Lehendakaritza

Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza

Titularra: Mónica Hernando Porres

Agintaldia: 2016/11/28 - 2020/11/28
Inprimatu

EGINKIZUNAK

1.– Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzari, Terrorismoaren Biktimei emandako arretaren arloan, egiteko hauek dagozkio:

  1. Biktimekiko elkartasuna eta horien aitortza publiko eta soziala sustatzea, bakearen aldeko kultura eta giza eskubideekiko eta askatasunekiko errespetua zabalduz.
  2. Biktimez zuzenean eta banaka arduratzea, kasu bakoitzaren beharrizanak zein diren jakiteko; indarreko legeriaren arabera dagozkien eskubide eta baliabideen berri emango zaie, eta horiek gauzatzen lagunduko.
  3. Indarreko legerian erreparatze- eta laguntza-prestazioetarako eskabideak izapidetzea, eta, hala badagokio, ebaztea.
  4. Giza eskubideen urraketa ororen biktimen eskubideak gauzatzeko ekimenak eta jarduerak lagundu eta sustatzea.
  5. Lankidetza- eta informazio-harremanak izatea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko erakundeekin, baita bestelako instituzio, erakunde eta administrazio publikoekin ere, bakoitzaren eskumenen eremuan, biktimei laguntza osoa eta egokia emateko.
  6. Oinarrizko helburutzat biktimei giza laguntza eta laguntza psikosoziala ematea eta haien eskubideen alde egitea duten elkarte, fundazio eta gizarte-mugimenduekin lankidetza-harremanak indartzea.

2.– Giza Eskubideen arloan egiteko hauek dagozkio zuzendaritza honi:

  1. Giza eskubideak eta bizikidetza-kultura sustatzeko politika publikoa bultzatzea.
  2. Jaurlaritzako sailen jarduerak koordinatzea giza eskubideen eta bizikidetzaren arloan.
  3. Giza eskubideekin eta bizikidetzarekin lotuta, azaleratzen ari diren erronkei erantzuteko jarduera-programak koordinatzea, eta, zehazki, errefuxiatuak hartzeko eta integratzeko behar diren erantzunak koordinatzea.
  4. Aurreko ataletan zerrendatutako gaietan sentsibilizazio- eta prestakuntza-jarduerak sustatzea, autonomia-erkidegoaren eremuan.
  5. Oinarrizko helburutzat giza eskubideen alde egitea eta horiek sustatzea duten elkarte, fundazio eta gizarte-mugimenduekin lankidetza-harremanak indartzea.

3.– Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariak egingo du bere eskumenen arloko diru-laguntzen deialdia eta ebazpena, arloaren arabera.