Azken eguneratzea: 2012/06/25

Orain arteko ediziorik jendetsuena izan da Bioterra 2012, 10.000 inguru bisitarirekin

ENEEKek euskal produktu ekologikoen katalogoa aurkeztu du.

Bioterra 2012

Bioterra 2012

Ekainaren 1etik 3ra Ficoban (Irun) izandako Bioterra 2012 azoka inoizko jendetsuena izan da, %7,2 egin baitu gora bisitari-kopuruak (9.971 lagun) eta %41 bisitari profesionalenak. Guztira 125 erakusketari bildu ditu azokak, eta Produktu Ekologikoen, Bioeraikuntzaren,Energia Berriztagarrien eta Kontsumo Arduratsuaren Azoka bihurtu da.

“Bitxia bada ere, krisiaren hasierarekin batera etorri da azokaren gorakada. Gure ustez, ez da kasualitatea, alderantziz baizik. Krisiak balioa eman die eredu ekonomiko alternatiboei, Bioterrak erakusketariei eta jendeari, oro har, eskaintzen dizkien proposamenekin bat datozenei”, adierazi du Ficobako gerente Ander Sarrateak.

Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren (ENEEK) iritziz, “ezinbestekoa da Euskadiko sektore ekologikoa azoka horretan egotea, bisitariek hemengo produktuei buruzko informazioa eduki dezaten”. Bioterra 2012 azokak 130 m2 eskaini dizkio Eco Euskadiri, eta bederatzi erakusketari bildu ditu:

- Goiabe sukaldea

- Illargui panadería

- Arratzain sagardoa

- Blasenea Mintegia

- Lurberry Mintegia

- Beobide-Iparragirre sagardoa

- Conservas Olasagasti

- Tribal Trading

- Uliako Labea

Bioterra 2012      Bioterra 2012

ENEEKen ekodenda bat ere ezarri zuten.

Aurtengo edizioan, euskal produktu ekologikoen katalogoa aurkeztu du ENEEKek.

Eko Vendingaren ideia ere zabaldu dute euskal ekoizle ekologikoek ENEEKen dendetan. Eta horrekin batera, Mattin artistaren “Belardo Baratza”ko tailerrak abian jarri dira, hiru txosten eskaini dira tokiko nekazaritza ekologikoa sustatzeko eta kontsumitzailearen esku jartzeko, eta EHKO proiektua aurkeztu dute ENEEKek eta Biharko Lurraren Elkarteak (BLE).

Bestalde, pozik agertu dira Bioterra azokaren arduradunak azokaren hiru egunetan egindako dibulgazio-ekintzek (50 baino gehiago) edukitako jarraipenarekin. Honako hauenarekin, besteak beste:

• EVE jardunaldi eta ikastaroak: Bizikleta eta hiriko mugikortasuna, Ekonomia bideratzeko ikastaroak

• Ekintza berdeen egitarau osoa: Frederic Vinyes, Ricardo Garcia Zaldivar, Karmelo Bizkarra, Cosima Dannoritzer, besteak beste.

• Geobiologiari, eguzki-plakei eta eguzki-arkitekturari buruzko erakustaldi eta hitzaldiak.

• Terapia alternatiboen erakustaldiak.

• Tai chi eta Chi kun tailerrak.

• Haurrentzako tailer eta jolasak.

• Exhibitors corner-eko erakusketarien hitzaldiak.

• Naturopata Lanbidearen Euskadiko II. Biltzarra, FENACO EUSKADIk ekainaren 2an egindakoa.