Azken eguneratzea: 2012/06/27

Gazteaukerak ataria eraberritu du

Gazteaukerak etorkizuneko erronkei aurre egiteko jauzi berri bat eman nahi izan du eta web orriaren diseinua eraberritu dugu horretarako.

Gazteaukerako hasierako orrialdea

Atari berriak, edukiak errazago eta era intuitiboagoan aurkeztu nahi dizkio erabiltzaileari, diseinu argi eta garbia eskainiz. Partaidetza sustatzeko bide gisa sare sozialen aldeko apustuari eusten diogu, komunikazio bide zuzena delakoan. Webgunea epe luzera begira diseinatu dugu, bere mantenimentua erraza eta eraginkorra izan dadin. Hala, zenbait kasutan, edukiak RSS sistemaren bidez eta Gazte-informazioko edukien bidez hornitzen dira.

Era beran, Bloga, Albisteak, Gazte informazioko berriak zein Gazteriako Programak argiago bistaratzen dira eta bideoak, argazkiak eta sare sozialak ere nabarmen argiago ikusten dira. Horretaz gain, Gaiek eskaintzen duten informazioa eguneratu egin da horretarako Jaurlaritzako beste Sailekin elkarlana egin delarik; Osasun saila, Etxebizitza saila, Hezkuntza Saila, Kultura saila, Industria saila, Enplegu Saila, Ingurumen saila, Datuak Babesteko Euskal Bulegoa etab.

Gizarte Sareak

Azken urteetan gizarte sareek izan duten gorakada tarteko, Gazteaukerak Facebookeko orrian lau milatik gora atsegite, Twitterren jarraitzaile mordoa eta Tuenti lagun ugari ditugu, urtetik-urtera goruntz doazelarik zenbakiok.

Ikasturte honetan, berrikuntza gisa, Youtubeko kanalean programekin loturiko bideoak egin ditugu, besteak beste, Euskadiko Gazteak Lankidetzan, Auzolandegiak, Gazte informazioa, Europar programak etb. Flickrreko kontuan bestalde, hainbat argazki azaltzen dira, programekin eta egitasmoekin loturikoak.

Gazteekin harrema sareetan

Gazteekin elkarlanean aritu eta sareko parte hartzea sustatzeko era askotako egitasmoak aurrera eraman ditu Gazteaukera atariak. Alde batetik, argazki, idazlan, bideo zein kartel lehiaketak jarri dira abian, gazteek programen inguruko ikuspundua plazaratu dezaten. Bestalde, beste zenbait egitasmok gazteak berriemaile edo blogari bihurtu ditu, hala nola, I low cost Gazte-txartelaren kanpainak, zein Gazte Olimpic Team Basque Teamekin elkarlanean egindako egitasmoak.

Azkenik, Gazteaukeraren gizarte sareek informazioa jasotzeko eta galderak egiteko aukera erraza eskaintzen die gazteei, Gazteria Zuzendaritzatik arreta zerbitzu azkarra eta eguneratua ematen duelarik sare hauen bidez.