Lehendakaritza

Zerbitzu Zuzendaritza

Titularra: María del Yermo Urquijo Elorza

NAVARRA, 2
01007 VITORIA-GASTEIZ ( ALAVA)

Tlf.: 945018040 Ext. 18040
Faxa: 945018159

Agintaldia: 2016/11/28 - 2020/11/28
Inprimatu

EGINKIZUNAK

1.– Zerbitzu Zuzendaritzari egiteko hauek dagozkio:

  1. Aurrekontu-aurreproiektua prestatzea, erakunde autonomoen, zuzenbide pribatuko erakunde publikoen eta Lehendakaritzari atxikitako sektore publikoko gainerako erakundeen aurrekontu-proiektuak koordinatzea, aurrekontuaren jarraipena egitea, eta Lehendakaritzaren ekonomia- eta administrazio-kudeaketa egitea.
  2. Jaurlaritzaren Lehendakaritzari atxikitako langileak administratu eta kudeatzea, bera baita diziplina-espedienteak izapidetzeko eskumena duen administrazio-organoa.
  3. Langileak behar diren aztertzea eta Lehendakaritzako lanpostu-zerrendaren proposamena prestatzea.
  4. Gizarte-ekintzako eta langileak prestatu eta trebatzeko planak eta programak prestatzea, hargatik eragotzi gabe gai horretan Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak bereganatuta dituen eskudantziak.
  5. Barne-antolaketarako metodoak eta informazio-sistemak proposatzea, lan-sistemak arrazionalizatu eta hobetzeko.
  6. Lehendakaritzako bulegoen barne-erregimenaz arduratzea, horiek administratzea, eta horien ondarea eta ekipamendua kontserbatzea.
  7. Sortzen diren ondare-erantzukizuneko espedienteak hasi eta izapidetzea, ondoren Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusiko titularrari helarazteko, horrek ebatz ditzan.
  8. Euskadiren Kanpoko Ordezkaritzetako egoitzen funtzionamendu ona bermatzeko ordezkariekin koordinatzea eta elkarlanean jardutea, betiere Zuzendaritzari dagozkion gaietan.
  9. Euskadiren Kanpoko Ordezkaritzek egoki funtzionatzeko jardueretan laguntzea eta jarduera horiek gauzatzen direla ziurtatzea, bereziki gai hauetan: ondarea, obrak eta altzariak, informatika- eta telekomunikazio-baliabideak, ibilgailuak eta langileak, besteak beste.
  10. Laneko Segurtasunerako eta Osasunerako unitatearen jarduerak zuzendu eta antolatzea.
  11. Eusko Jaurlaritzak kudeaketa aurreratuaren, modernizazioaren, administrazio elektronikoaren, gobernantzaren eta berrikuntzaren arloetan garatutako proiektu orokorretan parte hartzea, eta proiektu horiek Lehendakaritzan sustatzea.
  12. Sailean herritarrentzako informazio- eta arreta-zerbitzuek ezin hobeto funtzionatzen dutela ziurtatzea (arretarako 2. eta 3. maila), eta Zuzenean-Herritarren Arreta Zerbitzuarekin dauden harremanak egokiro antolatzea, beren eskumeneko arloetan solaskide operatiboak daudela bermatuz.
  13. Lehendakaritzari buruzko informazio publikoa jasotzeko eskabideak izapidetu eta ebaztea, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legean ezarritakoaren arabera.
  14. Jaurlaritzaren Lehendakaritzako langileen euskalduntze-prozesua eta hizkuntza-normalizazioa bultzatzea, bai eta euskararen erabilera sustatzea ere, dagokion euskara-unitatearen bidez.

2.– Sektore publikoko kontratuen araudian kontratu txikientzat ezarritako aurrekontu-zenbatekoa gainditzen ez duten kontratuetan eta kontratu-izaera eta -xedeko hitzarmenetan, Zerbitzu zuzendariak baliatuko ditu Lehendakaritzako kontratazio-organoaren ahalmenak, non eta arau honetan bertan ez zaizkion berariaz beste organo bati esleitu.

Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren baliabide propio eta zerbitzu teknikotzat hartzen diren entitateekin prestazioren bat hitzartzeko negozio juridikoak egin ahal izango ditu, zenbatekoak ez badu gainditzen kontratu txikien zenbatekoa. Sektore publikoko kontratazioaren arauetan jarriko du zein diren baliabide propio eta zerbitzu tekniko horiek.

Bi kasuotan titularrak baimendu beharko du kontratu edota negozio juridiko horiek ekar lezaketen gastua.