Lehendakaritza

Europako Gaietarako Zuzendaritza

Titularra: Mikel Antón Zarragoitia

Agintaldia: 2016/11/28 - 2020/11/28
Inprimatu

EGINKIZUNAK

1.– Europako Gaietarako Zuzendaritzak Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiari gai horietan dagozkion egitekoak bete behar ditu, eta bereziki, honako hauek:

  1. Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari laguntzea Jaurlaritzaren Europako jarduna eta lurralde-lankidetza sustatu eta koordinatzen.
  2. Autonomia Erkidegoaren eta Europar Batasuneko eta Europako Kontseiluko erakunde eta organoen arteko harreman-organo gisa jardutea, Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzarekin elkarlanean.
  3. Koordinazio-neurrien egikaritzea zuzendu eta garatzea, Europar Batasuneko arauak eta politikak landu eta aplikatzeko jardunean Jaurlaritzak esku har dezan, bai eta neurri horiek betetzeko Jaurlaritzaren Sare Operatiboa garatzea ere.
  4. Europako erakundeetako organo eta lantaldeetan Europar Batasunekoetan, bereziki EAEko ordezkarien parte-hartzea sustatu, garatu eta koordinatzea.
  5. Europako Erkidegoko zuzenbidearen aplikazioa gainbegiratu eta koordinatzea.
  6. EAEko Administrazio Orokorraren komunikazio ofizialak Europako erakundeetara batez ere Europako Batzordera bideratu eta gidatzea, komunikazio horiek ordenamendu komunitarioak eragiten dieten betebeharrei buruzkoak direnean bereziki (xedapenen transposizioei, Estatu-laguntzen proposamenei, arau-hausteei eta abarrei buruzkoak). Horretarako, legeak ezarritako bideak erabiliko dira.
  7. Europako Batzordearen eta Europako Parlamentuaren Madrilgo Ordezkaritzarekin harremanak izatea.
  8. Jaurlaritzako sailek, bere erakunde autonomoek eta sozietate publikoek Europar Batasunaren programa eta ekimenetan duten parte-hartzea sustatu, koordinatu eta ebaluatzea, betiere programa eta ekimen horiek programazio-dokumenturik edo programa operatiborik behar ez badute.
  9. Jaurlaritzako sailek Europar Batasunaren ekimenen berri izateko eta ekimenoi jarraipena egiteko tresnak zuzendu eta koordinatzea.
  10. Jaurlaritzako sailei arau, politika eta ekimen komunitarioei buruzko aholkuak ematea, arau, politika eta ekimenok sailon interesekoak direnean.
  11. Europar Batasuna eraikitzearekin zerikusia duten gaiei buruzko hedapena eta zabalkundea egiteko jarduerak gauzatzea, gai horiei buruzko prestakuntza-egintzak eta -azterlanak gauzatzea, eta Europako Informazioaren Euskal Sarea sustatzea.

2.– Lurralde-lankidetzari buruzko jarduerei dagokienez, honako egiteko hauek ditu Europako Gaietarako Zuzendaritzak:

  1. Lankidetza bultzatu eta koordinatzea Lurralde Lankidetzako Europako Taldean (LLET) Akitania Berriak, Euskadik eta Nafarroak eratua, haren gobernantza-organoetan parte hartuz.
  2. Lankidetza bultzatu eta koordinatzea Euroeskualdearen Konferentzian edo Pirinioz Gaindiko Konferentzia Atlantikoan, haren gobernantza-organoetan parte hartuz.
  3. Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia ordezkatzea Pirinioetako Lan Elkartearen (PLE) batzarretan.
  4. Jaurlaritzaren ordezkaritza teknikoa koordinatzea Eskualde arteko Ekimen Komunitarioaren kudeaketan.
  5. Harremanak sustatzea Nafarroako Foru Komunitatearekin eta Euskal Hirigune Elkargoarekin (Iparraldeko Elkargoa), beste erakunde eta organismo publiko eta pribatu batzuen lankidetzarekin, oinarri hartuta Euskal Autonomia Erkidegoarekin dituzten harreman-lotura bereziak.
  6. Europako lurralde-erakundeekiko lurralde-lankidetza bilaterala eta multilaterala bultzatu eta koordinatzea.
  7. Mugaren alde bietako eragile publikoen eta pribatuen artean mugaz gaindiko harremanak ezar daitezen bultzatzea.
  8. Jaurlaritzaren sailen mugaz gaindiko jardueren aholkularitzan laguntzea.