Lehendakaritza

Araubide Juridikoaren Zuzendaritza

Titularra: Nieves Martínez de Antoñana Blanco

Agintaldia: 2016/11/28 - 2020/11/28
Inprimatu

EGINKIZUNAK

Araubide Juridikoaren Zuzendaritzari egiteko hauek dagozkio:

  1. Lehendakaritzaren eskumen-eremuan, Gobernu Kontseiluak erabaki beharreko gaiak prestatu eta koordinatzea, bai eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharrekoak ere.
  2. Legebiltzarreko agerraldiak lantzen laguntzea Jaurlaritzaren Lehendakaritzako organoei, bai eta Lehendakaritzak Arartekoarekin, Herri Kontuen Euskal Epaitegiarekin nahiz beste erakunde publiko batzuekin dituen harremanak koordinatu eta bideratzea ere, organo eskudunen bidez.
  3. Lehendakaritzaren lege-aholkularitza eta araugintza, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa Antolatzeko ekainaren 2ko 7/2016 Legearen 4. artikuluan ezarritako baldintzetan.
  4. Lehendakaritzari interesa dakizkiokeen lege, jurisprudentzia eta doktrinen jarraipena egitea.
  5. Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren organoekin sustatu, koordinatu eta lankidetzan jardutea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean eta Eusko Jaurlaritzak onartutako Berdintasunerako Planean xedatutakoa betetzeko, dagokion berdintasun-unitatearen bidez.
  6. Lehendakaritzaren interesen jarraipena egitea prozedura judizialetan, eta haren defentsan jardutea organo eskudunaren bidez.
  7. Euskadiren Kanpoko Ordezkaritzetako titularrekin lankidetzan aritzea ordezkaritza horiek ondo funtzionatzeko beharrezkoak diren ekintzetan, betiere Zuzendaritzako gaietan.