Lehendakaritza

Gobernu Irekiaren Zuzendaritza


Titular: Luis María Petricorena Arbelaiz

Agintaldia: 2016/11/28 - 2020/11/28
Inprimatu

EGINKIZUNAK

Gobernu Irekiaren Zuzendaritzari egiteko hauek dagozkio:

  1. Jaurlaritzaren komunikazioen multimedia-edukiak prestatu eta ematea, sailetako prentsa-zerbitzuekin koordinatuta, eta Jaurlaritzaren ekintzek ikus-entzunezko estaldura egokia izango dutela bermatzea.
  2. Gizarte-komunikabideei Jaurlaritzaren ikus-entzunezko edukiak eskuratzeko modua eman eta erraztea.
  3. Erakundearen «euskadi.eus» web-orriaren bidez, Jaurlaritzaren jardun orokorraren informazio-edukiak zuzendu eta koordinatzea.
  4. Interneteko komunikazioko ikus-entzunezko eta multimediako tresna berriak ikertu eta sustatzea, parte-hartzea sustatzeko eta Jaurlaritzarekin sarean komunikatu ahal izateko.
  5. Jaurlaritzak Interneten gauzatuko dituen jardueren gardentasuna erraztea.
  6. Administrazio publikoaren jarduerak gizartean hedatzeko bide eraginkorrak ezartzeko proposamenak egitea.
  7. Herritarren artean eztabaida eragiten duten gaiak identifikatzea, administrazio publikoak horien gaineko gogoeta egin dezan.
  8. Herritarrek aurkeztutako proposamen eta proiektuak koordinatzea eta, hala badagokio, proposamen eta proiektu horien ezarpena ahalbidetzea.
  9. Ekimenak proposatzen dituzten eragile eta pertsonen eta dagokion arloko organo eskudunen artean harreman zuzena bultzatzea.