Lehendakaritza

Koordinaziorako Zuzendaritza

Titularra:

NAVARRA, 2
01007 VITORIA-GASTEIZ( ARABA)
Tel.: 945018539 luzapena: 18539
Faxa: 945018701

Agintaldia: 2016/11/28 - 2020/11/28
Inprimatu

EGINKIZUNAK

Koordinaziorako Zuzendaritzari egiteko hauek dagozkio:

  1. Gobernuaren jardunaren prestakuntza koordinatzea eta haren jarraipena egitea, baita horien informazio- eta jarraipen-prozeduren proposamena egitea ere.
  2. Sailen arteko koordinazio-estrategiak eta elkarlan-mekanismoak zehaztea, Gobernuaren jardun bateratu baterantz jotzeko.
  3. Sailei euren jardunak planifikatu, programatu eta ebaluatzeko aholkularitza ematea, bereziki sail arteko eta erakunde arteko eragina dutenean. Jardun hauetan, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailarekin eta Ogasun eta Ekonomia Sailarekin koordinatuta jardungo du.
  4. Sail arteko edo erakunde arteko organoetan parte hartzea, horien jarduera Gobernuaren jardunerantz bideratzeko, eta organoen arteko koordinazioa eta horien funtzionamendu efikaza eta efizientea sustatzea.