Lehendakaritza

Koordinazioa: Planifikazioa - X. Legealdia

Planifikazioa

Plangintza antolaketa-tresna bat, eta tresna horren bidez, edozein erakundetan aurretik identifikatutako helburu batzuk lortzeko erabil daitezkeen baliabideak ordenatu nahi dira.

Tresna horren bitartez, erakundearen helburuak ezartzen dira eta helburu horiek erdiesteko egoki diren jardunbideak finkatzen dira.

Alde horretatik, plangintza eta programazioa koordinazioaren printzipio konstituzionala betetzeko erabilitako tekniken artean kokatzen dira.

Nola planifikatzen du Eusko Jaurlaritzak?

Jaurlaritzaren programa

Jaurlaritzaren programak Jaurlaritzak X. legegintzaldirako herritarrekin hartutako konpromisoak betetzeko abian jarri behar dituen ekimenak jasotzen ditu. Ekimenen identifikazio zehatzak aukera ematen die sailei banaka eta Jaurlaritzari oro har jardueren jarraipena eta koordinazioa egiteko; guzti hori, aldez aurretik ezarritako planifikazioa eta gobernantzaren printzipioak betetzeko Jaurlaritzak duen konpromisoaren adierazlea da. Gobernantzaren printzipioen artean gardentasunaren sustapena, kontuak ematea eta politika publikoen ebaluazioa daude

Egutegiak

Legegintza egutegia X. Legealdia

X. legegintzaldiko Legegintza Egutegia osatuko zuten legegintza proiektuen multzoa prestatzeko, 2013ko apirilaren 9eko Gobernu Kontseiluak “Legegintza egutegia”ren jarduerak prestatzeko erabakia hartu zuen
X. legegintzaldiaren Legegintza egutegia onartzeko, 2009ko ekainaren 25ko Gobernu Kontseiluak “2012/2016 X. Legegintzaldiaren Legegintza Egutegia” onartzen duen erabakia onartu zuen:
Legegintzako egutegiaren jarraipena egiteko 2016ko uztailaren 27an Jaurlaritzaren Kontseiluak honako akordio hau onartu zuen:
Legegintzako egutegiaren jarraipena egiteko 2016ko otsailaren 2an Jaurlaritzaren Kontseiluak honako akordio hau onartu zuen:
Legegintzako egutegiaren jarraipena egiteko 2015ko uztailaren 27an Jaurlaritzaren Kontseiluak honako akordio hau onartu zuen:
Legegintzako egutegiaren jarraipena egiteko 2015ko urtarrilaren 27an Jaurlaritzaren Kontseiluak honako akordio hau onartu zuen:
Legegintzako egutegiaren jarraipena egiteko 2014ko uztailaren 24an Jaurlaritzaren Kontseiluak honako akordio hau onartu zuen:
Legegintzako egutegiaren jarraipena egiteko 2014ko urtarrilaren 14an Jaurlaritzaren Kontseiluak honako akordio hau onartu zuen:

Plan estrategikoen egutegia, X. legealdia

Plan estrategikoen egutegia onartzeko, 2013ko ekainaren 11ko Jaurlaritzaren Kontseiluan “X. legegintzaldiko plan estrategikoen egutegia. 2013/2016” onartzea erabaki zen:
Azken eguneratzea: 2016/10/25