Azken eguneratzea: 2012/09/19

24 ardo saritu dituzte guztira 2012ko Mahats Bilketaren Jaialdiko Lehiaketan, horietatik 17 Arabar Errioxakoak

Errioxa sor-markako hiru azpieremuetan (Goialdea, Behealdea eta Arabar Errioxa) sakabanatutako 80 upategitako 251 ardo aurkeztu dituzte edizio honetan.

Argazkia: Biasteriko Taldea-Arabar Errioxa

Argazkia: Biasteriko Taldea-Arabar Errioxa

Arabar Errioxako 2012ko Mahats Bilketaren Jaialdiko XIX. Lehiaketak 24 ardo saritu ditu, horietatik 17 Arabar Errioxakoak. Sari-banaketarekin hasi ziren joan zen asteburuan Lapuebla de Labarcan izandako Mahats Bilketaren Jaialdiko ekintzak.

Valdelana upategiak (Eltziego) aurreneko bi sari lortu zituen ‘Ardo Beltz Gazteak’ eta ‘Erreserbako Ardo Betzak’ kategorietan. Bestalde, Heredad de Ugarte (Páganos) eta Artuke (Mañueta) upategiek ere jaso zituzten sariak lehiaketan.

Errioxa sor-markako hiru azpieremuetan (Goialdea, Behealdea eta Arabar Errioxa) sakabanatutako 80 upategitako 251 ardo aurkeztu dituzte edizio honetan. Hementxe datuak, kategorien arabera: Ardo Beltz Gazteak (43), Ardo Beltz Onduak (54), Erreserbako Ardo Beltzak (35), Erreserba Handiko Ardo Beltzak (9), Ardo Gorriak (11), Ardo Txuri Gazteak (30), Ardo Txuri Hartzituak edo Upelean Ondutakoak (21), eta Ardo Bereziak (48), Egile ardo edo Adierazpen Handiko ardo gisa dagokionez, sariak zortzi kategorietan lortu direla azpimarratu behar bada ere.

 

 

Ondorengo hauek dira lehiaketari egonkortasuna eman dioten arrazoiak:

- Errioxa sor-markako ardoentzat bakarrik da.

- Epaimahaia aditu kualifikatuek osatzen dute, sektoreko profesionalek eta hainbat erakunde publikotakoek.

- Nekazaritza Sailak homologatua da, Eusko Jaurlaritzaren eskariz, eta horrek etiketan saria aipatzeko aukera ematen die sarituei.

- Antolatzaileak joaten dira upategira bertara, ardo finalisten laginak ausaz jasotzera; horixe da, hain zuzen, upategien jabeek gehien baloratzen dutena.

2012ko mahats bilketako XVIII. Lehiaketako emaitzak

(Letra lodiz, Arabar Errioxako ardoak)

Ardo Gorria

1º- Ilurce-garnacha-2011. Bodegas y viñedos Ilurce (Alfaro)

2º- Viña Tobia-2011 B. Tobia (Cuzcurrita de Riotirón)

3º- Mitarte-2011 B. Mitarte (Labastida)

Ardo Txuri Gaztea

1º- Polus-2011. B. Loli Casado (Lapuebla de Labarca)

2º- Solana de Ramirez-2011. B. Solana de Ramirez (Ábalos)

3º-Solaguen Viura-2011. B. y viñedos Labastida (Labastida)

Ardo Hartzitua edo Upelean Ondutakoa

1º- Felix Azpilicueta-2011. B. Azpilicueta (Logroño)

2º-Casa Primicia-2011. B. Casa Primicia (Laguardia)

3º-Fernandez Pierola-2011. B. Fernandez de Pierola (Moreda)

Ardo Beltz Gaztea

1º- Valdelana seleccion-2011. B. Valdelana (Elciego)

2º- Heredad de Olano-2011. B. Heredad Garcia de Olano (Páganos)

3º- Don Peduz-2011. B. Hnos Frias (Villabuena)

Ardo Beltz Ondua

1º- Fos-2009. B. Fos (Elciego)

2º- Pies negros-2009. B. Artuke (Baños de Ebro)

3º- Angel Santamaria-2009. B. Pagos de Leza (Leza)

Erreserbako Ardo Beltza

1º- Valdelana Selección-2007. B. Valdelana (Elciego)

2º- Lar de Paula-2007. B. Lar de Paula (Elvillar)

3º- Martin Cendoya-2008. B. Heredad de Ugarte (Páganos)

Erreserba Handiko Ardo Beltza

1º- Carlos Serres-2004. B. Carlos Serres (Haro)

2º- Cedula Real-2004. B. Heredad de Ugarte (Páganos)

3º- Felix Azpilicueta-2004. B. Azpilicueta (Logroño)

Ardo Bereziak

1º-Finca de los locos-2010. B. Artuke (Baños de Ebro)

2º- Colección Vivanco 4 varietales-2009. B. Vivanco (Briones)

3º- Everest-2010. B. Altun (Baños de Ebro)