Lehendakaritza

Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia

Titularra: María Ángeles Elorza Zubiría

NAVARRA, 2
01007 VITORIA-GASTEIZ ( ALAVA)
Tlf.: 945018126 Ext. 18126
Faxa: 945017835

Agintaldia: 2016/11/28 - 2020/11/28
Inprimatu

EGINKIZUNAK

1.– Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia lehendakariaren menpe egongo da zuzenean eta hierarkikoki, eta laguntza emango dio lehendakariari Euskal Autonomia Erkidegoaren kanpo-harremanetarako estrategia politiko eta instituzionala zehaztu eta zuzentzeko.

2.– Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak honako egiteko hauek ditu Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenen alorrean:

  1. Eusko Jaurlaritzaren kanpo-harremana programatu, sustatu eta koordinatzea.
  2. Euskadiren nazioartekotzeko esparru-estrategia zehaztu eta abian jartzeko ekintzak bultzatu eta koordinatzea, bai eta kanpo-harremanen plan estrategikoa ere.
  3. Jaurlaritzari kanpo-harremanen arloan lagundu eta aholku ematea, eta lehendakariaren jarraibideak betearaztea esparru horretan. Ildo horretan, Lehendakaritzari laguntzea, Eskualdeetako Lantaldean eta beste eskualde-organo edo -erakunde batzuetan Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezkari instituzionala den heinean dituen egitekoetan. Horrez gain, lehendakariaren ordezkoa izango da Eskualdeetako Lantaldean eta beste eskualde-organo edo -erakunde batzuetan.
  4. Euskadin kanpoko pertsona ospetsuen presentzia planifikatu, sustatu eta koordinatzea.
  5. Europako erakundeei buruzko jardun-politika definitzea, batez ere Europar Batasunari eta Europako Kontseiluari buruzkoa.
  6. Eusko Jaurlaritzak Europako eskualde-mugimenduan duen ekimena zuzentzea, batez ere Eskualdeetako Lantaldean eta Euskadik parte hartzen duen eskualde arteko erakundeetan.
  7. Mugaz gaindiko eta eskualdeen arteko lankidetza-harremanak zuzendu, bultzatu eta koordinatzea, eta, bereziki, lurralde-artikulaziorako harremanetan sakontzea Nafarroako Foru Komunitatearekin eta Euskal Hirigune Elkargoarekin (Iparraldeko Elkargoa), oinarri hartuta Euskal Autonomia Erkidegoarekin dituzten harreman-lotura bereziak.
  8. Kanpoan diren euskal gizataldeekiko harreman-politika planifikatu, gauzatu eta kudeatzea.
  9. Eusko Jaurlaritzak beste herri, eskualde edo erakunde azpiestatal batzuekin edota Nazioarteko Erakundeekin izan ditzakeen harreman bilateralak eta multilateralak sustatu, garatu eta koordinatzea.
  10. Europako politikaren, Eusko Jaurlaritzaren kanpo-harremanen eta Estatuaren nazioarteko politikaren jarraipena egitea Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenei eragiten dieten gaietan, eta gai horietan Estatuko Administrazioarekin elkarlan instituzionalean aritzea, ahalik eta kanpo-harreman hoberena bermatzeko.
  11. Nazioarteko tratatuak egin eta negoziatzean Euskal Autonomia Erkidegoak izan behar duen parte-hartzea zuzendu eta koordinatzea, Estatuko Administrazioarekin adostutako bideetatik.
  12. Gai horietan Estatuaren borondatea zehazteko eratzen diren konferentzia, batzorde edo organoetan Euskal Autonomia Erkidegoaren presentzia eta parte-hartzea koordinatzea.
  13. Kanpo-harremanetan eragina duten jarduerak gauzatzen dituzten erakunde publikoekin edo pribatuekin harremanak izatea.
  14. Euskal erakundeen arteko kooperazioa eta lankidetza sustatzea, Kanpo Harremanetarako Erakunde Arteko Batzordearen eremuan, kanpo-harremanen eremuko proiektuak bateratzeko.
  15. Europako Batzordearen eta Europako Parlamentuaren Estatuko Ordezkaritzarekin harremanak garatzea.

3.– Jaurlaritzaren kanpo harremana bateratua izan dadin, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia eta bere organoak elkarlanean arituko dira Eusko Jaurlaritzako sailekin, horien erakunde autonomoekin, sozietate publikoekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko ente publikoekin, goian aipatuko egiteko horiek burutzeko. Kanpo harremanen alorrean arau eta xedapenak eman behar direnean, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak arau eta xedapen horien proiektuen gaineko txostena emango du.

4.– Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiari eta haren organoei esleitutako egitekoek lurralde historikoen eta lurralde-erakundeen jardunean eragiten dutenean, lankidetza- eta elkarlan-bitarteko egokiak ezarriz gauzatuko dira.

5.– Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak egingo du bere eskumeneko arloko diru-laguntzen deialdia, bere eskumen-eremuari dagozkion arloetan, eta horien ebazpena, aldiz, gaiaren araberako zuzendari eskudunek emango dute.