Azken eguneratzea: 2012/09/11

Etxebideko erregistroan etxebizitza eskaerak lau urtean behin berritzea

Indarrean dagoen araudiak Etxebideko erregistroan dauden eskaerak lau urtean behin berritzea agintzen du.

Zure eskaera berritu behar duzun jakiteko berritze izapide-ra sar zaitezke espedientearekin edo ziurtagiri elektronikoarekin.

Zure eskaera berritzeko jasotako gutuna behar duzu, prozesuan eskatuko zaizun kodea sartzeko.

Berritzea, epe honetan dagokienek egin ahal izango dute bakarrik. Zure espedientean sartzean eguneratzeko aukera aktibo ez badago, ez duzu zure eskaera berritu behar.

Interneten sartzeko modurik ez dutenek edo eskaeraren berritzea egiteko arazoak dauzkatenek Eusko Jaurlaritzako “KZgunea” sareko bulegoetara jo dezakete, jaso duten gutuna eramanez. Web gunean sartu gertuen dauden bulegoak ikusteko.