Lehendakaritza

Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusia

Titularra :Jesús Peña Martinez
NAVARRA, 2
01007 VITORIA-GASTEIZ ( ALAVA)
Tlf.: 945017976 Ext. 17976
Agintaldia: 2016/11/28 - 2020/11/28
Inprimatu

EGINKIZUNAK

1.– Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusia Lehendakariaren menpe egongo da zuzenean eta hierarkikoki, eta egiteko hauek izango ditu:

  1. 1. artikuluan ezarritakoaren arabera Lehendakaritzari dagozkion jardun-arloak koordinatu eta bultzatzea, eta Lehendakaritza osorako diren zerbitzuen kudeaketa zuzentzea.
  2. Jaurlaritzaren sailekiko eta Jaurlaritzaren Lehendakaritzarekin zerikusia duten erakundeekiko komunikazio-organo legez jardutea, hargatik eragotzi gabe Jaurlaritzako kideek Lehendakaritzarekin duten zuzeneko harremana Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean ezarritakoaren arabera eta dekretu honek Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiari eta Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiari esleitzen dizkien harremanak.
  3. Lehendakariari bere erantzukizunak gauzatzeko behar dituen argibide politiko eta teknikoak eskaintzea. Horrek ez du sailburuen egitekoak gutxitzea ekarriko.
  4. Lehendakariari Jaurlaritzaren jarduna zuzendu eta koordinatzeko behar duen laguntza ematea. Horretaz gain, aholkularitza ere eskainiko dio, hala eskatzen dionean.
  5. Sektoreetako jarduera- eta ekimen-planei buruzko informazio-prozedura egokiak ezartzea eta horiek mantentzea, Lehendakariari gobernu-lana koordinatzen laguntzeko.
  6. Lehendakariak erakundeetan parte hartu behar duenean lagungarri izan dakiokeena eskatzea Jaurlaritzako sailei.
  7. Sailen jardueren koordinazio orokorrerako eta sektorialerako prozedurak eta tresnak proposatzea, eta gauzatzen diren gainbegiratzea.
  8. Gobernu Programari lotutako adierazle-sistemaren kudeaketa zuzendu eta koordinatzea, Ogasun eta Ekonomia Sailarekin lankidetzan.

2.– Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusiak egiteko hauek ditu gobernu irekiaren arloan:

  1. Jaurlaritzaren informazio- eta komunikazio-politika ezarri, diseinatu eta zuzentzea, gizarte-komunikabideez baliatuz.
  2. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak interneten duen presentzia-eredua arautzen duen ekainaren 8ko 108/2004 Dekretuan zehaztutako egitekoak.
  3. Jaurlaritzari laguntza ematea Gobernuaren interes orokorreko gaiak euskal gizarteari komunikatzerakoan.
  4. Gizarteak eta herritarrek politika sektorialak diseinatu eta ezartzen parte hartu behar dutela jakinaraztea Gobernu-organoei, eta horren gainean sentsibilizatzea.
  5. Herritarrek parte hartzeko eta euren proposamenei erantzun instituzionala emateko bideak sustatzea.

3.– Lehendakaritzari dagozkion eskumenen eremuan, hauek dira Lehendakaritzaren idazkari nagusiaren egitekoak:

  1. Lehendakariari xedapen orokorren eta erabakien proiektuak prestatu eta proposatzea, eta Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren egitekoen eta jardun-arloen eremuan beharrezko diren zirkularrak, instrukzioak eta egintzak ematea. Berari dagokio, halaber, Lehendakaritzako diru-laguntzen deialdia egitea eta horiek ebaztea, salbu Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren eta Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiaren eskumen-arloari dagozkionak.
  2. Lehendakariari laguntzea, Jaurlaritzaren Lehendakaritzari esleitutako jardun-arloetan, Jaurlaritzaren Kontseiluak edo horren baitan sortutako batzorde delegatuek onartu beharreko gaiak aurkeztu, defendatu eta izapidetzen.
  3. Sektore publikoko kontratazioaren gaineko araudiak kontratazio-organoari esleitzen dizkion ahalmenak betetzea, hargatik eragotzi gabe Zerbitzu Zuzendaritzako eta Euskadiren Kanpoko Ordezkaritzetako titularrei dagozkien kontratazio-arloko ahalmenak.
    Halaber, eskumena izango du Euskal Autonomia Erkidegoko baliabide propio eta zerbitzu teknikotzat hartzen diren entitateekin prestazioren bat hitzartzeko negozio juridikoak egiteko. Arlo publikoko kontratazioaren arauetan jarriko du zein diren baliabide propio eta zerbitzu tekniko horiek.
  4. Lehendakaritzaren eskumenekoak diren espedienteak izapidetzeko gastuetarako baimenak ematea, baldin eta dekretu honetan beste organo batzuei esleitu ez bazaizkie hargatik eragotzi gabe zenbatekoaren arabera Gobernu Kontseiluari dagozkion gastu-baimenak, eta, oro har, aurrekontu-araubidearen eta kontratazioaren arloan sailburuei esleitzen zaizkien ahalmenak erabiltzea.
  5. Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 10. artikuluak sail bakoitzari esleitzen dizkion eskumenak erabili eta Lehendakaritzara atxikitako behin-behineko langileak izendatzea.

4.– Lehendakaritzaren idazkari nagusiak Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren arteko harreman-organo gisa jardungo du.