Lehendakaritza

Lehendakaritza: Kanpo Ekintza · Euskadiren Europa Batasuneko Ordezkaritza

Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritza

Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzaren egoitza Bruselan dago, eta hierarkikoki  Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren menpe egongo da zuzen-zuzenean eta horretarako 175/2011 Dekretuan. Europar Batasuneko erakundeetan Euskal Autonomia Erkidegoaren interesak ordezkatu, defenditu eta sustatzen dituen erakundea da, eta helburu horiek lortzeko, ondoren zehazten diren eginkizunak betetzen ditu.

Europar Batasuneko erabakiek, jarduerek eta legediak zuzeneko eragina dute euskal herritarren eguneroko bizitzan.Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritza bazkide eta aukeren antena bihurtu da euskal interes sozioekonomiko, sektorial eta profesionalentzat, Europar Batasunaren aurrean.

Euskadiren Europar Batasuneko ordezkaritzak euskal interes sozioekonomiko, sektorial eta profesionalak defendatzen ditu Europar Batasunaren aurrean, bertako erakundeekin dituen zuzeneko harremanen bitartez, europar sare eta foro espezializatuetan parte hartuz eta lankidetza estuan arituz europar agintaritzekin. Horri begira, Autonomia Erkidegoko ordezkarien parte-hartzea bermatzen du Europar Batasuneko erabakitze-organoetan (adibidez: EBko Ministro Kontseiluaren lan taldeak, Autonomia Erkidegoen parte-hartzeari irekita daudenak).

Beste alde batetik, Europar Batasuneko ekimen interesgarri eta lehentasunezkoetan parte hartzera bultzatzen du, euskal eragile publiko-pribatuak inplikatuz. Gisa berean, jarraipena egin eta aholkularitza eskaintzen die Eusko Jaurlaritzako Sailei, tokiko agintaritzei eta erakunde publiko-pribatuei eta Europako Informazioaren Euskal Sareko kideei (REVIE), euskal eskumen edo interesetan eragina duten europar legedi, programa, proiektu eta jarduerei buruz. Halaber, Europa Euskadira hurbiltzeko ekimenak gauzatzen ditu.

Euskadik EBko hiriburuan duen Ordezkaritza Belgikako euskal komunitatearen topagunea da, eta baita EB mailan jarduteko borondatea duten erakunde publiko eta pribatu autonomikoen topagunea ere; bertan, Euskadiko ekonomiari, enpresei eta kulturari buruzko dibulgazio eta sustapen jarduerak gauzatzen dira europar erakunde eta bazkideen aurrean.

Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzaren taldea:

Espezializazio eta eraginkortasun egokiz jardun ahal izateko bere eginkizunak betetzeko lanean, Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritza zenbait lan ataletan dago egituratuta, Europar Batasuneko Politika eta erabakitze-eremu guztietara iristeko eta horien gaiak jorratzeko.

Kontaktua

Rue des Deux Églises / Tweekerkenstraat, 27
B-1000 Bruselas (BÉLGICA)

Komunikazio Irekiko Gida: Delegación de Euskadi para la Unión Europea

 
Azken eguneratzea: 2017/06/15