Nekazaritza eta abeltzaintzako sektorean sasoiko lana egiten dutenentzako ostatuetarako laguntzak

[Sasoiko laneko ostatuak]

Deskribapena


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategietan sasoiko lana egiten dutenentzako ostatuak eraiki, egokitu, hobetu edo ekipatzeko diru-laguntzen erregimena ezarri eta arautzea.

Aurrekontuko zuzkidura

70.000 €

Prestazio ekonomikoa

Laguntzen zenbateko osoa Euskal Autonomia Erkidegoko 2018. ekitaldiko Aurrekontu Orokorretatik etorriko da, eta ez ditu 70.000 euroak gaindituko, betiere, indarreko legediari jarraikiz aurrekontu-aldaketak onesten diren kasuan eguneratzeak egotearen kaltetan izan gabe.

Nori dago zuzenduta


Onuradunak

Pertsona fisikoak edo juridikoak, publikoak edo pribatuak, baldin eta, Dekretu honetan xedatutakoa betetzeaz gain, eraikinen jabe badira edo beste eraren bateko titulu juridikoren bat badute, ostatuak eta ekipamenduak eraiki, egokitu edo hobetzen badituzte, eta gero Euskal Autonomia Erkidegoan zerbitzuak betetzen dituzten sasoiko langileentzat erabiltzen badituzte.

Betekizunak

  • Sasoiko lana egiten dutenentzako ostatuetarako laguntzen onuradunen betebeharrak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Olga Prado Villar

Telefonoa: 945 01 63 02

Faxa: 945 01 97 02

Posta elektronikoa: o-prado@euskadi.eus

Arreta Zerbitzua: Zuzenean

Kodea

1013805

Sasoiko langileentzako bizilekuetarako laguntzen eskaera


  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Sasoiko langileentzako bizilekuetarako laguntzak

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabideak aurkezteko epea hasi eta 6 hilabeteko epearen barruan.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk