Lehendakaritza

Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusia

Jonan Fernandez Erdozia

Agintaldia: 2016/11/28 - 2020/11/28
Inprimatu

EGINKIZUNAK

1.– Honako hauek dagozkio Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiari, zeina zuzenean eta hierarkikoki lehendakariaren menpe egongo baita:

  1. Giza duintasunean eta giza eskubideekiko konpromisoan oinarritutako bakearen eta bizikidetzaren kultura sustatzeko sailen arteko estrategia bat diseinatu eta zuzentzea.
  2. Biktima guztien elkartasun-, aitortza- eta arreta-politiken jarraitutasuna, garapena eta hedapena diseinatu eta sustatzea.
  3. Giza eskubideekin eta bizikidetzarekin lotuta, azaleratzen ari diren erronkei erantzuteko jarduera-programak diseinatu eta zuzentzea; horiek benetako errealitateetan gauzatzen dira, hala nola errefuxiatuak, migrazioak, erlijio- eta kultura-aniztasuna, bazterkeria- eta injustizia-forma berriak, edota nazioarteko terrorismoaren edo gerraren mehatxuentzako erantzunak.
  4. Aurreko ataletan aipatutako esparruetan, hezkuntza-, sentsibilizazio- edo prestakuntza-politikak diseinatu eta sustatzea.
  5. Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren (Gogora) jarduera-planaren diseinua eta garapena bultzatzea.
  6. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren gida-planaren diseinua eta garapena bultzatzea.
  7. Entitate, elkarte eta erakundeekin lankidetzan jardutea eta elkarri eragitea helburu berak gauzatzeko, batez ere Eusko Legebiltzarrarekin.

2.– Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiko titularra izango da Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren lehendakariordea.

3.– Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiko titularra izango da Garapenerako Lankidetzaren Erakunde arteko Batzordearen lehendakaria.