Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Hobien kokapena

Orri honetako mapa edo udal-barrutiak erabili Gerra Zibileko eta errepresio frankistako hobi bakoitzari buruz eskuragarri dauden datuak lortzeko. Informazioa maparen azpian azalduko da.

Generando Mapa...

INFORMAZIO GUZTIA
  • Espazio honetan hilobi bakoitzaren informazioa ikusi ahal izango duzu.
  • KOKALEKUAAmurrioko hilerria
  • UdalerriaAmurrio
  • LurraldeaAraba
  • UTM koordernatuakX 500.115,37; Y 4.766.962,70
  • Hilobiaren ezaugarriak
  • Aldez aurreko txostena2004/05/24an egina. Iparraldeko gune garrantzitsua izan zen Amurrio Gerra Zibilean, errepublikaren alde zegoen euskal lurraldearen defentsan zeresan estrategikoa izan zuen neurrian. Gerraren hasieratik 37ko maiatzera bitarte fronteko lerro bat ezarri zen Amurriotik gertu, Legutiotik eta Gorbeiatik abiatuta Baranbiotik eta Beratzatik igarotzen zena. Horregatik uste dugu hainbat borrokalari-gorpu Amurrion lurperatuta egon daitezkeela. Udalerrian badago hilerriko erregistro bat, baina gure ustez osatu gabe dago.
    Amurrioko hilerri zaharra parrokia-elizaren eta justizia-jauregiaren ondoan zegoen, erdigunetik gertu. Herriaren hazkunde demografikoaren ondorioz, 40ko hamarkadan hilerria itxi zen, eta hilobiak lekualdatzeko epeak ezarri ziren. Garai hartan inork eskatu ez zituen gorpuzkiak non ote dauden ez dakigu, baina litekeena da hezurtegira bildu izana, beste hainbat tokitan gertatu zen bezala. Kanposantu zaharra zegoen tokia eraiki gabe dago, baina aparkaleku gisa erabiltzen da.
  • Gorpuak lurpetik ateratzeari buruzko txostenaEz da gorpuak lurpetik ateratzeko lanik egin.
  • Argazkiak
    Ortoargazki honetan, Amurrioko kanposantu zaharra zegoen orubea ikus daiteke, hutsik

    Ortoargazki honetan, Amurrioko kanposantu zaharra zegoen orubea ikus daiteke, hutsik.

    Hilerri zaharraren horma-hondarrak.

    Hilerri zaharraren horma-hondarrak.

  • KOKALEKUAMaeztutik Korresera igotzen den errepidearen 29. kilometroan.
  • UdalerriaArraia-Maeztu
  • LurraldeaAraba
  • UTM koordernatuakX 545.532 Y 4.729.719; Z 2370
  • Hilobiaren ezaugarriakHarizti txikiz osatutako eremua da; barruan, soilgune bat dago, errepide horretatik 60 m-ra gutxi gorabehera. Parke Natural gisa sailkatua dago eremua.
  • Aldez aurreko txostena2004/04/08an egin genuen. Maeztuko alkateak herritik gertu hilobi bat zegoela jakinarazi zigun, eta, jarraian, bisitaldia egiteko eskatu. Bertako zenbait herritarren esanetan, goian aipatutako eremuan “El Portu” esaten zioten pertsona bat egon liteke lurperatuta. Sortzez portugaldarra zen eta Ataurin bizi zen, zenbait falangistak preso hartu eta bertan fusilatu zuten arte. Gorpua zehazki non lurperatu zuten ez dakite, eta horregatik oso zaila da gorpua lurpetik ateratzeko plana proposatzea, aldez aurretik prospekzio arkeologikoa beharko lukeena hilobia non egon daitekeen zehazteko.
    Testigantza horiek bideo batean grabatuta daude.
  • Gorpuak lurpetik ateratzeari buruzko txostenaEz da gorpuak lurpetik ateratzeko lanik egin
  • Argazkiak
    Arabako Foru Aldundiaren ortoargazkia, hilobia egon daitekeen gunea erakusten duena.

    Arabako Foru Aldundiaren ortoargazkia, hilobia egon daitekeen gunea erakusten duena.

    Soilgunea hariztiaren barnean.

    Soilgunea hariztiaren barnean.

  • KOKALEKUAAzazetako mendatea
  • UdalerriaArraia-Maeztu
  • LurraldeaAraba
  • UTM koordernatuak
  • Hilobiaren ezaugarriakDagoeneko hilobirik ez dago
  • Aldez aurreko txostena2004/01/12an egina. Txostenaren arabera, Azazetako mendatean kokatutako hilobiko gorpuzkiak 1978. urteko abuztuan atera zituzten lurpetik, eta Gasteizko (Araba) Salbatzailearen hilerrira eraman zituzten, 114. hilkutxa, 132. hilobi-uhartea.
    Auzitegietako arduradunak senitartekoekin harremanetan jarri ziren bere garaian, baina senitartekoek ez zituzten gorpuak eskatu.
  • Gorpuak lurpetik ateratzeari buruzko txostena1978an atera zituzten gorpuak hilobitik.
  • Argazkiak
  • KOKALEKUALukoko hilerria
  • UdalerriaArrazua-Barrundia
  • LurraldeaAraba
  • UTM koordernatuakX 529.325, Y 4.753.967
  • Hilobiaren ezaugarriakLukoko elizaren iparraldean kokatutako hilerria, 13 m-ko luzera duena.
  • Aldez aurreko txostenaAranzadik zenbait txosten egin ditu aldez aurretik gerrako fronte-eremu horretan, hain zuzen ere Etxaguen–Muruan eta Legution, lurperatutako gorpuei buruz, 05/06/02 eta 05/08/04 data daramatenak, hurrenez hurren
  • Gorpuak lurpetik ateratzeari buruzko txostenaDebagoieneko Fusilatu eta Senitarteko eta Lagunen Batzordea elkarteak eskaturik, 08/11/16an Lukoko hilerria bisitatu genuen, Gerra Zibilean bertan lurperatutako gorpuei buruzko ikerketa egiteko. Horren haritik, bertako zenbait herritarrek garezur bat eman ziguten, 2001ean hilerri horretatik atera zutena eta bi zulo dituena. Garezurra aztertu ondoren, honako ondorio hauek atera ditugu:
    1. Garezurraren jabe zen gizabanakoak gutxienez tiro bat jaso zuen buruan eta horren ondorioz hil zen zuzenean.
    2. Gertaera horiek bat datoz Gerra Zibilean toki horretan gertatu zirenei buruz indarrean dauden bertsioekin.
    3. Alabaina, ezin izan dugu haren nortasuna argitu, berreskuratutako arrastoak oso urriak direlako.

    Litekeena da hilerrian gorpuzki gehiago egotea, baina nolanahi ere eremu horiek berriz ere erabili dira, eta horregatik ezinezkoa litzateke gaur egun berreskuratzea.
  • Argazkiak
    Lukoko hilerria; Gerra Zibilean zenbait pertsona lurperatu zituzten bertan.

    Lukoko hilerria; Gerra Zibilean zenbait pertsona lurperatu zituzten bertan.

    Garezurraren aurrealdea

    Garezurraren aurrealdea; ezkerraldean zulo bat nabari da, su-arma baten jaurtigaiak eragindakoa.

  • KOKALEKUAEtxaguen-Murua
  • UdalerriaZigoitia
  • LurraldeaAraba
  • UTM koordernatuakMuruako hilobia: X 521.304,13; Y 4.757.831,08
    Etxaguengo hilobiak : X 522.619,52; Y 4.759.154,99; X 522.672,20; Y 4.759.226,85; X 522.669,82; Y 4.759.221,18
  • Hilobiaren ezaugarriakMuruako hilobiaMuruako hilerriko hego hormaren ondoan dago hilobia.
    Etxaguengo hilobiak: Elizaren atzealdean dago lehen hilobia, ekialdean. Beste bi hilobiak Exaguengo hilerriaren eremuan daude. Bata, hilerri txikiaren kanpoaldean, ipar hormari atxikia bere luzera osoan; bestea, berriz, hilerriaren barruan egongo litzateke, hilerriko hego-mendebaldeko angeluan.
  • Aldez aurreko txostena2005/06/02an egin genuen, Etxaguen-Muruako eremua (Zigoitia, Araba) bisitatu ondoren, eremu horretan izandako borroketan aita galdu zuen senitarteko baten eskaerari jarraiki. Gerra Zibilean (1936) zenbait hilobi komunetan lurperatu zituzten gorpuzkiak berreskuratzeko aukerak aztertzea zen helburu nagusia.
    Bertako zenbait herritarren testigantzak grabatu genituen bideoan, Gerra Zibilean lurperatutako gorpuen berri ematen dutenak.
  • Gorpuak lurpetik ateratzeari buruzko txostena Ez da gorpuak lurpetik ateratzeko lanik egin.
  • Argazkiak
    Muruako hilerriaren barnealdea (hego horma). Gerra Zibilean hainbat gorpu lurperatu zituzten bertan.

    Muruako hilerriaren barnealdea (hego horma). Gerra Zibilean hainbat gorpu lurperatu zituzten bertan.

    Arabako Foru Aldundiaren ortoargazkia, Etxaguengo hilerriaren II. eta III. hilobiak zehazki non dauden erakusten duena.

    Arabako Foru Aldundiaren ortoargazkia, Etxaguengo hilerriaren II. eta III. hilobiak zehazki non dauden erakusten duena.

  • KOKALEKUAA hilobia: Andatik Abornikanora doan A-3612 errepideko eskuin areka.
    B hilobia: Santa Marina eta Ekikura arteko mendi-lepoaren eskuin hegala, Las Lastras izeneko parajean.
  • UdalerriaKuartango
  • LurraldeaAraba
  • UTM koordernatuakA hilobia: X 508.791,09 m; Y 4.752.856,98 m
    B hilobia: X 506.561; Y 4.750.222; Z 712
  • Hilobiaren ezaugarriakA hilobia:Gaur egungo areka zabal-zabala da, eta harri lehorreko horma baten eta errepidearen artean dago, errepidea baino askoz ere beherago. Sasi eta zuhaitzak hazten dira bertan, eta zati bat urpean dago.

    B hilobia: Sasiz betetako pinudi batean dago hilobia, zehazkiago basoaren sarreratik 10 metro barrurago eta eremuan bereizteko ezarria dagoen harrizko horma baten ondoan, auzoko batek gogora ekarri duenez.

  • Aldez aurreko txostenaBi txosten jaso ditugu: lehena 2003/04/05ean egin zen Kuartango alkateak eskatuta, eta Aranzadiko zenbait kide bertako zenbait herritarrekin egindako bisitaldiari buruzkoa da; bigarrenak, berriz, 2004/01/12ko data darama. Lehen txostenari dagokionez, zenbait lekukok aditzera eman zuten A hilobian gorpu asko egon litezkeela lurperatuta. Bigarrenean testigantza eman zuten zenbaitek, berriz, bertan lurperatutakoetako bat apaiza izan litekeela uste dute. B hilobiari dagokionez, bertako herritar batek aditzera eman du Errioxako bi pertsona lurperatu zituztela bertan.
  • Gorpuak lurpetik ateratzeari buruzko txostenaEz da gorpuak lurpetik ateratzeko lanik egin.
  • Argazkiak
    A hilobia areka honetan egon liteke

    A hilobia areka honetan egon liteke.

    B hilobia puntu horretan egon daiteke, basoaren barruan.

    B hilobia puntu horretan egon daiteke, basoaren barruan.

  • KOKALEKUAGuardiako hilerria
  • UdalerriaGuardia
  • LurraldeaAraba
  • UTM koordernatuakX 534.104,74; Y 4.711.026,09
  • Hilobiaren ezaugarriak
  • Aldez aurreko txostena2005/08/04an egina. Gerra Zibilean desagertutako zenbaiten familien eskaerari jarraiki Guardiako hilerria bisitatu genuen; izan ere, zenbait informazioren arabera, identifikatu gabeko hiru gorpu lurperatu zituzten bertan, haien senitartekoenak izan litezkeenak.
    Guardiako parrokoarekin eta udal-langileekin zenbait aldiz hitz egin ondoren, ezin izan genuen jakin 1936an hilerrian lurperatu zituzten pertsona horiek eremu erreserbatu batean —hain zuzen ere sakramentu katolikoak jaso gabe hildakoentzat erreserbatutako eremuan— lurperatu zituzten ala ez.
  • Gorpuak lurpetik ateratzeari buruzko txostenaEz da gorpuak lurpetik ateratzeko lanik egin.
  • Argazkiak
    Guardiako hilerriaren barnealdea

    Guardiako hilerriaren barnealdea.

    Hilerriko gune zibil gisa erabilitako eremu txikia.

    Hilerriko gune zibil gisa erabilitako eremu txikia.

  • KOKALEKUALegutioko hilerria
  • UdalerriaLegutio
  • LurraldeaAraba
  • UTM koordernatuakX 529.130,78; Y 4.758.804,56
  • Hilobiaren ezaugarriak
  • Aldez aurreko txostena2005/08/04an egina. Legutio Iparraldeko gune garrantzitsua izan zen Gerra Zibilean, errepublikaren alde zegoen euskal lurraldearen defentsan zeresan estrategikoa izan zuen neurrian. Alabaina, Euzkadiko Gudarosteko kide ugari hil ziren gerraren hasieran frontea ezarri zutenetik 1937ko apirilean frontea desegin zen arte. “San Andresen erasoa”, 1936ko azaroaren 30etik urte bereko abenduaren erdialdera arte iraun zuena, eta 37ko udaberriko borrokak izan ziren bertako gertaera nagusiak. Horregatik uste dugu litekeena dela Legution hainbat borrokalari-gorpu lurperatu izana. Udal-organoek adierazi digutenez, hilerri zaharraren erregistrorik ez dute aurkitu, eta erregistro zibilaren inskripzioak ondorenean egin zituzten.
    Herriko hilerri zaharra erdigunearen ondoan zegoen, eta, herria handitu ahala, lekualdatzea pentsatu zuten. 70. urtean egin zuten lekualdaketa, eta inork eskatu gabeko gorpuzkiak hezurtegira bildu ziren. Hilerri zaharra zegoen tokia errespetatu zuten, eta bertan San Roke parke publikoa eraiki zuten 1995ean. Parke horren erdian, hezurtegiko hondarrak erre zituzten, eta hondarren gainean iturri bat jarri zuten.
  • Gorpuak lurpetik ateratzeari buruzko txostenaEz da gorpuak lurpetik ateratzeko lanik egin.
  • Argazkiak
    Legutioko ortoargazkia

    Legutioko ortoargazkia, hilerriak erakusten dituena. Hilerri zaharra gorriz nabarmendu da, eta egungoa berdez, hurrenez hurren (Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren argazkia).

    Parkearen erdigunea, gaur egun iturria hartzen duena.

    Parkearen erdigunea, gaur egun iturria hartzen duena.

  • KOKALEKUALa Tejera (Erriberagotia)
  • UdalerriaErriberagoitia (Pobes)
  • LurraldeaAraba
  • UTM koordernatuakX 503.144; Y 4.733.177; Z 720
  • Hilobiaren ezaugarriakLa Tejerako mendatean, errepidearen bigarren bihurgunean, arekaren eskuinaldean, Paduletik Gesaltza Añanarako bidean, sasiz jositako tontor txiki bat dago, eta, diotenez, bertan egon daitezke gorpuak.
  • Aldez aurreko txostena2004/09/04an egin zuten. Gesaltza Añanako hiru herritarrei galdetu diegu, eta hilobi horretan hiru gorpu daudela ziurtatu digute, gi gizonezko eta emakumezko bat zehazkiago, Villamadernekoak, Santa Gadeakoak edo Bozo eremukoak (Burgos) izan litezkeenak; diotenez, inork ez du hilobia ikertu orain artean.
    Gesaltza Añanako hiru lagun horien testigantza bideo batean jaso dugu.
  • Gorpuak lurpetik ateratzeari buruzko txostena2010eko ekainaren 19 eta 20an La Tejera-ko hobitik gorpuzkiak atera ziren. Esku-hartze hori bertan lurperatutako baten familiartekoek eskatuta egin zen eta, bertan, Giza Eskubideen zuzendaria den Inés Ibánez de Maeztu egon zen baita Aranzadi Zientzia Elkarteko teknikariak eta “Ahaztuak 1936-1977" Elkarteko kide batzuk ere.
    Senideek eta Erriberagoitiko auzokideek esandakoaren arabera, ezaguna zen Paul eta Añana herrien arteko errepidearen bazterrean hobi bat zegoela. Adierazpen horien arabera, hobian hiru pertsona zeuden lurperatuta:

    » Florentino GARCÍA VALENCIA, 47 urtekoa. Villanueva de Soportillo-n (Burgos) helbidea zuen eta lanbidez nekazaria.
    » Mónica BARRÓN DEL VAL, 46 urtekoa. Villanueva de Soportillo-koa (Burgos) eta aurrekoaren emaztea.
    » Primitivo FERNÁNDEZ DE LABASTIDA, 35 urtekoa. Izatez Santa Gadea-koa (Burgos) eta lanbidez nekazaria.


La Tejera-ko hobitik ateratako hiru gorpuzkiei egindako azterketa antropologikoak bide ematen du adierazteko bateragarria dela lehen aipatutako hiru pertsonen nortasunarekin. Egindako guztia bideoan grabatutako erreportaje batean jaso da.

  • Argazkiak
    Hilobiaren kokagunea.

    Hilobiaren kokagunea.

    Hilobia dagoen tokia.

    Hilobia dagoen tokia.

    Hilobia dagoen toki zehatza.

    Hilobia dagoen toki zehatza.

    Indusketa lanak.

    Indusketa lanak.

    Lehenengo aztarnen aurkikuntza.

    Lehenengo aztarnen aurkikuntza.

    Hobiaren mugatze lanak.

    Hobiaren mugatze lanak.

  • KOKALEKUAIzarratik Urduñara doan A-2521 errepidearen eta Untzagara doanaren arteko bidegurutzea
  • UdalerriaUntzaga
  • LurraldeaAraba
  • UTM koordernatuakX 504.925,28 m; Y 4.759.312,03 m
    X 504.927,45 m; Y 4.759.335,57 m
  • Hilobiaren ezaugarriakErrepideen arteko bidegurutzearen ondoko lurretan dago hilobia; bi bertsio daude:

    A) Izarra-Urduña errepidearen ezkerrean kokatzen dute batzuek, Untzagarako bidegurutzera iritsi aurretik, errepide ondoko arekan edo laborantza-lurretan.

    B) Beste batzuek, aldiz, Izarra-Urduña errepidearen eskuinean dagoela diote, Untzagarako bidegurutze horren aurrean eta laborantza-lurretan. A-2521 Izarra-Urduña errepidearen zoladura handitua dago, eta Untzagara doana eta inguruko laborantza-lurrak baino kota handiagoan dago.

  • Aldez aurreko txostenaBi txosten ditugu eskura: bata 2003/03/02an egin genuen, toki horretan lurperatutako gorpuei buruzko zenbait informazio oinarritzat hartuta, eta bestea, berriz, 2005/05/02an, garai hartan 12 urte izanik eremu horretan gorpuak lurperatzeko lanak ikusi zituen lekuko baten testigantzan oinarrituta.
    Kasu batean zein bestean 10-30 miliziano errepublikanoren gorpuzkiak egon daitezkeela jaso da, Arabako frontean jardun zuten Bakunin eta Leandro Carro batailoietakoak.
  • Gorpuak lurpetik ateratzeari buruzko txostenaEz da gorpuak lurpetik ateratzeko lanik egin.
  • Argazkiak
    Arabako Foru Aldundiko Kartografia Zerbitzuaren ortoargazkia, bidegurutzearen kokapena erakusten duena.

    Arabako Foru Aldundiko Kartografia Zerbitzuaren ortoargazkia, bidegurutzearen kokapena erakusten duena

    Untzagarako bidegurutzea A-2521 errepidean, Urduñaren eta Altube gainaren artean. Hilobia bertan egon liteke, An edo Bn

    Untzagarako bidegurutzea A-2521 errepidean, Urduñaren eta Altube gainaren artean. Hilobia bertan egon liteke, An edo Bn.

  • KOKALEKUAEtxaguen-Murua
  • UdalerriaZigoitia
  • LurraldeaAraba
  • UTM koordernatuakMuruako hilobia: X 521.304,13; Y 4.757.831,08
    Etxaguengo hilobiak: X 522.619,52; Y 4.759.154,99; X 522.672,20; Y 4.759.226,85; X 522.669,82; Y 4.759.221,18
  • Hilobiaren ezaugarriakMuruako hilobiaMuruako hilobia: Muruako hilerriko hego hormaren ondoan dago hilobia.
    Etxaguengo hilobiak: Elizaren atzealdean dago lehen hilobia, ekialdean. Beste bi hilobiak Exaguengo hilerriaren eremuan daude. Bata, hilerri txikiaren kanpoaldean, ipar hormari atxikia bere luzera osoan; bestea, berriz, hilerriaren barruan egongo litzateke, hilerriko hego-mendebaldeko angeluan.
  • Aldez aurreko txostena2005/06/02an egin genuen, Etxaguen-Muruako eremua (Zigoitia, Araba) bisitatu ondoren, eremu horretan izandako borroketan aita galdu zuen senitarteko baten eskaerari jarraiki. Gerra Zibilean (1936) zenbait hilobi komunetan lurperatu zituzten gorpuzkiak berreskuratzeko aukerak aztertzea zen helburu nagusia.
    Bertako zenbait herritarren testigantzak grabatu genituen bideoan, Gerra Zibilean lurperatutako gorpuen berri ematen dutenak.
  • Gorpuak lurpetik ateratzeari buruzko txostenaEz da gorpuak lurpetik ateratzeko lanik egin.
  • Argazkiak
    Muruako hilerriaren barnealdea (hego horma). Gerra Zibilean hainbat gorpu lurperatu zituzten bertan.

    Muruako hilerriaren barnealdea (hego horma). Gerra Zibilean hainbat gorpu lurperatu zituzten bertan.

    Arabako Foru Aldundiaren ortoargazkia, Etxaguengo hilerriaren II. eta III. hilobiak zehazki non dauden erakusten duena.

    Arabako Foru Aldundiaren ortoargazkia, Etxaguengo hilerriaren II. eta III. hilobiak zehazki non dauden erakusten duena.

  • KOKALEKUAEtxaguen-Murua
  • UdalerriaZigoitia
  • LurraldeaAraba
  • UTM koordernatuakMuruako hilobia: X 521.304,13; Y 4.757.831,08
    Etxaguengo hilobiak: X 522.619,52; Y 4.759.154,99; X 522.672,20; Y 4.759.226,85; X 522.669,82; Y 4.759.221,18
  • Hilobiaren ezaugarriakMuruako hilobiaMuruako hilobia: Muruako hilerriko hego hormaren ondoan dago hilobia.
    Etxaguengo hilobiak: Elizaren atzealdean dago lehen hilobia, ekialdean. Beste bi hilobiak Exaguengo hilerriaren eremuan daude. Bata, hilerri txikiaren kanpoaldean, ipar hormari atxikia bere luzera osoan; bestea, berriz, hilerriaren barruan egongo litzateke, hilerriko hego-mendebaldeko angeluan.
  • Aldez aurreko txostena2005/06/02an egin genuen, Etxaguen-Muruako eremua (Zigoitia, Araba) bisitatu ondoren, eremu horretan izandako borroketan aita galdu zuen senitarteko baten eskaerari jarraiki. Gerra Zibilean (1936) zenbait hilobi komunetan lurperatu zituzten gorpuzkiak berreskuratzeko aukerak aztertzea zen helburu nagusia.
    Bertako zenbait herritarren testigantzak grabatu genituen bideoan, Gerra Zibilean lurperatutako gorpuen berri ematen dutenak.
  • Gorpuak lurpetik ateratzeari buruzko txostenaEz da gorpuak lurpetik ateratzeko lanik egin.
  • Argazkiak
    Muruako hilerriaren barnealdea (hego horma). Gerra Zibilean hainbat gorpu lurperatu zituzten bertan.

    Muruako hilerriaren barnealdea (hego horma). Gerra Zibilean hainbat gorpu lurperatu zituzten bertan.

    Arabako Foru Aldundiaren ortoargazkia, Etxaguengo hilerriaren II. eta III. hilobiak zehazki non dauden erakusten duena.

    Arabako Foru Aldundiaren ortoargazkia, Etxaguengo hilerriaren II. eta III. hilobiak zehazki non dauden erakusten duena.

  • KOKALEKUAEtxaguen-Murua
  • UdalerriaZigoitia
  • LurraldeaAraba
  • UTM koordernatuakMuruako hilobia: X 521.304,13; Y 4.757.831,08
    Etxaguengo hilobiak: X 522.619,52; Y 4.759.154,99; X 522.672,20; Y 4.759.226,85; X 522.669,82; Y 4.759.221,18
  • Hilobiaren ezaugarriakMuruako hilobiaMuruako hilobia: Muruako hilerriko hego hormaren ondoan dago hilobia.
    Etxaguengo hilobiak: Elizaren atzealdean dago lehen hilobia, ekialdean. Beste bi hilobiak Exaguengo hilerriaren eremuan daude. Bata, hilerri txikiaren kanpoaldean, ipar hormari atxikia bere luzera osoan; bestea, berriz, hilerriaren barruan egongo litzateke, hilerriko hego-mendebaldeko angeluan.
  • Aldez aurreko txostena2005/06/02an egin genuen, Etxaguen-Muruako eremua (Zigoitia, Araba) bisitatu ondoren, eremu horretan izandako borroketan aita galdu zuen senitarteko baten eskaerari jarraiki. Gerra Zibilean (1936) zenbait hilobi komunetan lurperatu zituzten gorpuzkiak berreskuratzeko aukerak aztertzea zen helburu nagusia.
    Bertako zenbait herritarren testigantzak grabatu genituen bideoan, Gerra Zibilean lurperatutako gorpuen berri ematen dutenak.
  • Gorpuak lurpetik ateratzeari buruzko txostenaEz da gorpuak lurpetik ateratzeko lanik egin.
  • Argazkiak
    Muruako hilerriaren barnealdea (hego horma). Gerra Zibilean hainbat gorpu lurperatu zituzten bertan.

    Muruako hilerriaren barnealdea (hego horma). Gerra Zibilean hainbat gorpu lurperatu zituzten bertan.

    Arabako Foru Aldundiaren ortoargazkia, Etxaguengo hilerriaren II. eta III. hilobiak zehazki non dauden erakusten duena.

    Arabako Foru Aldundiaren ortoargazkia, Etxaguengo hilerriaren II. eta III. hilobiak zehazki non dauden erakusten duena.

  • KOKALEKUAZestafe
  • UdalerriaZigoitia
  • LurraldeaAraba
  • UTM koordernatuakX 525.671,78; Y 4.756.688,92
  • Hilobiaren ezaugarriakBaso-bide batean dago, Saiamenditik eta Arkanetutik gertu igarotzen den aparteko toki batean.
  • Aldez aurreko txostena
  • Gorpuak lurpetik ateratzeari buruzko txostena2005/09/07an egina. Arabako Arkeologia Museoak hezurdura bat jarri du gure eskura, Zestafeko herriko landa-bide batean ustekabean aurkitu zutena. Indusketa arkeologiko bat egin ondoren berreskuratu zituzten gorpuzkiak, beste zenbait objekturekin batera. Gorpuzkien azterlan antropologikoa eta patologikoa egin ondoren, honako ondorio hauek atera ditugu:
    1. Gizonezko gazte baten gorpuzkiak dira. Heriotzaren arrazoia zehazterik ez dago, lesio- edo patologia-zantzurik ez dagoelako.
    2. Ez da erraza, halaber, identifikazioa zehaztea, konparazio bat egitea zaila delako.
  • Argazkiak
    Gorpuzkiak puntu horretan ageri dira, bide ondoan

    Gorpuzkiak puntu horretan ageri dira, bide ondoan.

    Gorpuzkiak “in situ

    Gorpuzkiak “in situ”

  • KOKALEKUAZornotzako hilerria
  • UdalerriaZornotza
  • LurraldeaBizkaia
  • UTM koordernatuakX 521.334,87; Y 4.784.900,70
  • Hilobiaren ezaugarriakZornotzako udal-hilerrian dago, eraikinik gabeko lau angeluko gune erreserbatu batean. 50 m²-ko azalera du, gutxi gorabehera, eta erdigunean gurutze handi bat dago, zementuzko podium baten gainean.
  • Aldez aurreko txostena2003/11/21ean egindakoa. Udalean gorde diren dokumentuen eta parrokia-liburuen arabera, Zornotzako hilerrian hainbat gorpu lurperatu zituzten. Testigantzen arabera, hilobi hori egin zuten frontetik, Bizkargiko eta Lemoatxako borroketatik zehazkiago, hilda zetozen gudari eta milizianoen gorpuei lur emateko.
  • Gorpuak lurpetik ateratzeari buruzko txostenaEz da gorpuak lurpetik ateratzeko lanik egin.
  • Argazkiak
    Zornotzako hilerriaren barneko hilobi komunaren kokapenaren bi ikuspegi

    "Zornotzako hilerriaren barneko hilobi komunaren kokapenaren bi ikuspegi."

    Zornotzako hilerriaren barneko hilobi komunaren kokapenaren bi ikuspegi.

  • KOKALEKUA“333. kotako” lubakia, Gantzabal mendian
  • UdalerriaZornotza
  • LurraldeaBizkaia
  • UTM koordernatuakX 524.723; Y 4.784.689; Z 329
  • Hilobiaren ezaugarriakGantzabal mendiko gailurraren ondoko lubakietako batean dago, Durangaldeko bailararen eta Gernikara doan bailararen artean. Jatorrian lurzatiak banatzeko baliagarri ziren karkaba eta hormatxoa aprobetxatu ditu lubaki horrek.
  • Aldez aurreko txostena2008/05/08an egindakoa. Muskizko herritar batek jakinarazi zigun giza gorpuzkiak agertuak zirela Gantzabal mendiko gailurraren ondoko lubaki batean, eta, gorpuzki horien ondoan, 71228. zenbakia zeraman txapa bat ere aurkitu zutela. Zenbait ikerketa egin ondoren jakin genuen fitxa hori Dragones EBL batailoiko miliziano bati zegokiola, eta Bizkaiko Artxibo Historiko Probintzialak datu hori berretsi zuen. Litekeena da bertan beste zenbait gorpu lurperatu izana.
  • Gorpuak lurpetik ateratzeari buruzko txostena2008/07/26an esku-hartze arkeologikoa egin genuen milizianoaren gorpuzkiak berreskuratzeko asmoarekin, haren bilobak bertan zeudela. Esku-hartze horretatik 44 orriko txosten bat atera dugu, 333. kotan izandako borrokei dagozkien zenbait eranskin barne, kota horretan borrokan aritutako soldadu baten testigantzaz gainera. Txosten horretatik honako ondorio hauek atera ditugu:
    1. Gorpua lurpetik ateratzeko lanen ondorioz gizonezko heldu gazte baten hezurren hondarrak berreskuratu genituen; partzialki kontserbatuta zeuden.
    2. Identifikazio-plakak aukera ematen du Dragones EBL batailoiko kidearen nortasuna argitzeko, eta gainera haren heriotza berretsi daiteke zenbait dokumentu-iturri historikoren bitartez.
    3. Heriotzaren arrazoiak interpretatzerik ez dago, baina argi dago indarkeriak eragindako heriotza izan zela.
    4. 4. Gorpuzkiak egoera txarrean kontserbatu direnez, ez dugu uste teknika genetikoen bitartez identifikatzeko aukera izango dugunik.
    Bideoan grabatu genituen lan guztiak.
  • Argazkiak
    Hilobia aurkitu dutenak eta senitartekoak. Atzean, lubakia mugatzen duen horma ikus daiteke.

    Hilobia aurkitu dutenak eta senitartekoak. Atzean, lubakia mugatzen duen horma ikus daiteke.
    Hilobia aurkitu dutenak eta senitartekoak. Atzean, lubakia mugatzen duen horma ikus daiteke.

    71228. zenbakia daraman identifikazio-txapa.

    71228. zenbakia daraman identifikazio-txapa.

  • KOKALEKUALibao izeneko eremuan
  • UdalerriaArrieta
  • LurraldeaBizkaia
  • UTM koordernatuakX 518.897,35; Y 4.798.705,71; X 518.555,01; Y 4.798.914,03;. III. hilobia: X 518.479,27; Y 4.764.868,72;. IV. hilobia: X 517.656,00; Y 4.798.677,22.
  • Hilobiaren ezaugarriak5 hilobi daude, guztiak ere Libao izeneko eremuan.
    I. hilobia: Elizaren atzealdeko lurzatia nekazaritzarako erabili dute. Asturiasko bost miliziano lurperatu zituzten bertan.
    II. hilobia: Perrise izeneko puntuaren hegal batean ezarri zuten hilobia, zapalda moduko bat aprobetxatuz. Asturiasko emakumezko miliziano bat lurperatu zuten bertan.
    III. hilobia: Goiri auzoan dago, bi lurzatiren arteko mugan, eukalipto-baso batean; bertan ere gorpu bakarra ehortzi zuten.
    IV. hilobia: Madariaga auzoan, Arrietatik Mungiara daraman errepidearen ertzean. Gorpu bakarra lurperatu zuten bertan.
    V. hilobia:Goikoetxe baserritik 300-400 metrora dago, gutxi gorabehera, baserriaren hego-mendebaldean zehazkiago, erreka baten eta gaur egun landareek erabat estalitako auzo-bide zahar baten ondoan.
  • Aldez aurreko txostenaBi txosten daude, biak ere 2004ko otsailean egindakoak. Senitarteko batek eskaturik ireki zen ikerketa: haren osaba-aitona Sollube mendiaren inguruan hil zen, eta Arrieta inguruko baserritar batek lur eman zion; azken horren alabak zuzenean ikusi zuen ehorzketa, eta bilaketa-lanetan lagundu digu. Gainera, bertako herritar batek adierazi digu 4 hilobi daudela Libaon barrena sakabanatuta, eta hilobi horietan Asturiasko hainbat milizianoren gorpuak lurperatu zituztela.
    Lehen berri-emailearen testigantza bideoan grabatu dugu.
  • Gorpuak lurpetik ateratzeari buruzko txostena: 2004ko apirilaren 22an, 23an, 26an eta 27an prospekzio arkeologikoa egin genuen lekukoak adierazitako puntuan, V. hilobian alegia. Emaitzarik ezean, 8 lagin hartu genituen, hasierako puntutik 4 metro gorago eta beherago, baina inolako emaitzarik lortu gabe.
    Argi dago gizakiak lur horiei azken 10 edo 20 urteetan eman dien erabilerak, hain zuzen ere baso-zereginetarako makinak erabili izanak, paisaia eta orografia guztiz eraldatu dituela. Datu gehiagorik ekar lezakeen bestelako testigantzarik ezean, ez dugu uste desagertutakoaren gorpuzkirik agertuko denik.
  • Argazkiak
    Lanen ikuspegia hegoaldetik.

    Lanen ikuspegia hegoaldetik.

    Bide zaharrak izan zezakeen zoladuraren xehetasunak.

    Bide zaharrak izan zezakeen zoladuraren xehetasunak.

  • KOKALEKUABurgüeno mendiko gailurraren inguruak
  • UdalerriaKarrantza
  • LurraldeaBizkaia
  • UTM koordernatuakX 477.600; Y 4.782.400; Z 1000
  • Hilobiaren ezaugarriakZapalda betean, zenbait hilobi identifikatu dira; guztira lau harri zabal aurkitu ditugu, larrerik gabeko lursail batean.
  • Aldez aurreko txostena2004/04/03an egin genuen. Aranzadi Zientzi Elkarteko zenbait kidek aditzera eman ziguten Bizkaiko mendebaldeko muturrean zenbait hilobi zeudela, eta horregatik ibilbide bat egin genuen Kolitzamendin, Burgüeno mendian eta Muskizen barrena, gerra-frontearen posizioak egon ziren zenbait toki bisitatzeko asmoarekin.
    Jaso dugun informazioari jarraiki, soldadu asturiarrek hilerri bat izan zuten bertan, eta horrenbestez litekeena da bertan lurperatutako gorpuek deskribapen horrekin bat egitea, zehatz-mehatz zein ehortzi zituzten ez dakigun arren.
  • Gorpuak lurpetik ateratzeari buruzko txostenaEz da gorpuak lurpetik ateratzeko lanik egin.
  • Argazkiak
    Lurperatutako gorpuak egon daitezkeen eremua, Burgüeno mendiko gailurraren ondotik ikusita.

    Lurperatutako gorpuak egon daitezkeen eremua, Burgüeno mendiko gailurraren ondotik ikusita.

    Gorpuak lurperatzean erabili zituzten harri zabalak.

    Gorpuak lurperatzean erabili zituzten harri zabalak.

  • KOKALEKUASanta Luzia mendiko gailurra
  • UdalerriaElorrio
  • LurraldeaBizkaia
  • UTM koordernatuakX 538.139,05; Y 4.772.422,55
  • Hilobiaren ezaugarriakSanta Luzia mendiaren gailurraren ondoko lepo txiki batean dago, Goikoetxe baserritik gailurrera igotzen den bideak eta Kanpanzarretik Besabide mendira doanak bat egiten duen puntuan.
    Antza denez, baso-jarduera izan da bertan, baina ez dirudi lan horiek hilobian eraginik izan dutenik. Alabaina, landare altu ugari daude, laharrak batez ere, eta horregatik 15x18 metroko area garbitu behar da, gutxi gorabehera.
  • Aldez aurreko txostena2004/07/15ean egin genuen. Sopelako herritar baten adierazpenen arabera, aldez aurretik deskribatutako tokian Euzkadiko Gudarosteko ofizial bat eta soldadu bat fusilatu eta lurperatu zituzten, 1937ko apirilean soldadu frankistek atxilotu ondoren.
    Testigantza horiek bideoan grabatuta daude.
  • Gorpuak lurpetik ateratzeari buruzko txostenaEz da gorpuak lurpetik ateratzeko lanik egin
  • Argazkiak
    Bizkaiko Foru Aldundiaren ortoargazkia, Santa Luzia hilobia non dagoen erakusten duena

    Bizkaiko Foru Aldundiaren ortoargazkia, Santa Luzia hilobia non dagoen erakusten duena.

    Bi milizianoak lurperatu zituzten tokia gaur egun./><p>Bi milizianoak lurperatu zituzten tokia gaur egun.

    Bi milizianoak lurperatu zituzten tokia gaur egun./>

    Bi milizianoak lurperatu zituzten tokia gaur egun.

  • KOKALEKUAArteta-Ordañe auzoa
  • UdalerriaGaldakao
  • LurraldeaBizkaia
  • UTM koordernatuak43º 12’ 47” iparraldera, 02º 50’ 27” mendebaldera
  • Hilobiaren ezaugarriakLaborantza-lursail batzuetan kokatua egonagatik ere, hilobiaren gunea babestu da laborantza zein txandaketetatik.
  • Aldez aurreko txostena2003/06/01ean egina. Galdakaoko alkatearekin eta Udalaren Kultura-arloko kide batekin batera Galdakaoko Arteta-Ordañe auzoa bisitatu genuen. Bertako zenbait herritarren esanetan, Barrenengo-Etxebarria izeneko baserriko lurretan badago hilobi bat, miliziano asturiar ezezagun baten gorpua biltzen duena. Baserriko familiak bertan ezkutatu zuen milizianoa hilabete batzuetan, baina azkenean norbaitek bertan zegoela salatu zuen, eta horren ondorioz preso hartu zuten eta fusilatu.
  • Gorpuak lurpetik ateratzeari buruzko txostena: Ez da gorpuak lurpetik ateratzeko lanik egin
  • Argazkiak
    Gorpua lurperatu zuten tokia.

    Gorpua lurperatu zuten tokia.

  • KOKALEKUAGernikako hilerria
  • UdalerriaGernika
  • LurraldeaBizkaia
  • UTM koordernatuakX 525.595,54; Y 4.795.430,43
  • Hilobiaren ezaugarriak
  • Aldez aurreko txostena2008/05/13an egin genuen. Senitarteko batek eskatuta, Gernikako hilerria bisitatu genuen, 1937ko udan erail zuten haren osabaren gorpuzkiak berreskuratzeko aukera aztertzeko. Dokumentu bidez egiaztatu genuen desagertutakoaren gorpua hilerri horretan lurperatu zutela. Bisitaldi horretan jakin genuen, halaber, Zalloko hilerrian zenbait hilobi izan zirela:
    1. Hilobi batean, Gernikako espetxe-ospitale militarrean hildako presoen gorpuzkiak bildu dira. 1958an atera zituzten gorpuzkiak lurpetik, hezurtegira biltzeko.
    2. Beste hilobi batean soldadu frankisten gorpuak lurperatu zituzten, eta, 40ko hamarkadaren hasieran, kripta batera eraman zituzten gorpuzkiak.
    3. Hirugarren hilobi bat ere badago, errefuxiatuen, bonbardaketaren biktimen eta soldadu errepublikanoen gorpuzkiak bildu zituena. Hilobia zenbait aldiz lekualdatu eta birmoldatu zuten, eta horren ondorioz gorpuzki asko galdu ziren. Azkenean, bonbardaketaren biktimen oroimenezko mausoleora eraman zituzten.
  • Gorpuak lurpetik ateratzeari buruzko txostenaEz da gorpuak lurpetik ateratzeko lanik egin
  • Argazkiak
    Gernikako kartografia eta Zalloko hilerriaren ortoargazkia.

    Gernikako kartografia eta Zalloko hilerriaren ortoargazkia.

    Gernikako biktimen omenezko eta oroimenezko mausoleoa (F).

    Gernikako biktimen omenezko eta oroimenezko mausoleoa (F).

  • KOKALEKUASabigain mendia
  • UdalerriaMañaria
  • LurraldeaBizkaia
  • UTM koordernatuak
  • Hilobiaren ezaugarriak
  • Aldez aurreko txostena2004/07/01ean egin genuen. Muskizko herritar batek Sabigain mendian ustekabean aurkitutako zenbait hezur-hondar eman zizkigun.
    Hondarrak oso hondatuta daude meteorologiaren eraginez; izan ere, partzialki lurperatuta aurkitu zituen gizon horrek, Gerra Zibilean hainbat borroka izan ziren mendi-eremu batean.
    Liburuan “El abrazo de los muertos” José Arrechek deskribatzen du nola lurperatu zituzten 1937ko apirilean Sabigain mendian hildako hainbat pertsona.
  • Gorpuak lurpetik ateratzeari buruzko txostenaEz da gorpuak lurpetik ateratzeko lanik egin.
  • Argazkiak
    Sabigain mendian aurkitutako giza hezurduren hondarrak.

    Sabigain mendian aurkitutako giza hezurduren hondarrak .

    Larruzko bota, bere zola-geruza guztiekin.

    Larruzko bota, bere zola-geruza guztiekin.

  • KOKALEKUAMorgako hilerria
  • UdalerriaMorga
  • LurraldeaBizkaia
  • UTM koordernatuakX 520.462,81; Y 4.796.082,93
  • Hilobiaren ezaugarriak
  • Aldez aurreko txostena2004/08/29an egindakoa. Morgako Udaletik jakinarazi ziguten Gerra Zibilean hainbat gorpu lurperatu zituztela bertan, kopurua eta kokapena zehaztu gabe. Gu Morgara joan ginen eta bertako herritar bati elkarrizketa egin genion. Hark adierazi zigunez, hilerri horretan soldadu ugari ehortzi zituzten 37ko maiatzean eta ekainean, eta gehienak Bizkargiko frontetik ekarri zituzten. Botila batekin lurperatu zituzten, identifikazioa errazteko.
    1982an hilerriko barnealdea berritu zuten, eta horren ondorioz gorpu guztiak lurpetik atera zituzten eta jarraian erraustu.
  • Gorpuak lurpetik ateratzeari buruzko txostena
  • Argazkiak
    Ortofoto con la ubicación del cementerio (Ministerio de Agricultura).

    Hilerriaren kokapena erakusten duen ortoargazkia (Nekazaritza Ministerioa).

    Hilerriko eremu honetan lurperatu zituzten gorpuak.

    Hilerriko eremu honetan lurperatu zituzten gorpuak.

  • KOKALEKUAMuxikako hilerria eta Zubieta baserriaren inguruak
  • UdalerriaMuxika
  • LurraldeaBizkaia
  • UTM koordernatuakMuxikako hilerria: X 523.518,59; Y 4.793.427,05; X 523.505,19; Y 4.793.399,26
    Zubieta baserria: X 525.406,95; Y 4.793.042,71
  • Hilobiaren ezaugarriakHilerriko hilobiak: Hilerriaren kanpoaldean hilobi bat ageri da, mendebaldeko angelutik gertu. Lursailaren barnean beste hilobi bat ageri da, eskuin alboko lurzatian, bertako panteoien atzean, baina esan beharra dago eremu hori berriz erabili dutela 1937. urteaz geroztik.
    Zubieta baserriaren inguruetan ere hilobi bat ageri da, baserriaren jabetzako lursailaren ekialderanzko mugan, bereizteko zangan bertan. Zanga gaur egun ere ikus daiteke, eta alanbre-hesi batek bereizten ditu lursailak.
  • Aldez aurreko txostenaMuxikako alkateak eskaturik, 2002/11/16an herria bisitatu genuen Gerra Zibilaren esparruan Bizkargi mendian gertatu ziren borroketan hildakoen gorpuzkiak berreskuratzeko aukera baloratzeko asmoarekin. 1937ko maiatzaren 5etik 7ra bitarte gertatu ziren borroka horiek, eta hildakoen gorpuak Muxikako Ugarte hilerrian lurperatu zituzten. Zubieta baserriaren eremuan beste hilobi bat dagoela jakinarazi digute; hiru pertsona fusilatu eta lurperatu zituzten bertan, baina zein diren ez dakigu.
  • Gorpuak lurpetik ateratzeari buruzko txostenaEz da gorpuak lurpetik ateratzeko lanik egin
  • Argazkiak
    Muxikako hilerriko kanpoko hormako mendebaldeko angelua; eremu horretan hainbat gorpu lurperatu zituzten Gerra Zibilean (1937).

    Muxikako hilerriko kanpoko hormako mendebaldeko angelua; eremu horretan hainbat gorpu lurperatu zituzten Gerra Zibilean (1937).

    Zubieta baserriaren inguruak; hiru gorpu lurperatuta egon litezkeen tokia seinalatu da.

    Zubieta baserriaren inguruak; hiru gorpu lurperatuta egon litezkeen tokia seinalatu da.

  • KOKALEKUAMuxikako hilerria eta Zubieta baserriaren inguruak
  • UdalerriaMuxika
  • LurraldeaBizkaia
  • UTM koordernatuakMuxikako hilerria: X 523.518,59; Y 4.793.427,05; X 523.505,19; Y 4.793.399,26
    Zubieta baserria: X 525.406,95; Y 4.793.042,71
  • Hilobiaren ezaugarriakHilerriko hilobiak: Hilerriaren kanpoaldean hilobi bat ageri da, mendebaldeko angelutik gertu. Lursailaren barnean beste hilobi bat ageri da, eskuin alboko lurzatian, bertako panteoien atzean, baina esan beharra dago eremu hori berriz erabili dutela 1937. urteaz geroztik.
    Zubieta baserriaren inguruetan ere hilobi bat ageri da, baserriaren jabetzako lursailaren ekialderanzko mugan, bereizteko zangan bertan. Zanga gaur egun ere ikus daiteke, eta alanbre-hesi batek bereizten ditu lursailak.
  • Aldez aurreko txostenaMuxikako alkateak eskaturik, 2002/11/16an herria bisitatu genuen Gerra Zibilaren esparruan Bizkargi mendian gertatu ziren borroketan hildakoen gorpuzkiak berreskuratzeko aukera baloratzeko asmoarekin. 1937ko maiatzaren 5etik 7ra bitarte gertatu ziren borroka horiek, eta hildakoen gorpuak Muxikako Ugarte hilerrian lurperatu zituzten. Zubieta baserriaren eremuan beste hilobi bat dagoela jakinarazi digute; hiru pertsona fusilatu eta lurperatu zituzten bertan, baina zein diren ez dakigu.
  • Gorpuak lurpetik ateratzeari buruzko txostenaEz da gorpuak lurpetik ateratzeko lanik egin
  • Argazkiak
    Muxikako hilerriko kanpoko hormako mendebaldeko angelua; eremu horretan hainbat gorpu lurperatu zituzten Gerra Zibilean (1937).

    Muxikako hilerriko kanpoko hormako mendebaldeko angelua; eremu horretan hainbat gorpu lurperatu zituzten Gerra Zibilean (1937).

    Zubieta baserriaren inguruak; hiru gorpu lurperatuta egon litezkeen tokia seinalatu da.

    Zubieta baserriaren inguruak; hiru gorpu lurperatuta egon litezkeen tokia seinalatu da.

  • KOKALEKUAOtxandioko hilerria
  • UdalerriaOtxandio
  • LurraldeaBizkaia
  • UTM koordernatuakX 528.479,27; Y 4.764.868,72
  • Hilobiaren ezaugarriakHilerriaren erdigunean hutsik dagoen eremu bat hartzen du, baina 60ko hamarkadaren amaieran banako 4 edo 5 hilobi eraiki zituzten horren gainean.
  • Aldez aurreko txostena2004/06/04an egin genuen. Herritar batek uste zuen bere aita hilerri horretako hilobi batean lurperatuta egon litekeela, eta horrenbestez Otxandioko hilerrira joan eta bertan ikertzeko eskaera egin zigun. Hilerriko lur-emaileak zera esan zigun, hilobi bat egon bazegoela, baina 66. urtean, toki berean, beste zenbait hilobi eraiki zituztela. Jarraian, bigarren lekuko batek berretsi zigun hilobi horretan lurperatuta zeudela Otxandion 1936ko uztailaren 22an izan zen aire-bonbardaketaren zenbait biktima.
  • Gorpuak lurpetik ateratzeari buruzko txostenaEz da gorpuak lurpetik ateratzeko lanik egin
  • Argazkiak
    Hayako (Kantabria) puntu honetan hilobi bat egon daiteke.

    Hayako (Kantabria) puntu honetan hilobi bat egon daiteke.

    Eleuterio Gorostiagaren testigantzaren grabazioa eta hilobia egon daitekeen tokia.

    Eleuterio Gorostiagaren testigantzaren grabazioa eta hilobia egon daitekeen tokia.

  • KOKALEKUATurtziozko hilerria
  • UdalerriaTurtzioz
  • LurraldeaBizkaia
  • UTM koordernatuak
  • Hilobiaren ezaugarriak
  • Aldez aurreko txostena2004/11/22an egin genuen. 1937/07/14an hil zen Lartzabal batailoiko kide baten familiaren eskaerari erantzunez, Turtziozko herrira joan ginen, pertsona horren gorpuzkiak berreskuratzeko aukera baloratzeko asmoarekin. Lehenik garai hartako erregistroak kontsultatu genituen, nola erregistro zibila hala ehorzketa-liburua, eta batean zein bestean jasota ageri zen bertan zenbait miliziano lurperatu zituztela, aipatutako gudaria barne.

    Hilerria lau mailatan banatuta dago. Mailarik gorena horma-hilobiz osatua dago, eta gaur egun erabiltzen da. Panteoiek eta lurrazpiko horma-hilobiek osatze dituzte gainerako hiru mailak. Lehen maila da interesgarriena: eraikinik ez du, eta lurrean banako hainbat hilobi ikus daitezke, baita besteak baino handiagoa den hilobi bat ere.

  • Gorpuak lurpetik ateratzeari buruzko txostena
  • Argazkiak
  • KOKALEKUABuruntza auzoa, Leizotz auzoa, Sorabilla auzoa.
  • UdalerriaAndoain
  • LurraldeaGipuzkoa
  • UTM koordernatuak X=580518; Y=4787543, X=580655; Y=4787330, X=580781;Y=4785033 eta X= 578247; Y= 4785523, hurrenez hurren.
  • Hilobiaren ezaugarriakBanako lau hilobi dira guztira, eta guztiak ere Andoainen daude, Larramendi, Derrepente, Asu eta Gaztañedi baserrien inguruetan.
  • Aldez aurreko txostenaAndoaingo lantaldeko kideek egin zuten 2003/04/20an, Andoaingo zenbait herritarren testigantzetan oinarrituta; Andoainen 1936ko Gerra Zibilaren 4 hilobi bazeudela ziurtatzen zuten lekukoek. Txosten historiko bat erantsi genuen, garai hartan Andoainen gertatutakoari buruzkoa.
  • Gorpuak lurpetik ateratzeari buruzko txostenaAndoaingo Udalak eskaturik, esku-hartze arkeologikoa egin zen goian aipaturiko 4 hilobietan, 2003ko azaroaren 20tik abenduaren 10era bitarte, eta lau hilobietako batean bakarrik aurkitu zituzten giza gorpuzkiak, hain zuzen ere Asu baserriko lurretan, 2003ko azaroaren 20tik 24ra bitarte aztertu zituztenak.
    Gorpuak lurpetik ateratzeari buruzko txostena 2003/12/15ean egin zen, eta honako ondorio hauek eman zituen:
    1. Asu baserriko jabeek emandako informazioaren arabera, frantziar herritar bat baserrian atxilotu zuten eta inguruetan fusilatu, eta beraz oso litekeena da aurkitutako gorpua harena izatea.
    2. Gizon horrek pistola-tiro bat jaso zuen aurpegiaren eskuinaldean, eskuinetik ezkerrerako, goitik beherako eta aurretik atzerako ibilbidearekin.
    3. 3. Txosten hau idazten ari garenean, espero dugu informazio gehiago eskaintzeko aukera izatea
    Bideoan grabatu ditugu gorpuak lurpetik ateratzeko lanak.
  • Argazkiak
    Hilobia zegoen eremua. Atzean, Asu baserria..

    Hilobia zegoen eremua. Atzean, Asu baserria.

    Hilobiaren barnean aurkitutako hezurdura, handik atzeratzeari ekin aurretik.

    Hilobiaren barnean aurkitutako hezurdura, handik atzeratzeari ekin aurretik.

  • KOKALEKUA“Deskarga Alde”
  • UdalerriaAntzuola
  • LurraldeaGipuzkoa
  • UTM koordernatuakX 552.153; Y 4.771.003; Z 400.
  • Hilobiaren ezaugarriakAntzuolatik Deskargako mendatera igotzen den errepidearen eskuinaldean dago hilobia, Olamendi baserriaren gainean. Zehazki, toki horretan errepidea zut zeharkatzen duen errekaren ondoan dago, errepidetik 5 metrora gutxi gorabehera, eta kota baxuxeagoan. Pinuz jositako hegal maldatsuan dagoen lursail horretan, 4-5 metro luzeko zapalda bat ageri da.
    Aipatzekoa da arekaren puntu horretan eta egungo errepidearen ondoan zabaldegi bat dagoela, puntu horretan zuzendutako errepide zaharrari dagokiona, eta gune horretan hainbat enbor eta hondakin pilatzen direla gaur egun.
  • Aldez aurreko txostena2003/02/01ean egindakoa. Antzuolako herritar batek jakinarazi zigun litekeena zela bere familiako lur batzuetan hilobi bat egotea, Gerra Zibilean hildako zenbait pertsona lurperatzeko erabili zutena, eta litekeena zela, halaber, lurperatutakoak Osintxukoak (Bergara) izatea. Erdilurperatuta zeuden gorpuzkiak, eta Olamendi baserriko batek ehortzi zituen, auzoko horren arabera.
  • Gorpuak lurpetik ateratzeari buruzko txostenaEz da gorpuak lurpetik ateratzeko lanik egin
  • Argazkiak
    Gipuzkoako Foru Aldundiko Katastro Zerbitzuaren ortoargazkia, hilobia non dagoen erakusten duena.

    Gipuzkoako Foru Aldundiko Katastro Zerbitzuaren ortoargazkia, hilobia non dagoen erakusten duena.

    Arekaren eremua, kota altuago batetik ikusita.

    Arekaren eremua, kota altuago batetik ikusita.

  • KOKALEKUAAlmen ikastetxera igotzen den Aretxabaleta-Eskoriatza errepidearen bidegurutzea
  • UdalerriaAretxabaleta
  • LurraldeaGipuzkoa
  • UTM koordernatuakX 540004; Y 4763988; Z 259.
  • Hilobiaren ezaugarriakLau gizabanako biltzen dituen hilobi kolektiboa, errepide ondoko arekan kokatua, urtetan tokiaren oroigarri izan den zuhaitzaren ondoan, sakonune bat zegoen tokian. Ondoren, errepidea zabaldu eta berriz asfaltatu zutenean, gorpuak lurperatu zituzten tokia erabat estalita geratu zen.
  • Aldez aurreko txostena2002/12/01ean egin genuen. Jakinarazi zigutenez Aretxabaletako herrian hilobi bat zegoen, eta horregatik 2002/10/09an bertaratu ginen bisitaldi bat egitera. Behin bertan geundela, Almen ikastetxerako bidegurutzearen ondoan dagoen Landeta baserriko jabeak adierazi zigun 1936/09/24an 4 pertsona fusilatu eta lurperatu zituztela bertan, eta horietako hiru ohatilariak zirela. Eta hori bat dator garai hartako prentsan argitaratutako informazioarekin.
  • Gorpuak lurpetik ateratzeari buruzko txostenaEz da gorpuak lurpetik ateratzeko lanik egin
  • Argazkiak
    Gipuzkoako Foru Aldundiko Katastro Zerbitzuaren ortoargazkia, hilobia non dagoen erakusten duena.

    Gipuzkoako Foru Aldundiko Katastro Zerbitzuaren ortoargazkia, hilobia non dagoen erakusten duena.

    Hilobia puntu horretan egon daiteke, errepideko asfaltoaren azpian.

    Hilobia puntu horretan egon daiteke, errepideko asfaltoaren azpian.

  • KOKALEKUAKurtzetxikiko leizea (Bedoña auzoa))
  • UdalerriaArrasate
  • LurraldeaGipuzkoa
  • UTM koordernatuakX 541.960, Y 4.767.193, Z 400
  • Hilobiaren ezaugarriakZuloak malda handia dauka, 20 m-ko luzerakoa, gutxi gorabehera. Sarreraren bertikalaren oinaldeko zorua oso lur organikoz osatua dago, lohia eta kanpoaldetik jaurtitako landare-elementuak nahastu baitira. Zuloak behera egiten du linealki hondorantz, eta hondoan tamaina guztietako harkaitzak dira nagusi.
  • Aldez aurreko txostena1970. eta 1988. urteetan, Besaibe Espeleologia Taldeak 1936ko Gerra Zibileko bi garezur aurkitu zituen Kurtzetxikiko leizean, Bedoña auzoan (Arrasate), eta, aurkikuntza horren ildotik, Arrasateko Udalak Aranzadi Zientzi Elkarteari esku hartzeko eskatu zion, giza gorpuzki horiek ikertzeko, eta, ahal izanez gero, identifikatzeko.
  • Gorpuak lurpetik ateratzeari buruzko txostenaHala, 2002/10/06an hezur-hondarrak berreskuratu genituen zuloaren barnetik, eta esku-hartzeari buruzko txostena egin genuen, honako ondorio hauekin:
    1. Kurtzetxikiko leizean berreskuratutako hezur-hondarrak bi gizonezkorenak dira. Batari eta besteari dagokienez aurkitutako hondarrak oso desberdinak dira, nolanahi ere.
    2. 1. gizabanakoak su-arma baten hiru zulo ageri ditu.
    3. 2. gizabanakoaren heriotzaren arrazoia, ordea, ezin izan da argitu, oso gorpuzki urri ageri direlako, eta ageri direnetan lesiorik atzeman ez delako.
    Txosten hau egiten ari garen unean alderdi historikoak aztertzen jarraitzen dugu, baita gai horren inguruan jaso ditugun testigantzak ikertzen ere, bi gorpuen identifikazio errazteko asmoarekin.
  • Argazkiak
    1 gizabanakoaren gorpuzkiak “in situ”

    1 gizabanakoaren gorpuzkiak “in situ”.

    Zuloaren erdiko tartea, behetik ikusita.

    Zuloaren erdiko tartea, behetik ikusita.

  • KOKALEKUAAtaun-Aiako hilerria
  • UdalerriaAtaun-Aia
  • LurraldeaGipuzkoa
  • UTM koordernatuakX 569.210; Y 4.757.759
  • Hilobiaren ezaugarriak
  • Aldez aurreko txostena2006/03/07an egina. “El pueblo vasco frente a la cruzada franquista” liburuan (Egi-Indarra argitaletxea, Tolosa, 1966, 388. orrialdea) honako hau dago jasota, hitzez hitz: “El cura del barrio de Ataun me dijo que en el cementerio de su parroquia han sido enterrados siete individuos cuyos cadáveres fueron hallados en la carretera de Lizarrosti después que advino el dominio de Franco: no sabe de quiénes y de dónde son”(“Ataungo auzoko apaizak esan zidan bere parrokiako hilerrian zazpi gizabanako lurperatu dituztela, hilotzak Lizarrostiko errepidean aurkitu ondoren Francok agintea hartu ostean; gorpuak norenak eta nongoak diren, ordea, ez daki”).
    Horren ildotik, DONOSTIAKO ELIZBARRUTIKO ARTXIBORA jo genuen, eta, bertan egiaztatu genuenez, parrokiaren heriotza-liburuan jasota daude Ataungo Aia auzoko hilerrian identifikatu gabe lurperatu zituzten zenbait lagunen erregistro-idazpenak.
    Nolanahi ere, oraindik ere zenbait kontsulta egin behar genituen gorpuek hilerri horretan lurperatuta jarraitzen zuten ikusteko.
  • Gorpuak lurpetik ateratzeari buruzko txostenaEz da gorpuak lurpetik ateratzeko lanik egin
  • Argazkiak
  • KOKALEKUAMadariagako gaina
  • UdalerriaAzkoitia
  • LurraldeaGipuzkoa
  • UTM koordernatuakX 553.228; Y 4.784.326; Z 512
  • Hilobiaren ezaugarriakGaur egun lubeta bat da, zenbait aldiz eraldatu dena errepide ondoko zabaldegia zabaltzeko botatako hondakinen eta lurraren ondorioz; nolanahi ere, laharrez estalitako sakonune bat nabari da plataformaren ondoan.
  • Aldez aurreko txostenaAldez aurreko txostena 2004/03/07an egin zen. Elgoibarko herritar bati elkarrizketa egin genion, eta zera adierazi zigun, hark egindako ikerketen arabera, altxatutako tropak Azkoititik Elgoibarrera abiatu zirenean, miliziano bati lur eman zioten toki horretan, bertan abandonatuta zegoena aurpegian su-arma baten zauriak zeuzkala. Aurreikustekoa da gorpuzkiak berreskuratzeko lanak ez direla errazak izango, goian aipatu bezala bertara hainbat hondakin bota dituztelako.
  • Gorpuak lurpetik ateratzeari buruzko txostena2007/12/22 gorpua lurpetik atera genuen, eta txostenetik honako ondorio hauek atera genituen:
    1. “Elgoibar 1936” elkartearen proposamenari jarraiki ekin genion gorpua lurpetik ateratzeko lanari, frankismoaren indarkeriaz hil zirenen memoria berreskuratzeko.
    2. Lekukoen testigantzak bat etorri dira gorpua lurpetik ateratzean egiaztatu dugunarekin.
    3. Hezurdura oso bat aurkitu dugu hilobian, egoera onean, gizonezko heldu gazte bati dagokiona.
    4. Garezurrean lesio traumatiko bat nabari da, eskuineko masailalbo-hezurrean, heriotza-arrazoiarekin zerikusia izan lezakeena indarkeriazko heriotza giza hiltzaile baten testuinguruan.
    5. Orain artean ezin izan dugu hildakoaren nortasuna argitu.
    Bideoan grabatu ditugu gorpua lurpetik ateratzeko lanen irudiak.
  • Argazkiak
    Geziak hilobiaren tokia seinalatzen du, errepide ondoko arekan.

    Geziak hilobiaren tokia seinalatzen du, errepide ondoko arekan.

    Gorpua lurpetik ateratzeko lanetan esku hartu zuten taldekideak, berreskuratutako gorpuzkiekin batera.

    Gorpua lurpetik ateratzeko lanetan esku hartu zuten taldekideak, berreskuratutako gorpuzkiekin batera.

  • KOKALEKUAUrrestilla
  • UdalerriaAzpeitia
  • LurraldeaGipuzkoa
  • UTM koordernatuakX: 561182 m; Y: 4778814 m; Z: 173 m.
  • Hilobiaren ezaugarriakUrrestillako hilerriaren kanpoaldean dago hilobia, hilerriko hormen ondoan, ekialdera begira.
  • Aldez aurreko txostena2004/12/14an egindakoa. Adierazi zigutenez, hilobi bat zegoen Urrestillako hilerriaren kanpoaldean, hiru gorpu biltzen zituena; berri-emailearen aitona fusilamenduen lekuko izan zen, eta haren adierazpenak izan dira informazioaren abiapuntua
    Haren arabera, Valderrama abizeneko sendagile batena izan liteke gorpuetako bat, eta beste biak, berriz, ihesi nahian zebiltzan bi soldadurenak. Lekukoak ez zekien ondorenean gorpuak lurpetik atera zituzten edo ez.
  • Gorpuak lurpetik ateratzeari buruzko txostena Ez da gorpuak lurpetik ateratzeko lanik egin
  • Argazkiak
    Gipuzkoako Foru Aldundiko Katastro Zerbitzuaren ortoargazkia, hilobia non dagoen erakusten duena.

    Gipuzkoako Foru Aldundiko Katastro Zerbitzuaren ortoargazkia, hilobia non dagoen erakusten duena.

    Hilobia egon litekeen tokia.

    Hilobia egon litekeen tokia.

  • KOKALEKUASagasti mendia
  • UdalerriaBergara
  • LurraldeaGipuzkoa
  • UTM koordernatuakX 541.152; Y 4.774.235; Z 556
  • Hilobiaren ezaugarriakSagasti mendiaren hegalean dago hilobia, Elgetatik Kanpazar mendatera daraman errepidearen gainean eta pinuz jositako eremu batean irekitako baso-pista baten ondoan. 5 x 4 m-ko lurzatia, laukizuzen-itxurakoa, induskatu da lursail horretan.
  • Aldez aurreko txostena2004/04/04an egindakoa. Andoaingo herritar batek jakinarazi zigun Intxortako eremu menditsuan hilobi bat zegoela zenbait gorpurekin, eta, ziurtatu zigunez, bere anaiaren gorpua ere bertan zegoen, 1937ko apirilaren 20an hil zena bertan ezarrita zegoen gerra-frontean jasandako zaurien ondorioz. Elgetako herritar bat izan genuen bidelagun bisitaldian, eremu horretako heriotzak aztertu dituena. Eremu horretan beste zenbat hilobi egon litezke, baina bila gabiltzan gorpua hilobi jakin horretan dagoela uste genuen. Nabarmentzekoa da eremu horretan bi monolito eraiki zituztela, Intxortan borrokatu zutenak oroitzeko.
  • Gorpuak lurpetik ateratzeari buruzko txostena2004ko ekainaren 9tik 21era bitarte lanean aritu ginen Elgetako Intxortako hilobiaren prospekzio-lanetan, bertan lurperatutako gorpuak ateratzeko. La horretatik honako ondorio hauek atera genituen:
    1. Hiru gizabanakoren gorpuzkiak berreskuratu genituen, barreiatuta. Antza denez, aterpetxe edo kasamata batean zeuden soldadu horiek, Elgetatik Kanpanzarrera daraman errepidearen malda handiko gune batean. Gure ustez, leherketa batek eragin zuen hiru pertsonen heriotza. Hainbat metraila puska eta oinetako-hondar (larruzko botak) ere aurkitu genituen bertan.
    2. Elkarte horretako kide batek egindako txosten historikoaren arabera, lurpetik ateratako gorpuak hiru miliziano errepublikanori dagozkie, eta L.E.A. donostiarra horien artean egon liteke, Dragones batailoikoa. Hil zenean 24 urte zituen.
    Aldez aurretik jasotako guztiaren testigantzak grabatu ditugu bideoan.
  • Argazkiak
     Gipuzkoako Foru Aldundiaren ortoargazkia, Sagastiko hilobia non dagoen erakusten duena.

    Gipuzkoako Foru Aldundiaren ortoargazkia, Sagastiko hilobia non dagoen erakusten duena.

    Eskatzailea Bergarako Sagasti eremuan, bere anaia egon litekeen hilobiaren ondoan.

    Eskatzailea Bergarako Sagasti eremuan, bere anaia egon litekeen hilobiaren ondoan.

  • KOKALEKUAArronamendi baserriaren inguruak
  • UdalerriaDeba
  • LurraldeaGipuzkoa
  • UTM koordernatuakUTM X 553889 Y 4794422, UTM X 553872 Y 4794562 eta X 554100 Y 4794359, hurrenez hurren.
  • Hilobiaren ezaugarriak

    I. hilobia: Itziartik Debara jaisten den bidearen azpian dago, Salbe Behatokitik gertu, Arronamendi baserrirantz daraman bidezidorrean eta errepidetik 100 metrora, gutxi gorabehera. Bideak ekialdera biratzen duen gunean dago, sasiz jositako pinudian.

    II. hilobia: Salbeko behatokiaren azpian dago, sastraka ugari dagoen labar-eremu batean.

    III. hilobia: : Kokatzen zaila da, hegala beheak jota dagoelako eta bertan baso-jarduera ugari burutu direlako.

  • Aldez aurreko txostena2006/07/13an egina. Debako alkateak jakinarazi zigun Arronamendi baserriaren inguruetan hiru hilobi zeudela, baserri horren jabearen ahotik jakin ahal izan zuenez
    EUste zuenez, lurperatuetako bat ere ez zen Debakoa. Horren harira egindako ikerketa historikotik ondorioztatu zenez, 1936ko irailaren 14tik 20ra bitarte hiru pertsona hil ziren herri horretan. Honako hauek dira M.A.M. zarauztarra, J.S.M. durangarra eta B.D.
    Debako alkateak adierazi zigun toki horretan lurperatutako giza gorpuzkiak berreskuratu nahi zituztela, eta identifikatzeko ahalegin guztiak ere egin nahi zituztela, senitartekoek horren guztiaren berri izan zezaten.
  • Gorpuak lurpetik ateratzeari buruzko txostenaEz da gorpuak lurpetik ateratzeko lanik egin.
  • Argazkiak
    Hiru hilobien kokapena.

    Hiru hilobien kokapena.

    1. hilobiaren kokapena, Arronamendira jaisten den bidearen gainean.

    1. hilobiaren kokapena, Arronamendira jaisten den bidearen gainean.

  • KOKALEKUA“Ametzagaina”
  • UdalerriaDonostia
  • LurraldeaGipuzkoa
  • UTM koordernatuakX 585.093; Y 4.795.816; Z 101
  • Hilobiaren ezaugarriakLursaila homogeneoa da eta belardi batek estaltzen du; orain gutxi, sagarrondoak landatu dituzte bertan. Txarrantxa-hesi batek mugatutako bidearen 3 metrora egongo litzateke hilobia, eta lurra mugatzeko bazterraren 10-12 metrora, gutxi gorabehera.
  • Aldez aurreko txostena2003/02/22an egin genuen. Jakinarazi zigutenez, pertsona baten gorpua lurperatu zuten toki jakin batean, Altzaren eta Loiolaren arteko bidearen ondoan, Ametzagainean. Horren ildotik, bertako 81 urteko herritar batekin hitz egin genuen, eta zera esan zigun, 1936ko 24-26an gorpu bat aurkitu zutela bertan, eta auzoko zenbaitek, berri-emaileak barne, lur eman ziotela bidearen ondoan. Lur horren jabea izanik, eremua zehatz-mehatz ezagutzen zuen, eta bertan gorpuak lurpetik ateratzeko lanik ez zela burutu gaineratu zuen. Testigantza hori bideoan grabatuta dago.
  • Gorpuak lurpetik ateratzeari buruzko txostena2003ko urriaren 30ean eta 31n eta azaroaren 3an, 4an, 5ean eta 6an, hilobiaren prospekzio arkeologikoa egin genuen, eta emaitza negatiboa izan zen. Hortik ondorioztatzen da puntu horretan giza gorpuzkirik ez dagoela, eta horregatik erabaki genuen beste lekuko batzuei kontsultatzea, herritar horrek adierazitakoa berretsi edo zuzen dezaten. Hala, jakin dugunez, gorpuzki horiek, antza, urte batzuk geroago atera zituzten lurpetik.
    2003/11/10ean Iñaki Egañak egindako txostenaren arabera, bertan lurperatutako gorpua Santanderko C.A.R. guardia zibilarena izan liteke, 1936an Donostiako kuartelera bilduta zegoena.
  • Argazkiak
    Gipuzkoako Foru Aldundiaren ortoargazkia, hilobia dagoen tokia, Altza eta Loiola lotzeko erabili ohi zen bidearen ondoan, erakusten duena.

    Gipuzkoako Foru Aldundiaren ortoargazkia, hilobia dagoen tokia, Altza eta Loiola lotzeko erabili ohi zen bidearen ondoan, erakusten duena.

    Lursailaren angelua bidegurutzearen ondoan, Ametzagainean.

    Lursailaren angelua bidegurutzearen ondoan, Ametzagainean.

  • KOKALEKUABurdinazko zubia (Loiolako Erribera)
  • UdalerriaDonostia
  • LurraldeaGipuzkoa
  • UTM koordernatuakX 583.387; Y 4.795.673
  • Hilobiaren ezaugarriak
  • Aldez aurreko txostena
  • Gorpuak lurpetik ateratzeari buruzko txostena2009ko uztailaren hasieran jakinarazi ziguten hainbat giza gorpuzki agertuak zirela Burdinazko zubiaren eremuan, Donostian, egiten ari ziren obretan. Ondorengo egunetan, bi hilobitan lurperatutako zazpi gorpu atera genituen, 3 gorpu lehen hilobitik eta 4 bigarrenetik, hurrenez hurren. Besteak beste, SS letrak zeramatzan botoi bat aurkitu genuen, garai hartako udaltzainek erabiltzen zuten uniformeei zegokiena.
  • KOKALEKUAUliako gaina
  • UdalerriaDonostia
  • LurraldeaGipuzkoa
  • UTM koordernatuakX 584.461; Y 4.798.046; Z 189
  • Hilobiaren ezaugarriakUlia mendiko plaza edo biribilgunearen eskuinean dago ehorzketa-eremua, puntu horretatik Joaquinita etxera eta Doren etxera daraman sarbidearen ondoan.
  • Aldez aurreko txostenaE2003/04/07an egin genuen. Mariaren Bihotzako parrokoak erakutsi zigun zenbait pertsona fusilatu zituzten tokia, eta bertan lurperatuta egon litezkeela gaineratu zuen. Testigantzen arabera, Donostian fusilatu zituztenetako batzuk Ulian fusilatu zituzten, gora doan errepidearen amaieran dagoen plaza txikian. 1936rako asfaltatua zegoen plaza hori, eta, beraz, bertara autoz iristeko aukera bazegoen.
    Gaur egun ikus daitekeenez, ezponda egokitzeko lanak burutu dira, eta tokia ondo kontserbatzen da, belarra zaintzen dutelako eta zenbait zuhaitz landatu dituztelako.
  • Gorpuak lurpetik ateratzeari buruzko txostenaEz da gorpuak lurpetik ateratzeko lanik egin.
  • Argazkiak
    Gipuzkoako Foru Aldundiaren ortoargazkia, hilobia non dagoen erakusten duena.

    Gipuzkoako Foru Aldundiaren ortoargazkia, hilobia non dagoen erakusten duena.

    Puntu horretan zenbait pertsona fusilatu zituzten, eta litekeena da hilobia bertan egotea.

    Puntu horretan zenbait pertsona fusilatu zituzten, eta litekeena da hilobia bertan egotea.

  • KOKALEKUAAnzuategi II baserriko lurrak
  • UdalerriaElgeta
  • LurraldeaGipuzkoa
  • UTM koordernatuakX 541.519; Y 4.776.165; Z 480
  • Hilobiaren ezaugarriakBelardi batean dago hilobia, Anzuategi II baserriko hegalean.
  • Aldez aurreko txostenaElgetako hilobiei buruzko bi txosten jaso ditugu, eta biak ere bertakoen testigantzetan oinarritu dira, Anzuategi II baserriko lurretan zenbait hilobi daudela adierazten dutenak.
    Bi testigantzak bideoan grabatuta daude.
  • Gorpuak lurpetik ateratzeari buruzko txostena2004ko ekainaren 9tik 21era bitarte prospekzio-lanetan aritu ginen Elgetako Anzuategi II baserriko lurretan, bertan lurperatutako gorpuak ateratzeko asmoarekin. Lan horretatik honako ondorio hauek atera genituen:
    1. Bi hilobi aurkitu genituen, tropa frankistek Elgeta hartu ondorengo fusilamenduekin zerikusia zutenak.
    2. Hilobi bakoitzean, hiru gizabanakoren hezurdura osoaren hondarrak aurkitu genituen. Horietako bik gerrikoa zeramaten Euzko Gudarosteari zegokion plaka-belarriarekin.
    3. 3. Aurkitutako gorpuzki guztiak gizonezkoenak dira.
    4. Elkarte honetako kide den I.E. jaunak/andreak, Intxortako batailari buruzko txosten historikoan, zera adierazi zuen, Elgeta hartu ondoren atxilotu eta berehala fusilatu zituztela, epaiketarik gabe. Baliteke hilobia egiteko Alemaniako hegazkinek egindako krater bat aprobetxatu izana.
  • Argazkiak
    Aurrez aurre, Antzuategi Bastarrekoa baserria; horren eta zuhaitzaren atzean, Antzuategi baserria, eta ezkerraldean, goian, ur-biltegia.

    Aurrez aurre, Antzuategi Bastarrekoa baserria; horren eta zuhaitzaren atzean, Antzuategi baserria, eta ezkerraldean, goian, ur-biltegia.

    Zenbait pertsona puntu horretan lurperatu zituzten, Anzuategi II baserriko lurretan, Elgetan.

    Zenbait pertsona puntu horretan lurperatu zituzten, Anzuategi II baserriko lurretan, Elgetan.

  • KOKALEKUAAzkarate gaina eta San Migel gaina
  • UdalerriaElgoibar
  • LurraldeaGipuzkoa
  • UTM koordernatuakX= 550.856; Y= 4.783.767; Z= 385 m snm, X= 550.510; Y= 4.783.626; Z= 351 m snm, X= 550.532; Y= 4.783.852; Z= 335 m snm, X= 550.374; Y= 4.783.958: Z= 334 m snm, X= 546.766; Y= 4.787.475; Z= 415 m snm, X= 546.748; Y= 4.787.436; Z= 436 m snm, hurrenez hurren.
  • Hilobiaren ezaugarriakGuztira, 7 hilobi dira.
    Azkarate eremuan banako lau hilobi daude.
    Ziarda eremuan, berriz, 2 hilobi kolektibo eta banako 1.
  • Aldez aurreko txostena2002/11/10ean egindakoa. Elgoibarko alkateak eskaturik herri horretara joan ginen bertako alkatetzari aholku emateko 1936ko Gerra Zibilean ehortzitako gorpuak berreskuratzeko lanetan. Elgoibarko zenbait herritar bidelagun izan genituen gure bisitaldian, hain zuzen ere lau toki jakin (Ameztigaina, Juaristi Haundi baserria, Amezti baserriaren inguruak, eta, azkenik, San Migel gainaren inguruak, Ziardamendin) ikertzeko egindako ibilbidean, eta, ibili ahala, zenbait testigantza eskaini zizkiguten.
    Jaso dugunez, 1982. urtean, Ziardamendiko (Elgoibar) hilobi batean lurperatutako Zubiaur batailoiko sei soldaduren gorpuak berreskuratu zituzten beren senitartekoek, eta, jarraian, Derioko hilerrian ehortzi.
    Egiaztatua dago eremu batean zein bestean gerra-borrokak izan zirela 1936. urtean. Ondorio gisa zera esan dezakegu, guztira 14 gorpuk lurperatuta jarraitzen dutela zazpi hilobitan banatuta.
  • Gorpuak lurpetik ateratzeari buruzko txostenaEz da gorpuak lurpetik ateratzeko lanik egin.
  • Argazkiak
    Gipuzkoako Foru Aldundiko Katastro Zerbitzuaren ortoargazkia

    Gipuzkoako Foru Aldundiko Katastro Zerbitzuaren ortoargazkia, aurreko mapari dagokiona. Juaristi Haundi eta Amezti baserrien inguruak (Azkarate gaina, Elgoibar): 1. Ameztigaina; 2. Munokua; 3. Garamana; 4 Amezti.

    Gipuzkoako Foru Aldundiko Katastro Zerbitzuaren mapa

    Gipuzkoako Foru Aldundiko Katastro Zerbitzuaren mapa. Ziarda baserriaren inguruak (San Migel gaina, Elgoibar):1. Ziardamendi; 2. Ziardamendi; 3. Ziardamendi.

  • KOKALEKUAHernani
  • UdalerriaHernani
  • LurraldeaGipuzkoa
  • UTM koordernatuakX 583.018; Y 4.790.539
  • Hilobiaren ezaugarriak
  • Aldez aurreko txostena2002/09/20an egin genuen, Gerra Zibilean Hernanin gertatutakoa argitzeko Hernaniko Udalak egindako eskaerari jarraiki.
    Zenbait dokumentu historikok egiaztatzen dutenez, 200 pertsona inguru, zazpi apaiz barne, erail zituzten eta jarraian lurperatu Hernaniko hilerriko bi hilobitan. Iñaki Egañak txosten historiko eta dokumentala egin zuen horren inguruan, 2003/02/24an
  • Gorpuak lurpetik ateratzeari buruzko txostena2003ko martxoaren 17an eta 27an, 2. eremuan, panteoi-kriptan alegia, esku hartu genuen, eta esku-hartze horretatik 44 orriko txostena atera genuen, honako ondorio hauekin:
    Esan dezakegu panteoi-kriptaren barnean egindako ikerketa arkeologikoak ez duela aukerarik eman 1936an bertan ustez ehortzitako gorpuzkiak aurkitzeko. Litekeena da gorpuzkietako batzuk garai hartakoak izatea, eta, ondorengo lur-mugimenduen eraginez, jatorrizko testuingurua galdu izana, baina nolanahi ere ez dugu hori egiaztatzeko arrazoi sendorik. Beste hipotesi bat ere har daiteke kontuan, Horren arabera, litekeena da gorpuzkiak, lurperatu eta berehala, hilerri bereko beste toki batera eraman eta bertan kokatu izana.
  • Argazkiak
    Kriptaren ikuspegia, esku-hartze arkeologikoa egin den eremua seinalatuta.

    Kriptaren ikuspegia, esku-hartze arkeologikoa egin den eremua seinalatuta.

    1978an utzitako hilkutxaren xehetasunak.

    1978an utzitako hilkutxaren xehetasunak.

  • KOKALEKUAEtxegarateko mendatea, “revuelta Txikia”
  • UdalerriaIdiazabal
  • LurraldeaGipuzkoa
  • UTM koordernatuakX 562.550, Y 4.756.179 y Z 570
  • Hilobiaren ezaugarriakHilobia zehatz-mehatz non dagoen ez dakigu, eta gainera eremu hori nabarmen aldatu da errepidean, eta bereziki “revuelta txikia” izeneko eremu osoan, aspalditik egin diren obren ondorioz.
  • Aldez aurreko txostena2003/10/26an egindakoa. 1936ko Gerra Zibilean desagertutako baten senitartekoak Aranzadi Zientzi Elkartearekin harremanetan jarri ziren, horren gorpuzkiak berreskuratzeko aukera balora zezaten. Horregatik, Etxegarateko mendatera joan ginen, Idiazabalgo herrira, heriotza-ziurtagiri ofizialak hitzez hitz dioenez 1936ko abuztuaren 7an pertsona hori bala-tiro batez erail eta bertan lurperatu zutelako.
    Bisitalditik zera ondorioztatu genuen, ezinezkoa dela gorpuzkiak berreskuratzea, tokia guztiz zehaztu gabe dagoelako eta errepidean eragindako eraldaketen ondorioz.
    Testigantza bideoan grabatuta dago.
  • Gorpuak lurpetik ateratzeari buruzko txostenaEz da gorpuak lurpetik ateratzeko lanik egin.
  • Argazkiak
    “Revuelta txikia” izeneko biragunearen ortoargazkia, N1 errepidean, Etxegarateko mendatean (Idiazabalgo udalerria).

    “Revuelta txikia” izeneko biragunearen ortoargazkia, N1 errepidean, Etxegarateko mendatean (Idiazabalgo udalerria).

  • KOKALEKUABehobia auzoa (Zinkoene baserria)
  • UdalerriaIrun
  • LurraldeaGipuzkoa
  • UTM koordernatuakX: 601316 m; Y: 4798437 m; Z
  • Hilobiaren ezaugarriakZinkoene baserritik 20 metrora dago hilobia, gutxi gorabehera, bi zuhaitzen arteko 9 m2-ko gune batean. Ustezko hilobia dagoen tokia ez da aldatu edo ukitu 1936. urteaz geroztik.
  • Aldez aurreko txostena2005/02/20an egindakoa. Aranzadiko Zientzi Elkarteko kideoi adierazi ziguten hilobi bat zegoela Zinkoenea baserriaren inguruetan, Behobia auzoan. Baserriaren jabeak adierazi zigunez, haren amak kontatu zion hilobi bat zegoela baserritik 20 metrora, gutxi gorabehera, nortasun ezezaguneko bi gorpu zeuzkana. Tropa frankistek kuartel gisa erabili zuten toki hura.
  • Gorpuak lurpetik ateratzeari buruzko txostena2005eko ekainaren 27an esku hartu genuen hondarrak berreskuratzeko, eta esku-hartze horretatik txosten bat atera genuen honako emaitza hauekin:
    1. 2 m2 -ko azalera induskatu genuen, eta metro bateko sakoneran iritsi ginen zorupe naturalera. Metalezko hainbat objektu aurkitu genituen bertan, oso herdoilduta, Mauser fusilaren bala-zorro bat besteak beste, marka irakurtezina zuena. Larruzko zenbait oinetakoren hondarrak ere aurkitu genituen, baita gomazko zapatila baten zola ere.
    2. Giza gorpuzkirik ez zen ageri, agian lehenago atera zituztelako edo efektu tafonomikoen eraginez desagertu zirelako.
    Aldez aurretik jasotako guztiaren irudiak bideoan grabatu ditugu.
  • Argazkiak
    Gipuzkoako Foru Aldundiko Katastro Zerbitzuaren ortoargazkia, hilobia non dagoen erakusten duena.

    Gipuzkoako Foru Aldundiko Katastro Zerbitzuaren ortoargazkia, hilobia non dagoen erakusten duena.

    Hilobian aurkitutako objektuak.

    Hilobian aurkitutako objektuak.

  • KOKALEKUASaturraran auzoa
  • UdalerriaMutriku
  • LurraldeaGipuzkoa
  • UTM koordernatuakX: 0547546 Y: 4796370 Z: 435.
  • Hilobiaren ezaugarriakMalda handiko ibar batean dago hilobia, pinu artean, Akillalde izeneko lursailean, Akilla baserriaren ondoan eta Berriatuako udalerrian.
  • Aldez aurreko txostena2005/04/19an egindakoa. Mutrikuko Udalaren Kulturako zinegotziak Aranzadi Zientzi Elkarteari jakinarazi zion hilobi bat zegoela Saturraran auzoko Arbelaitz baserriko lurretan, herri horretako emakume batek eskainitako informazioaren arabera. Hark esandakoaren arabera, haren aitonak entzun zituen zenbait pertsonaren fusilamenduaren hotsak, Akillalde izeneko lursailean.
    Alabaina, bertan lurperatutakoen nortasunaren eta izaeraren berri ez zuten. Bertako lurrak ez dira irauli.
    Testigantza bideoan grabatuta dago.
  • Gorpuak lurpetik ateratzeari buruzko txostenaEz da gorpuak lurpetik ateratzeko lanik egin.
  • Argazkiak
    Hilobiaren kokapena (Gipuzkoako Foru Aldundiaren Katastro Zerbitzua).

    Hilobiaren kokapena (Gipuzkoako Foru Aldundiaren Katastro Zerbitzua).

    Hilobia dagoen tokia.

    Hilobia dagoen tokia.

  • KOKALEKUAZalabe baserriko lurrak
  • UdalerriaMutriku
  • LurraldeaGipuzkoa
  • UTM koordernatuakX 549.724,20 m; 4.794.144,51
  • Hilobiaren ezaugarriakHilobia belardi batean dago. Bertan, zenbait kareharrik seinalatzen dute gorpuak lurperatu zituzten tokia, orain lau urte landatutako lizarraren ondoan.
  • Aldez aurreko txostena2004/09/11n egina. Hilobia dagoen lurretako jabea den Ansorregi familiako zenbait kidek diotenez, 1936/09/15ean, gutxi gorabehera, tropa frankistek fusilatu egin zuten euskal milizietako kide bat, Azkoitikoa edo Azpeitikoa izan zitekeena.
    Deban eta Mutrikun fusilatutakoei buruzko txosten historikoa erantsi da.
    Testigantza horiek bideoan grabatuta daude.
  • Gorpuak lurpetik ateratzeari buruzko txostena2004ko urriaren 10ean eta 12an, gorpua lurpetik atera genuen, baina hezur puska batzuk baino ez genituen aurkitu, hezurdura korrosio-prozesu bortitzaren eraginpean egon delako euri-uraren eraginez, eta zenbait objektu pertsonal ere ageri ziren.
    Dokumentu historikoak eta artxiboak aztertuz aldez aurretik lortutako informazioaren arabera eta bertan jasotako zenbait testigantzari jarraiki, 1936ko urrian bertan fusilatu zituzten lau milizianoetako batenak dira gorpuzkiak.
  • Argazkiak
    Hilobia puntu horretan dago, Zabale baserriaren hego-ekialdean (Gipuzkoako Foru Aldundiko Katastro Zerbitzuaren ortoargazkia).

    Hilobia puntu horretan dago, Zabale baserriaren hego-ekialdean (Gipuzkoako Foru Aldundiko Katastro Zerbitzuaren ortoargazkia).

    Gorputzaren jarrera hilobiaren barnean.

    Gorputzaren jarrera hilobiaren barnean.

  • KOKALEKUAPikoketa baserria
  • UdalerriaOiartzun
  • LurraldeaGipuzkoa
  • UTM koordernatuakX 596.972; Y 4.794.622; Z 454
  • Hilobiaren ezaugarriakOiartzungo Pikoketa baserritik ipar-ekialdera dago, 50 metrora gutxi gorabehera, hegal moduko batean, hesi batek mugatutako basoaren sarreran.
  • Aldez aurreko txostena2004-11-07an egindakoa. 1936ko abuztuan fusilatu zituztenen zenbait senitartekorekin hitz egin genuen, eremua ezagutzeko ibilaldia egiten genuen bitartean, Pikoketan fusilatutakoen senitarteko taldeko koordinatzailea buruan, bertan lurperatutako baten anaia zena.
    1978. urtean senitartekoek gorpuzkiak lurpetik atera zituzten eta Blaiako hilerrian ehortzi, omenezko ekitaldi baten ostean. Nolanahi ere, lan horien ondorioz ezin izan ziren bertan lurperatutako guztien gorpuzkiak berreskuratu; zenbait gorpuzki ateratzea ez zuten beharrezko ikusi, eta ondorioz bertan utzi zituzten. Hilobia zegoen tokian monolito bat jarri zuten, biktimak oroitzeko.
    Testigantzak bideoan grabatuta daude.
  • Gorpuak lurpetik ateratzeari buruzko txostena
  • Argazkiak
    Pikoketako hilobia dagoen tokia.

    Pikoketako hilobia dagoen tokia.

    Senitartekoak gorpuak lurpetik ateratzeko lanetan,1978an.

    Senitartekoak gorpuak lurpetik ateratzeko lanetan,1978an.

  • KOKALEKUAIragorri (Katin Txiki)
  • UdalerriaOiartzun
  • LurraldeaGipuzkoa
  • UTM koordernatuakX 592.770; Y 4.792.716
  • Hilobiaren ezaugarriakEzponda batean dago, gaur egun Oiartzungo Udalak babesten duen baso txiki batean, Artikutzara igotzen den errepidearen ondoan.
  • Aldez aurreko txostena2004-09-20an egindakoa. Historikoki egiaztatua dago bertan 16 pertsona lurperatu zituztela eta horietako 8ren gorpuak 1960an lurpetik atera zituztela, Jorge Iturricastillo apaiza, besteak beste.
  • Gorpuak lurpetik ateratzeari buruzko txostena2007ko abuztuaren 28an eta 29an egin genuen, Oiartzungo Katin Txiki elkartearen eta herri horretako udalaren laguntzarekin. Txostenak 75 orri ditu, eta honako ondorio hauek atera genituen,
    Lekukoen testigantzak bat etorri ziren gorpuak lurpetik ateratzean egiaztatu genuenarekin.

    Hilobian hainbat hezur-hondar aurkitu genituen, gutxienez bost gizonezkori zegozkienak.

    Hezurrak oso hondatuta zeuden, eta horregatik ezinezkoa da sakoneko azterlan antropologikorik egitea, genetikoak barne.
  • Argazkiak
    Iragorriko kokalekua

    Iragorriko kokalekua, Jesús Eloseguik 1942an atera zuen argazki batean. Errepidea pixka bat goratu da eskuinaldean, eta bertan hesia ezarri dute (Aranzadi Zientzi Elkartearen artxiboko argazkia).

    Hilobia indusketa-fasean.

    Hilobia indusketa-fasean.

  • KOKALEKUAAldaba Txiki auzoa
  • UdalerriaTolosa
  • LurraldeaGipuzkoa
  • UTM koordernatuakX=5734773; Y=4774640, altitud 247 m.
  • Hilobiaren ezaugarriakIsastegi-Berri etxetik (Aldaba Txiki auzoa, 17) hegoaldera abiatuta hilobia aurkituko dugu, 50 metrora gutxi gorabehera, okertutako sagarrondo baten ondoan. Gaur egun lurra oso aldatua dago, garai hartako ibarra bete dutelako.
  • Aldez aurreko txostena2004/11/23an egina. Aldaba Txiki auzoko zenbaitek Aranzadi Zientzi Elkarteari jakinarazi zioten Isastegi-berri etxetik gertu hilobi bat zegoela, eta bertan bi pertsona lurperatuta zeudela. Horren ildotik, eremua bisitatu genuen, Isastegi-Goikoa eta Isastegi-Berri baserrietako jabeekin hitz egiteko. Azken baserri horren jabearen aitak aurrez aurre ikusi zuen bi pertsonaren atxiloketa eta ondorengo fusilamendua; haren esanetan, jarraian bertan ehortzi zituzten, baina ez behar adinako sakoneran.
  • Gorpuak lurpetik ateratzeari buruzko txostenaEz da gorpuak lurpetik ateratzeko lanik egin
  • Argazkiak
    Isastegi-Berri etxea eta hilobia dauden toki zehatza.

    Isastegi-Berri etxea eta hilobia dauden toki zehatza.

    Hilobia dagoen tokia.

    Hilobia dagoen tokia.

  • KOKALEKUAOlamunio mendiko gailurra eta Izaskungo ermita
  • UdalerriaAlbiztur eta Ibarra (Tolosa)
  • LurraldeaGipuzkoa
  • UTM koordernatuakOlamunioko hilobia: X 571.807; Y 4.777.366; Z 754
    Izaskungo hilobia: X 576.332; Y 4.776.875; Z 285
  • Hilobiaren ezaugarriakOlamunioko hilobia: Orbelak estalitako lur-sakonune batean dago, harkaitz multzo baten erdian, hurrondo eta pagoen baso txiki baten barruan. Metalezko gurutziltzatu bat eta laukizuzen bat mugatzen duten zenbait harri daude bertan.
    Izaskungo hilobia: Lorategiz hornitutako eremu batean dago, belardiz estalitako ermitaren atzealdean
  • Aldez aurreko txostena2003/04/05an egindakoa. Aranzadiko zenbait kidek aditzera eman ziguten bazekitela zenbait gorpu non zeuden lurperatuta, Tolosako zenbait tokitan.
    SUrkizuko zenbait herritarren adierazpenen arabera, Olamunioko hilobiko gorpuak Zumaiako zenbait herritarrenak izan litezke, eta litekeena da senitartekoek gorpuzki horietako batzuk ondorenean lurpetik atera izana, jatorrizko herrira eramateko.
    Izaskungo hilobian, berriz, jatorri ezezaguneko pertsona baten gorpua egon liteke, eta Tolosa hartu aurreko borrokaldiei buruzko kontakizuna erantsi da.
  • Gorpuak lurpetik ateratzeari buruzko txostenaEz da gorpuak lurpetik ateratzeko lanik egin
  • Argazkiak
    Gurutziltzatuak eta harriek toki zehatza seinalatzen dute.

    Gurutziltzatuak eta harriek toki zehatza seinalatzen dute.

    Izaskungo ermitaren atzealdea, lurperatutako gorpua egon litekeen tokia seinalatuta.

    Izaskungo ermitaren atzealdea, lurperatutako gorpua egon litekeen tokia seinalatuta.

  • KOKALEKUAMontezkue
  • UdalerriaTolosa
  • LurraldeaGipuzkoa
  • UTM koordernatuakX 575.143; Y 4. 777.527
  • Hilobiaren ezaugarriakMartín Txiki (Tolosa) baserriaren jabetzako lurretan egon daiteke, gaur egun bazkalekua den eremu batean, Montezkuera igotzen den errepidearen ondoan.
  • Aldez aurreko txostena2004/12/08an egindakoa. Aranzadi Zientzi Elkarteko kideoi jakinarazi ziguten Montezkueko eremuan, Martin Txiki baserriko lurretan zehazkiago, ezezagun bat lurperatuta zegoela. Hilobiaren berri zutenek urteak eman zituzten tokia ukitu gabe, errespetuz.
    Soldadu frankistek Tolosa hartu zuten egunetan zenbait ekintza militar gertatu ziren eremu horretan, eta ehorzketa horren haritik etorriko zen, horren inguruko xehetasunak argitzeko modurik ez badago ere.
    Prospekzio-lanak aurrera eraman ahal izateko, lurraren jabearen baimena behar da. Bestetik, hilobiaren kokapena gehiago zehaztu beharko litzateke.
  • Gorpuak lurpetik ateratzeari buruzko txostenaEz da gorpuak lurpetik ateratzeko lanik egin.
  • Argazkiak
     Hilobiaren kokapena (Gipuzkoako Foru Aldundiaren kartografia).

    Hilobiaren kokapena (Gipuzkoako Foru Aldundiaren kartografia).

    Hilobia dagoen tokia. Atzean, Martin Txiki baserria.

    Hilobia dagoen tokia. Atzean, Martin Txiki baserria.

  • KOKALEKUAIrubideko eremua
  • UdalerriaUsurbil
  • LurraldeaGipuzkoa
  • UTM koordernatuakX 579.775; Y 4.792.415; Z 54.
  • Hilobiaren ezaugarriakN-634 errepidean.
  • Aldez aurreko txostena2003/03/27an egin genuen. Tellabide jauna zenbait ikerketa etnografiko egiten ari zen eremu horretan, eta horren haritik zera adierazi zigun, zenbait berri-emailek jakinarazi ziotela zenbait pertsona fusilatu eta lurperatu zituztela N-634 errepidearen (Donostia-Bilbao) ondoan, aldez aurretik adierazitako puntuan. Informazio horien arabera fusilatuak beste zenbait tokitatik ekartzen zituzten, eta fusilatu ondoren, errepidearen alboko ezpondara botatzen zituzten; batzuetan, bertan lurperatuta geratzen ziren.
    Gaur egun tokia oso aldatuta dago, errepide zaharraren bihurguneak zuzentzeko obrak egin baitzituzten, alboak betez eta Luzuriaga enpresarako sarbide zabala eginez; sarbide horren bidegurutzean eta asfaltoaren azpian egongo lirateke, hain zuzen, lurperatutako gorpuak. Litekeena da bertan egindako obren ondorioz gorpuzkiak kontserbatu ez izana.
  • Gorpuak lurpetik ateratzeari buruzko txostenaEz da gorpuak lurpetik ateratzeko lanik egin.
  • Argazkiak
    Gipuzkoako Foru Aldundiaren ortoargazkia, lurperatutako gorpuak egon litezkeen tokia erakusten duena.

    Gipuzkoako Foru Aldundiaren ortoargazkia, lurperatutako gorpuak egon litezkeen tokia erakusten duena.

    Luzuriaga enpresan sartzeko bidegurutzearen eremua. Asfaltoaren azpian egon litezke lurperatutako gorpuak.

    Luzuriaga enpresan sartzeko bidegurutzearen eremua. Asfaltoaren azpian egon litezke lurperatutako gorpuak.

  • KOKALEKUAMatazal izeneko parajea
  • UdalerriaZaldibia
  • LurraldeaGipuzkoa
  • UTM koordernatuakX 569.450, Y 4.766.790, Z 270
  • Hilobiaren ezaugarriakZaldibiatik Gaintzara daraman errepidearen ertzean dago, oso bihurgune itxi baten ondoan, 20 m eskuinaldera, errepidetik ateratzen den baso-pista baten ondoan. Pistaren eta errepidearen azpian dago, malda handiko gune batean eta pinuen artean, sasiz jositako hondakindegi txiki baten ondoan.
  • Aldez aurreko txostena2002/08/14an Zaldibiako herritar batek jakinarazi zigun bere familiaren baserriko lurretan hilobi bat zegoela 1936an lurperatutako bi gizabanakoren gorpuekin. Guk erantzun genion ikerketan esku hartuko genukeela, baldin eta Zaldibiako Udalak formalki laguntza eskatzen bazigun.
  • Gorpuak lurpetik ateratzeari buruzko txostenaHala, Zaldibiako Udalak eskatuta eta halaber Zaldibiako herritar horren eskaerari erantzuteko asmoarekin, 2002/09/09an hasi genuen indusketa-lana, hiru egun iraun zuena. Esku-hartze horren ondorioz, nortasun ezezaguneko bi gizabanakoren gorpuak atera genituen lurpetik, garezurrean su-armak eragindako zuloak zituztenak. Aipatzekoa da, nolanahi ere, indusketan zehar ez dugula inolako jaurtigairik aurkitu. Gorpuekin batera metalezko zenbait objektu aurkitu ditugu.
    Txosten hau idazten ari garen bitartean, alderdi historikoak aztertzen jarraitzen dugu, baita gai horren inguruan jaso ditugun testigantzak ikertzen ere, bi gizabanako horien identifikazioa errazteko asmoarekin.
    Gorpuak lurpetik ateratzeko lanak bideoan grabatu ditugu.
  • Argazkiak
    Bi gizabanakoen posizioa: 1 gizabanakoa ahoz behera etzana.2 gizabanakoa ahoz gora etzana.

    Bi gizabanakoen posizioa: 1 gizabanakoa ahoz behera etzana.2 gizabanakoa ahoz gora etzana.

    Hilobia, behin indusketa-lanak amaitu ondoren.

    Hilobia, behin indusketa-lanak amaitu ondoren.

  • KOKALEKUABeloki mendiko gailurra
  • UdalerriaZumarraga
  • LurraldeaGipuzkoa
  • UTM koordernatuakX: 556866 m; Y: 4771829 m; Z: 648 m.
  • Hilobiaren ezaugarriakBeloki mendiko gailurrean bertan dago, mendi horretako punturik gorena seinalatzen duen burdinazko gurutzetik 2-3 metroko erradioan.
  • Aldez aurreko txostena2004/02/20an egindakoa. Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubideen Zuzendaritzari jakinarazi zioten Zumarragan hilobi bat zegoela bi gorpurekin, eta horietako bat emakume batena izan litekeela. Horren ildotik, Beloki mendiko gailurra bisitatu genuen, hilobi hori dagoen tokia alegia.
    Zumarraga hartzeak garrantzi handia izan ez bazuen ere, aldameneko herria, Urretxu alegia, armada faxistaren basea izan zen. Eta hori izan daiteke hilobia bertan egotearen arrazoia.
    Hilobi ondoko gurutzea bi aldiz birmoldatu dute; hilobia dagoen tokia, aldiz, ez dute aldatu.
  • Gorpuak lurpetik ateratzeari buruzko txostenaEz da gorpuak lurpetik ateratzeko lanik egin.
  • Argazkiak
    Gipuzkoako Foru Aldundiko Katastro Zerbitzuaren ortoargazkia, hilobia non dagoen erakusten duena.

    Gipuzkoako Foru Aldundiko Katastro Zerbitzuaren ortoargazkia, hilobia non dagoen erakusten duena.

    Hilobia egon litekeen tokia.

    Hilobia egon litekeen tokia.

  • KOKALEKUATalledoko hilerria
  • UdalerriaTalledo (Castro Urdiales)
  • LurraldeaKantabria
  • UTM koordernatuakX 4.796.506,53; Y 486.227,66
  • Hilobiaren ezaugarriakHilerriaren barruan dago hilobia, ekialdeko hormaren behealdean eta erdialdean. Bertako herritarrek ingurua pikatu dute, seinaleak jartzeko eta ingurua mantentzeko, eta horrenbestez lau angeluko forma du gaur egun, 145 x 180 zentimetrokoa gutxi gorabehera, aipatutako hormaren orientazio berberarekin.
  • Aldez aurreko txostena 2004/06/29an egin genuen. Muskizko herritar batek aditzera eman zigun Talledoko hilerrian hilobi bat zegoela. Bertako herritar baten testigantzaren arabera, 37ko abuztuaren amaieran Santandertik etorritako bi miliziano fusilatu zituzten, etxera bueltan zihoazela, Gallartan, Urtuellan edo Muskizen agian. Parrokiak horma-hilobien eremua zabaltzeko asmoa zuenez, eta horrek hilobi horri zuzenean eragingo zionez, gorpuzkiak lurpetik lehenbailehen atera behar zirela pentsatu genuen, ondoren aztertzeko.
  • Gorpuak lurpetik ateratzeari buruzko txostenaHerritar batek aditzera eman zuen bertan lurperatuetako bat bere osaba izan zitekeela, 1937ko abuztuan Talledon (Kantabria) desagertu zena, eta senitarteko horren eskaerari erantzunez, 2005/09/01ean ekin genion gorpuak lurpetik ateratzeko lanari. Honako ondorio hauek atera genituen:
    1. Talledoko hilerrian 1937an lurperatutako gorpuak hogei urte inguruko bi gazterenak dira, indarkeriaz hil zirenak su-armekin burualdean emandako tiroen ondorioz.
    2. Hori bat dator bertakoen ahotan jasotako testigantzekin; horien arabera, bi gazte horiek Euskadikoak ziren.
    3. Zehazkiago, 2. gizabanakoa eskatzailearen osaba izan daiteke, eta horregatik eskatu dugu DNA analisia, hori berresteko.
    Testigantzen eta gorpuak lurpetik ateratzeko lanen irudiak bideoan grabatu ditugu.
  • Argazkiak
    Hilobia dagoen hilerriaren barnealdea.

    Hilobia dagoen hilerriaren barnealdea.

    Gorpuzkien kokapena.

    Gorpuzkien kokapena.

  • KOKALEKUAEl Haya
  • UdalerriaBaltezana
  • LurraldeaKantabria
  • UTM koordernatuak487.350; Y 4.798.500; Z 300
  • Hilobiaren ezaugarriakLarre gisa erabilitako itxigune baten angelu batean dago hilobia, El Haya – La Rigada eta Baltezana errepideen artean Ontónerantz jaisten den bizkarraren goialdean.
  • Aldez aurreko txostena2004/04/03an egin genuen. Aranzadi Zientzi Elkarteko zenbait kidek jakinarazi ziguten Bizkaiko mendebaldeko muturrean, Kantabriarekiko mugan (Baltezana herrian zehazkiago, el Hayan), zenbait hilobi zeudela. Gerran hainbat borroka izan ziren bertan ezarritako posizioen artean, eta borroka horietatik etorri ziren ehorzketak, lurperatuen nortasuna jakiterik ez badago ere.
  • Gorpuak lurpetik ateratzeari buruzko txostenaEz da gorpuak lurpetik ateratzeko lanik egin.
  • Argazkiak
    El Hayako (Kantabria) puntu honetan hilobi bat egon daiteke.

    El Hayako (Kantabria) puntu honetan hilobi bat egon daiteke.

  • KOKALEKUALemoatxa
  • UdalerriaLemoa
  • Lurraldea<Bizkaia
  • UTM koordernatuakX 518.449; Y 4.785.215
  • Hilobiaren ezaugarriak1937an Lemoatxako frontea osatu zuten mendietako baten ekialdeko hegalean kokatuta dagoen pinudi bat da gaur egun. Pertsona bakarreko hobia da
  • Aldez aurreko txostena2011/06/08an egin zen, fusileria-munizioaren eta uhaleria militarraren arrastoen presentziari lotutako gorpuzkien aurkikuntza jakinarazi ondoren. Itxura guztien arabera, 1937ko maiatzetik ekainera inguru honetan izandako borroketan hildako euskal gudari batena da gorpuzkia.
  • Deshobiratzearen txostenaGorpuzkia 2011/03/11n atera zen lurpetik; oso zentimetro gutxiko sakoneran zegoen giza eskeleto baten arrastoak berreskuratu ziren. Gorpuzkia gaizki kontserbatuta dago, euri-uraren azidotasunak eta landare-estalkiaren sustraiek kaltetu baitute. Belarririk gabeko larruzko gerriko baten puska bat ere berreskuratu zen, 35 mm-ko zabalera zuena; ondo-ondoan, hainbat bala azaldu ziren. Deshobiratzearen bideo-grabazio bat dago.
  • Argazkiak
    Lekuaren ortoargazkia, aurkikuntza-lekuaren markarekin.

    Lekuaren ortoargazkia, aurkikuntza-lekuaren markarekin.

    Berreskuratutako gorpuzkia.

    Berreskuratutako gorpuzkia.

  • KOKALEKUAAprikanoko hilerria
  • UdalerriaZuhatzu-Kuartango
  • LurraldeaAraba
  • UTM KoordenadakX: 508.879,04 ; Y 4.744.275,97
  • Hilobiaren ezaugarriak: Horma nagusiaren ezkerraldeko izkinean dago, sarrerako atea eta alboko hegoaldeko horma dauden tokian. Altzifre bat hazten da bertan, hilerriaren adin bera eduki dezakeena.
  • Aldez aurreko txostenaEkainaren 22an egin zen. Ezezaguna den pertsona baten hilobiratze indibiduala da. Uste da Trebinu Konderriko Añastro herriko bizilagun bat izan zitekeela, etxean bahitua izan zena eta gero Arabako lurretan desagertu zena. Zundaketa bat egin behar da, eskuz, bertako lurperatzeak ez hondatzeko. Litekeena da hondakinak aurrez atera izana, gaur egun hilobiratuta dauden pertsonak ehortzi ziren unean.
  • Deshobiratzearen txostenaHilotza ez da lurpetik atera.
  • Argazkiak
    Ortofoto del cementerio de Aprikano (Zuhatzu-Kuartango)

    Aprikanoko hilerriaren ortoargazkia

    Hilerri barruko SEko izkina(Zuhatzu-Kuartango)

    Hilerri barruko SEko izkina (Zuhatzu-Kuartango)

  • KOKALEKUAAraiako hilerria
  • UdalerriaAsparrena
  • LurraldeaAraba
  • UTM KoordenadakX: 555.309,91 ; Y: 4.749.280,08
  • Hilobiaren ezaugarriakAraiako hilerrian, ehunka urte dituen nekosta baten ondoan, tarte txiki bat dago libre, geroztik inor hilobiratu gabe.
  • Aldez aurreko txostenaEkainaren 14an egin zen, Araiara egindako bisita baten ondoren; han ehortzitako pertsona baten senitarteko bat izan genuen lagun. Lurperatutakoak eskualdeko hiru gazte ezagun dira: bi nafarrak, Olazaguti eta Ziordikoa; eta hirugarrena, arabarra, Albenizkoa. Gipuzkoara ihes egiteko asmoa zeukaten, baina 1936ko irailaren erdi aldera fusilatu zituzten
  • Deshobiratzearen txostenaez da deshobiratzerik egin.
  • Argazkiak
    Araiako hilerriaren ortoargazkia

    Araiako hilerriaren ortoargazkia

    Araiako hilerri barruan, ustez hiru gazteak lurperaturik dauden lekua

    Araiako hilerri barruan, ustez hiru gazteak lurperaturik dauden lekua.

  • KOKALEKUAEbro ibaia, lantaron parean
  • UdalerriaLantarón
  • LurraldeaAraba
  • UTM KoordenadakX: 493.647,38 ; Y: 4.734.986,64
  • Hilobiaren ezaugarriakEbro ibaiaren Arabako ertzean, inguruko pasaia taxutzen duten mendroetako urlo batean. Ezaugarri nagusia erriberako landaredi ugaria eta sastrakak ditugu. Inguru horrek urtero nozitzen du ibaiaren goraldiren bat. Oso kota baxuan dago eta urak erraz har dezake
  • Aldez aurreko txostena1936an Ebron, Lantarón parean, izandako gertakariei buruz Miranda de Ebroko Memoria Historikoa Berreskuratzeko Elkarteak emandako informazioa oinarri hartuta, 2012ko martxoaren 14an bertara joan ginen. Bisita horretan Sobróngo auzotar bat izan genuen gidari. Eta adierazi zigunez, familian beti esan izan da Bachicaboko errota inguruetan (gaur egun erorita dago errota) 1936an hainbat pertsona hil zituztela, gorpuak Ebro ibaiara erori zirela, eta metro batzuk beheraxeago lurperatu zituztela, ibai-ertzean. Litekeena da gorpua Tobalinako (Burgos) bizilagun batena izatea. Esku artean daukagun informazioa ez da oso zehatza, eta oso gaitza da esku-hartze bat egitea.
  • Deshobiratzearen txostena
  • Argazkiak
    Tokiaren ortoargazkiak ( Lantarón )

    Tokiaren ortoargazkiak

    Lurperatzeak egindako inguruaren argazkia( Lantarón )

    Lurperatzeak egindako inguruaren argazkia( Lantarón ).

  • KOKALEKUAAbril mendia - Ganguren hilobia I
  • UdalerriaBilbo
  • LurraldeaBizkaia
  • UTM KoordenadakX: 509.226 ; Y: 4.790.405 , X: 509.368 ; Y: 4.790.355
  • Hilobiaren ezaugarriakaskaldegi batetik hurbil dago; gaur egun ez da ilkusten lurperatzearen aztarna edo zantzurik. Lurra mugituta dago, goldatzearen ondorioz.
  • Aldez aurreko txostena2012ko maiatzaren 11n egin zen, “Rebelión de la Sal” batailoiko kapitainaren senitartekoek eskatuta. Kapitaina 1937ko apirilaren 13an hil zen, Abril mendiaren inguruetan. Izan ere, Abril menditik Ganguren mendirainoko lerroan borroka biziak izan ziren soldadu frankistak Bilbon sartu aurreko egunetan. Ehundik gora hildako gertatu ziren, bai bonbardaketen erruz bai borroken ondorioz, eta gorpu asko lurperatu ziren prestaturik gabeko hilobietan. Kasu honetan bi toki bisitatu genituen, Artxandako goi-ertza zeharkatzen duen baso-pista baten ondoan daudenak. Lehenengoa “Kastillako” edo “Gaztelukolanda” izeneko askaldegi baten ondoan dago. Bigarrena handik 200 m-ra baino gutxiago da, ekialderantz, Hirumugarrieta II ttrikuharriaren ondoan. Baimena eskatzea nahitaezkoa da edozein esku-hartzeri ekiteko, dela metalen detektagailuak erabilita, dela induskailua erabilita edo zundak eskuz egiteko.
  • Deshobiratzearen txostenaEz da gorpuzkiak ateratzeko lanik egin.
  • Argazkiak
    Tokien ortoargazkiak ( Abril mendia - Ganguren)

    Tokien ortoargazkiak

    Hilobiratze guneen mapa ( Abril mendia - Ganguren )

    Hilobiratze guneen mapa ( Abril mendia - Ganguren )

  • KOKALEKUAAbril mendia - Ganguren hilobia II
  • UdalerriaBilbo
  • LurraldeaBizkaia
  • UTM KoordenadakX: 509.226 ; Y: 4.790.405 , X: 509.368 ; Y: 4.790.355
  • Hilobiaren ezaugarriak 2Hirumugarrieta II trikuharriaren ondoan dago
  • Aldez aurreko txostena2012ko maiatzaren 11n egin zen, “Rebelión de la Sal” batailoiko kapitainaren senitartekoek eskatuta. Kapitaina 1937ko apirilaren 13an hil zen, Abril mendiaren inguruetan. Izan ere, Abril menditik Ganguren mendirainoko lerroan borroka biziak izan ziren soldadu frankistak Bilbon sartu aurreko egunetan. Ehundik gora hildako gertatu ziren, bai bonbardaketen erruz bai borroken ondorioz, eta gorpu asko lurperatu ziren prestaturik gabeko hilobietan. Kasu honetan bi toki bisitatu genituen, Artxandako goi-ertza zeharkatzen duen baso-pista baten ondoan daudenak. Lehenengoa “Kastillako” edo “Gaztelukolanda” izeneko askaldegi baten ondoan dago. Bigarrena handik 200 m-ra baino gutxiago da, ekialderantz, Hirumugarrieta II ttrikuharriaren ondoan. Baimena eskatzea nahitaezkoa da edozein esku-hartzeri ekiteko, dela metalen detektagailuak erabilita, dela induskailua erabilita edo zundak eskuz egiteko.
  • Deshobiratzearen txostenaEz da gorpuzkiak ateratzeko lanik egin.
  • Argazkiak
    Tokien ortoargazkiak ( Abril mendia - Ganguren)

    Tokien ortoargazkiak

    Hilobiratze guneen mapa ( Abril mendia - Ganguren )

    Hilobiratze guneen mapa ( Abril mendia - Ganguren )

  • KOKALEKUALuminabaso
  • UdalerriaLemoa
  • LurraldeaBizkaia
  • UTM KoordenadakX: 518.104,31 ; Y: 4.785.878,62
  • Hilobiaren ezaugarriakLemoako udalerrian dago, baina oso gertu Galdakao eta Bedia udalerrietatik, erraz joateko moduko baso-pista baten ondoan.
  • Aldez aurreko txostena: “Galdakao Gogora” taldeak jakinarazi zigun Gerra Zibileko hilobi bat zegoela Lemoatxan, eta bertan bi hilotz zeudela ehortzita, Lemoatxako borrokan (Gantzabal mendia) hildako bi pertsonaren gorpuak alegia. Informatzaileak –lemoarra bera– gurasoek kontatuta daki hilobiratze horren berri, gurasoak gorpuak aurkitu zituzten parajeetako bizilagunak baitzituen, eta toki horri “hilen lekua” deritzo. Lemoako apaizak, jakitun egon zenean, hantxe bertan lurperatzeko agindu zuen. Orain dela urte batzuk, bidea zabaldu eta hezur batzuk agertu ziren. Komeniko litzateke tokiko landaredia garbitzea eta hasierako miaketa bat egitea, esku-zundaketa batzuen bitartez, hilobiratzearen sakontasuna eta ezaugarriak jakiteko
  • Deshobiratzearen txostenaEz da gorpuzkiak ateratzeko lanik egin.
  • Argazkiak
    Ortoargazkia eta xehetasun-ikuspegia ( Lemoa )

    Ortoargazkia eta xehetasun-ikuspegia

    Hilobiratze gunea

    Hilobiratze gunea.

  • KOKALEKUAUrduñako
  • UdalerriaUrduña
  • LurraldeaBizkaia
  • UTM KoordenadakX: 499.894,30 ; Y: 4.760.250,12
  • Hilobiaren ezaugarriakHobiak hormigoizko zoladuraren azpian edota eraiki ziren horma-hobi berrien azpian geratu ziren.
  • Aldez aurreko txostena:Urduñako auzotarra den “Prisioneros en el campo de concentración de Orduña (1937-1939)” liburuaren egileak informazio zabala eskaintzen digu Urduñako presondegiari buruz eta herriko hilerrian egindako lurperatzeei buruz. Izan ere, Urduñako preso-esparru horretan 200 lagun inguru hil zen 1939-1941 artean. Heriotza horien arrazoi ofizialei dagokionez, gaixotasunak dira nagusiki, konfinatze-baldintza gogorrak, janari eskasia, hotzak eta abar eragindakoak. Urduñako presondegian hiltzen zirenak udaleko hilerrira eramaten zituzten eta bertan lurperatu, hilerriaren barruan sarrera nagusiko alde bietan. Alde horiek hormigoizko zoladuraren azpian eta horma-hobi berrien azpian geratu ziren, eta ez daukagu informaziorik obra horietan hezur-aztarnarik agertu ote zen. Aipatutako obra horiek eragotzi egiten dute gorpuzkiak berreskuratzeko edozein esku hartze-mota.
  • Deshobiratzearen txostenaEz dira hilobitik atera.
  • Argazkiak
    Hilerriaren ortoargazkia ( Urduña )

    Hilerriaren ortoargazkia

    Testigantzen arabera, presoak lurperatu zituzten ingurua (Urduñako hilerria)

    Testigantzen arabera, presoak lurperatu zituzten ingurua (Urdunako hilerria).

  • KOKALEKUAAlcedoko auzoa
  • UdalerriaSopuerta
  • LurraldeaBizkaia
  • UTM KoordenadakX: 486.713,66 ; Y: 4.789.538,41
  • Hilobiaren ezaugarriakleku hori, gaur egun, belardi bat da; lehen, sagasti bat izan zuten bertan. Esan digutenez, orain dela urte batzuk lursailaren zati batean betelana egin zuten, kamioietan ekarritako lurrarekin. Hobia jabegoaren itxituratarako dagoen harrizko hormatik gertu egongo litzateke; baserritik 30 metro ingurura, lur bigunenean sakonerarik handieneko puntua aurkitu beharko litzateke.
  • Aldez aurreko txostena2011/06/05ean, hobia hartzen duen jabegoan lehen bizi izandako batek eskatuta egin zen. Kontatu digunaren arabera, Bilbo erori ondoren, euskal batalioiaren konpainia batek baserri horretan jarri zuen aginte-postua. Francoren tropekin izandako tiroketaren ostean, euskal indarrek atzera egin zutelarik, baserriko lursailetan hiru milizianoren gorpuak azaldu ziren. Udal-agintariei jakinarazi zitzaien, baina haiek ezer egiten ez zutela ikusirik, informatzailearen aitak gorpuak han bertan lurperatzea erabaki zuen. Hildakoetako batek Barakaldoko familia batentzako gutun bat zeukan aldean. Gomendatzen da, lehenengo ingurua garbitzea eta prospekzio-lanak egitea, zundaketetarako bitarteko mekanikoak erabiliz.
  • Deshobiratzearen txostenaDurante los días 6 y 7 de julio de 2012, técnicos de la Sociedad de Ciencias Aranzadi, proceden a la prospección en el caserío de la familia Jauregui, en el Barrio de Alcedo en Sopuerta. Tras dos jornadas de búsqueda la fosa no fue localizada.
  • Argazkiak
    Hobi komuna dagoen Sopuertako auzoaren argazkia

    Hobi komuna dagoen Sopuertako auzoaren argazkia

    Jauregui baserriko lursaila; hortik gertu lurperatu zituzten soldaduen gorpuak.

    Jauregui baserriko lursaila; hortik gertu lurperatu zituzten soldaduen gorpuak..

  • KOKALEKUAArgiñenako baserria
  • UdalerriaZamudio
  • LurraldeaBizkaia
  • UTM KoordenadakX: 512.776,39 ; Y: 4.795.018,64
  • Hilobiaren ezaugarriak: Pertsona bakarreko hobia da. Pinudi batetik gertu dago lekua eta bertan ez da sekula nekazaritzarekin lotutako lanik egin.
  • Aldez aurreko txostenaArgiñena baserriko ugazaba andreak adierazi digu pertsona bakarreko hilobi bat dagoela bere lursailetan. Eta hilobi horren berri izan zuen bere aitak lurperatu zuelako gorpua. Gorpuari buruzko datu bakarrak gudari batena zela eta zeraman dokumentazioaren arabera, Galdakaokoa zela. 2012ko maiatzaren 29an ingurua bisitatu genuen, baina baserriko abeltzaintza-jarduerarekin lotutako arrazoiengatik ezin izan genuen hilobiraino iritsi. Horrela bada, bigarren bisita bat egin beharko dugu prospekzioan baliabide mekanikoak erabili behar diren ala ez balioesteko.
  • Deshobiratzearen txostenaNo se ha realizado exhumación
  • Argazkiak
    Argiñena baserriko ortoargazkiak, hobiratze lekua adierazita ( Sopuerta )

    Argiñena baserriko ortoargazkiak, hobiratze lekua adierazita

    Argiñena baserriko hobiratze leku zehatza

    Argiñena baserriko hobiratze leku zehatza ( Sopuerta )

  • KOKALEKUAAsteasuko hilerri
  • UdalerriaAsteasu
  • LurraldeaGipuzkoa
  • UTM KoordenadakX: 573.312 ; Y: 4.783.573
  • Hilobiaren ezaugarriakAsteasuko hilerrian, ehorzketa-lekuan ez dago hilarririk.
  • Aldez aurreko txostena1936ko urrian fusilatua izan zen Simón Egia Elolaren senideek eskatuta, 2011ko martxoan Asteasuko hilerrira egin zen bisita, zenbait informazioen arabera hilerri horretan ehortzi baitzuten beste pertsona batzuekin batera. Geroztik, hilerrian zenbait aldaketa egin den arren, ehorzketa-lekua lehen bezala dago.
  • Deshobiratzearen txostena2011ko irailaren 3an eta 6an deshobiratze-lanak egin ziren Asteasuko hilerrian eta gorpu bat atera zen. Gorpuzkien analisia egin ondoren, ez direla Simon Egiarenak egiaztatu da.
  • Argazkiak
    Hobiratze-lekua, Asteasuko hilerria.

    Hobiratze-lekua, Asteasuko hilerria.

    Deshobiratzea ( cementerio de Asteasu )

    Deshobiratzea.