Ontzi berria eraikitzeko baimena

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak


Egitura atal kudeatzailea

Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza


Xedea

Ontzi berria eraikitzeko proiektuak ontzia eraikitzeko baimena behar du.

Nori Zuzendua

Egoitza-portua Euskal Autonomia Erkidegoan izango duten arrantza-ontziak eraikitzeko baimena eskatzen dioten Euskal Autonomia Erkidegoko pertsona fisiko edo juridikoak, hurrengo baldintzak betetzen badituzte:

1. Pertsona fisikoek: Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historikoetan izan behar dute auzotartasun administratiboa.

2. Pertsona juridikoak: egoitza eta negozioen kudeaketa eta zuzendaritza Euskadin zentralizaturik duten enpresak izan behar dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoan duten negozio-kopuru erlatiboa %50etik gorakoa izan behar da.

Araudia

Kontseiluaren 1999ko abenduaren 17ko 2792/1999(EE) Erregelamendua. Erregelamendu horrek arrantza sektorerako eskuhartze egiturazkoen mota eta baldintzak zehaztu ditu (DOCE - L337/10, 99/12/30ekoa)

228/96 Dekretua, irailaren 24koa, arrantza eta akuikultura arloetan Europako Elkartearen eskuhartze egiturazkoetarako irizpide eta baldintzak zehazteko dena. Gaur egun indarrean dirau, Europako araubideari egokituko zaion berria idatzi arte (190 zk.ko EHAA, 96/10/2koa, 4562 zk.ko araua)


Harremanak norekin

Arrantza Antolamendurako Zerbitzua (Maite Eceiza)
Telefonoa: 943 02 25 75
Faxa: 943 02 25 75
Posta elektronikoa: m-ezeiza@euskadi.eus

Arrantza Egituren Zerbitzua (Andoni Idoiaga eta Mª Jose Elorrieta)
Telefonoa: 944 03 14 65 / 944 03 14 60
Faxa: 944 03 14 61
Posta elektronikoa: a-idoiaga@euskadi.eus | mj-elorrieta@euskadi.eus

Erantsi beharreko agiriak

Aipatutako arauetan, aplika daitezkeen horietan, eskatzen direnak.


Dagokion tasa

Ez dago

Eskabideak Aurkezteko Epea

Urte osoan zehar


Eskabideak aurkezteko lekua

Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián kalea, 1
01010 - Vitoria-Gasteiz

Arrantza Egituren Zerbitzua
General Concha 23, 2. solairua
48011 - Bilbo

Arrantzaren Antolamendurako Zerbitzua
Easo kalea, 10
20006 - Donostia

Tramiteen deskripzioa

Ez dira azaltzen


Egitura Atal Ebazlea

Arrantza eta Akuikultura Zuzendaria


Ebazteko epea

Eskabidea aurkeztu eta hiru hilabeteko epearen barruan

Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Badago formulario-eredua, eta baimen-eskariak aurkezteko tokietan eskura daiteke

Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago

Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

09/01/2018