Lehendakaritza

Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako Ordezkaritza

Titularra: Rafael Manuel Kutz Garaizabal


Agintaldia: 2016/11/28 - 2020/11/28
Inprimatu

EGINKIZUNAK

1.– Euskadiren Argentinako (Mercosur), Txile, Peru eta Kolonbiako, Estatu Batuetako eta Mexikoko Ordezkaritzak Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezkaritza-organoak dira euskal gizataldeekiko harremanen arloan, eta Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkion eskumenen baitan hainbat sektoretako interesak babestu eta sustatzearen arloan.

2.– Euskadiren Kanpoko Ordezkaritza hauek Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren menpe daude zuzenean eta hierarkikoki, eta Kanpo Harremanetarako Zuzendaritzarekin koordinatuta jardungo dute; hauek dira haien egitekoak:

  1. Ordezkaritzak kokatuta dauden herrietan Euskal Autonomia Erkidegoko eragile sozial eta ekonomikoen arteko lankidetza eta elkarketa sustatzea.
  2. Tokian tokiko erakunde, enpresa eta entitateekin harreman-organo gisa jardutea, bisitak, topaketak eta informazio-trukeak antolatzeko eta enpresa-, ekonomia- edo gizarte-arloko loturak ezartzeko.
  3. Euskal Autonomia Erkidegoko eragileen arteko topaketak antolatzeko azpiegitura eta laguntza-zentroa izatea.
  4. Herrialde bakoitzeko araudi, politika eta aukerei buruzko aholkularitza, orientazioa eta informazioa ematea Jaurlaritzaren sailei zein toki- eta foru-erakundeei, bai eta interesa duten enpresei, unibertsitateei, zentro teknologikoei eta bestelako eragile ekonomiko eta sozialei ere.
  5. Herrialde horietan jarduten duten Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeen beharrizanak ebaluatzea, eta dagozkien proposamenak bideratzea.
  6. Euskadiko kultura-ekitaldi guztien zabalkundea egitea. Arreta berezia eskainiko zaio euskarari, kanpoan diren euskal gizataldeetako herritarrek edo gizatalde horietakoak izan ez arren interes berezia duten gainontzeko herritarrek ikasteko aukera izan dezaten.
  7. Lankidetza-harremanak ezartzea euskal kultura, tradizioak eta hizkuntza bultzatzeko erakunde, elkarte eta zentroekin, bai eta Euskadiri arreta berezia eskaintzen dioten tokian tokiko erakundeekin ere.

3.– Jaurlaritzaren Lehendakaritzako eta Ogasun eta Finantza Saileko dagozkion organoen menpe, Euskadiren Kanpoko Ordezkaritza bakoitzak, bere esparruan, ondoko egitekoak beteko ditu:

  1. Ordezkaritza bakoitza dagoen herrialdean bizi diren lan-kontratuko langileak kontratatzea eta langileen eta langileen ordezkarien aurrean eta erakunde publiko eta pribatuen aurrean enpresariari dagozkion egitekoak betetzea.
  2. Kontratazio-organo gisa jardutea bere lurralde-eremuan egiten diren kontratuetan, baldin eta sektore publikoko kontratuei buruzko legerian araututako kontratu txikiak badira, eta higiezinak errentatzeko kontratuak badira, azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bateginaren 41. artikuluko 2. zenbakiko a) eta b) letretan ezarritako eran. Gainera, titularrak baimendu beharko du kontratazio horiek ekar lezaketen gastua.
  3. Administrazio publikoetan Eusko Jaurlaritza ordezkatzea Ordezkaritzaren ohiko funtzionamendurako beharrezkoak diren izapide guztietan, eta, batez ere, tributuak kudeatu eta ordaintzeko eta lizentziak eta baimenak lortzeko.