Lehendakaritza

Komunikaziorako Zuzendaritza

Titularra : Iñaki Bernardo Urquijo

 

Agintaldia: 2016/11/28 - 2020/11/28
Inprimatu

EGINKIZUNAK

Komunikaziorako Zuzendaritzari egiteko hauek dagozkio:

  • Jaurlaritzaren jardunaren berri behar bezala ematen dela ziurtatzea, baita lehendakariaren eta Jaurlaritzaren bozeramailearen jardunaren berri ere.
  • Beharrezko irizpide eta baliabideak ezartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sail eta erakunde autonomoen prentsa-zerbitzuen nahiz erakunde-izaerako jarduerei eragiten dien zabalkunde- eta informazio-jardunaren koordinazioa bermatzeko.
  • Jaurlaritzak komunikabideekin dituen harremanak zuzentzea.
  • Gizartea sentsibilizatzeko publizitate-kanpainak eta neurriak koordinatzea, baita Eusko Jaurlaritzaren eta bere sailen jardueren zabalkundea egitea ere, Publizitate Instituzionalari buruzko Sailarteko Batzordearen bidez.
  • Euskadiren irudi instituzionala kanpoan zabaltzeko informazio- eta publizitate-irizpideak eta -politikak ezartzea.
  • Gobernuaren komunikatuak, erreferentziak eta prentsa-oharrak egitea.
  • Euskadiko nahiz nazioarteko aktualitateak komunikabideetan duen islaz azterlanak eta txostenak burutzea, eta politikaren, ekonomiaren eta gizartearen egoera aztertzea, ikuspuntu informatiboa erabiliz.