Lehendakaritza

Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza

Titularra: Leyre Madariaga Gangoiti

 

Agintaldia: 2016/11/28 - 2020/11/28
Inprimatu

EGINKIZUNAK

Kanpo Harremanetarako Zuzendaritzak Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiari gai horietan dagozkion egitekoak bete behar ditu, eta bereziki, honako hauek:

  1. Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari laguntzea kanpo-harremanen politika kudeatu eta gauzatzen.
  2. Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak definitzen duen kanpo-harremanen plan estrategikoko jardun- eta jarduera-lerroak prestatu, sustatu, koordinatu eta ebaluatzea.
  3. Jaurlaritzaren kanpo-harremanen estrategia politikoa eta instituzionala ziurtatzeko, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak kanpoan gauzatutako jarduerak koordinatzeko tresnak proposatu eta kudeatzea.
  4. Eusko Jaurlaritzaren sail, erakunde autonomo eta sozietate publikoen kanpo-harreman oro sustatzea, horien jarraipena egin eta koordinatzea, Euskadiren ekonomia-, enpresa- eta kultura-sustapenaren koherentzia eta eraginkortasuna bermatzeko.
  5. Euskadiren Kanpoko Ordezkaritzek egoki funtziona dezaten behar den jarduera oro proposatu eta sustatzea.
  6. Ordezkaritzei babesa eta laguntza teknikoa ematea txostenak eta memoriak prestatzeko, solaskide edo eragileak identifikatu eta aurkitzeko, eta, oro har, bere eguneroko funtzionamendurako.
  7. Eusko Jaurlaritzaren interesak koordinatzea Madrilen, Euskadiren Madrilgo Bulegoaren bidez.
  8. Eusko Jaurlaritzak nazioarteko erakundeekin eta erakunde multilateralekin dituen harremanak sustatu eta erraztea.
  9. Izaera horizontaleko erakunde eta sareetan parte hartzea, izan horiekiko harremanak sustatzeko, zein Eusko Jaurlaritzaren sail, erakunde autonomo eta sozietate publikoek erakunde eta sare horiekin dituzten harremanen jarraipena egiteko.
  10. Euskadi kanpoan ezagutzera emateko jarduerak sustatzea, haren industrian, ezagupenean, berezitasun instituzionaletan, hizkuntzan eta kulturan oinarri hartuz.
  11. Euskadin nazioarteko erakundeek euren egoitzak irekitzeko laguntza eta euskarria ematea.
  12. Kidego kontsularrarekiko harremanetan komunikazio-kanal izatea Euskadin.