

    i) Berregituratze-planean ezarritako neurriak gauzatzeko lan-akordioa, bereziki neurri horiek langile-murrizketa barnean hartzen badute.

    j) Laguntzak eman ondoren dibidendu-banaketa egingo ez delako konpromisoa, ez eta berregituratze-plana gauzatzeko epean ere.

    K) Laguntza eman ostean eta data horretatik zenbatzen hasita bost urteko epean enpresak hirugarrenei akzioak besterentzen badizkie eta horrek kontrol-aldaketa badakar, enpresak Eusko Jaurlaritzari aurretiaz baimena eskatuko diola adierazten duen konpromisoa.

    Halaber, honako dokumentu hauek ere aurkeztu beharko dituzte: Enpresa eskatzailea eratu zeneko eskrituraren fotokopia, eta eskritura horrek izandako aldaketena, halakorik izan bada; Identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia; Eskatzailearen ordezkatze-ahalordearen fotokopia; Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak beteta izatearen egiaztagiria; Zerga-betebeharrak beteta izatearen egiaztagiria; Azken bi ekitaldietako urteko kontu ikuskatuen fotokopia; horiek izan ezean, sozietate-zergaren azken bi aitorpenen fotokopia; Erantzukizun-aitorpena, enpresaren aktiboak osatzen dituzten ondasunak edo eskubideak zehazten dituena, ekoizpen-prozesuari lotuta dauden ala ez gorabehera, eta balorazio-irizpide orokorren araberako balorazio eguneratua jasotzen duena, bai eta haien kargen zehaztapena ere.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2016/09/08 - 2016/10/28
Ebazteko epea:

Sei hilabete, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Isilbidearen ondorioak:
Baiespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.