Lehendakaritza

Idazkaritzako eta Erakundeekiko Harremanetarako Zuzendaritza

Titularra: Miren Edurne Erezcano Bustinza 

Agintaldia: 2016/11/28 - 2020/11/28
Inprimatu

EGINKIZUNAK

Idazkaritzako eta Erakundeekiko Harremanetarako Zuzendaritzari honako egiteko hauek dagozkio:

  • Lehendakariak gizartearekin eta erakundeekin dituen harremanak gauzatzeko eta sustatzeko irizpide orokorrak ezartzea.
  • Lehendakariak gizarte-eragileekin, herritarrekin eta erakundeekin dituen harremanak gauzatzea eta horien jarraipena egitea.
  • Lehendakariak parte hartu behar duen ekitaldi ofizialak egoki antolatu eta burutzen direla bermatzea.
  • Idazkaritzarako eta Lehendakaritzaren harreman publikoetarako behar diren jarduerak burutzea.
  • Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiarekin elkarlanean, Lehendakariari laguntza logistikoa ematea kanpora egin behar dituen bidaietarako.
  • Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiarekin elkarlanean, kanpoko pertsona ospetsuek Euskadira egiten dituzten bidaietarako laguntza logistikoa ematea.
  • Lehendakaritzari eta Jaurlaritzako goi-kargudunei protokoloaren araubidea ezartzea.